UEMAko herrietako bost pediatratik bik ez dute euskara gaitasuna egiaztatuta

  • Udalerri euskaldunen mankomunitateko herrien osasun zerbitzua aztertu du UEMAk, eta ondorioztatu du hamar osasun langiletik hiruk jarduten dutela euskara maila egiaztatu gabe. Ikerketak erakutsi du ez dela aurrerapen esanguratsurik egon azken urteetan.

Nafarroan egoera makurragoa da, lanpostu gehienetan ez baita euskara gaitasunik eskatzen. / Argazkia: Doneztebeko osasun etxea. nafarroa.eus

2023ko ekainaren 13an - 11:20

Euskaldun indizea %70etik gora duten Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako 101 udalerritan jarraitzen dute osasun zerbitzua euskaraz ematea bermatu gabe. Halaxe erakutsi du UEMA udalerri euskaldunen mankomunitateak aurkeztutako txostenak. Aurreko ikerketetan baino xeheago aztertu ditu datuak, osasun langileen euskara gaitasunari dagozkionak, eta ondorio nagusia izan da ez dela “eboluzio argirik” egon langileen hizkuntza ezagutzan.

Zenbait hutsune identifikatu dituzte egileek, eta pediatriako arloa nabarmendu dute: haurrak artatzen dituzten osasun langile gehienei exijitzen zaie euskararen ezagutza, baina gutxiagok dute hori egiaztatuta. Osasun etxeei dagokienez, guzti-guztiei eskatzen zaie euskara maila, baina bost pediatratik bik ez dute egiaztatuta. UEMAko udalerrietan pediatriako 45 postu daude, eta hamaika bete gabe daude (%24); gainerako postuekin alderatuta, hutsunerik handiena du espezialitate horrek. Txostenean ohartarazi dute “arazo larria” dela ordezkapen falta: “Profesional gabeziaren testuingurua ez litzateke baliatu beharko hizkuntza-eskubideak bigarren mailan uzteko: erakundeen obligazioa da eskubide horiek bermatzea”.

Pediatriaz harago, osasun langileen argazki orokorrak ere gabezia nabarmenak ditu, UEMAren azterketaren arabera. Hiru geruzatan bereizi dute lana: lehen geruza dira mankomunitateko kide diren 101 herrietako 64 osasun etxeak eta larrialdi zerbitzuak; bigarrena, UEMAko herriei arreta ematen dieten 25 osasun zentroak; eta hirugarrena, UEMAko herriei dagozkien erreferentziazko hamaika ospitaleak. Herri batzuetan ez dago osasun etxerik, eta inguruko zentroetara joan behar izaten dira zerbitzua jasotzera. Bada, hain zuzen, bigarren eta hirugarren geruza izan dira emaitzarik kaskarrena dutenak euskarazko arta ematen.

Osasunbidea, Osakidetza baino makurrago

UEMAko osasun etxeetako lanpostuak orotara 821 dira, Osakidetzarenak 669 eta Osasunbidearenak 152. Horietatik 714tan derrigor jakin behar da euskaraz (%87), baina postuen %30ean ari diren langileek ez dute egiaztatu euren gaitasuna, ia hiru langiletik batek. Aldea dago bi sare publikoen artean: Osakidetzako 669 lanpostuetatik 663tan eskatzen dute euskara maila (%99), eta bostetik batek ez du egiaztatu (%19); aldiz, Osasunbideako 152 lanpostuetatik soilik 51tan (%34) exijitzen dute, eta ez du gaitasuna egiaztatu lautik hiruk (%75).

Bi sareen arteko aldea areagotzen da UEMAko udalerrietatik kanpoko zerbitzuetan. Oro har, bietan txikiagoa da euskaraz jakin beharreko lanpostuen ehunekoa, baina bereziki Osasunbidean, Nafarroako zonifikazioaren ondorioz, besteak beste. Erietxeetan, Osakidetzan postuen ia erdietan euskara maila bete behar da (azken bi urteetan igo da batik bat); Osasunbidean ez da %1era ailegatzen. Are gehiago, ospitaleetako langileen bi herenek ez daukate gaitasuna egiaztatuta (Osakidetzan %57k eta Osasunbidean % 99k).

Egiturazko neurriak euskara bermatzeko

Egoera makur horren aurrean, UEMAk egiturazko erabakiak hartzeko eskatu du, “herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskarazko arreta eman ahal izateko”. Unibertsitateak etorkizuneko osasun langileak euskaraz trebatzeko “oinarrizko zimendua” direla gogorarazi du eta hor “hutsune esanguratsuak” daudela ohartarazi. Euskarazko arreta emateko zirkuituak garatzeko proposatu du mankomunitateak, baita erabileran eragiteko neurriak ere. Nafarroan lan handiagoa eskatu du: “Aurreko pausoa falta da, lanpostu gehien-gehienetan ez baita euskaraz jakitea eskatzen ere”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: UEMA
‘Bertatik Bertara’ kanpaina abiatu du UEMAk, turismo garaian euskara areagotu asmoz zerbitzu sektorean

Udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen duena euskara dela nabarmendu du mankomunitateak eta bisitariek zein bisitariekin harremana duten zerbitzu sektoreko arduradun eta langileen konpromisoa eskatu du. Kanpaina ekainaren 8tik irailaren erdialdera arte egingo da.


2024-05-10 | Antxeta Irratia
Udalerri euskaldunen eguna ospatuko dute Lesakan maiatzaren 18an

"Zubiak zeharka” lemapean, egun osoko egitaraua prestatu dute UEMA eguna ospatzeko. Herriko eragile guztiek hartu dute parte programaren prestaketan eta ekimen herrikoi eta partehartzailea izatea lortu dute horrela.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Hamabi hizkuntzatan banatuko du UEMAK Korrikari buruzko informazioa

23. Korrikaren atarian, udalerri euskaldunetako bizilagun guztiek Korrikaren berri izatea garrantzitsua dela iritzita, diptikoa banatuko du UEMAk hamaika hizkuntzatara itzulita.


2024-03-04 | ARGIA
Udalekuak egingo ditu UEMAk euskaraz bizi diren gazteentzako

Beste urte batez, uda garairako, Salto! udaleku ibiltariak antolatu ditu UEMAk. Udalerri euskaldunetako gazteak elkartuko dira aisialdiaz gozatzeko. UEMAren helburua da “euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu... [+]


Azkoitiko Udala UEMAko kide izango da

EAJren, EH Bilduren eta Azkoitia Bairen aldeko bozkekin hartu dute erabakia. Udalbatza osatzen duten hamazazpi zinegotzietatik hamaseiren aldeko botoa jaso du Udalerri Euskaldunen Mankomunitatera (UEMA) sartzeko eskaerak.


2023-10-20 | ARGIA
Beste epai bat udalak euskara hutsean aritzearen aurka

Astebetean bigarren kolpea eman du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lehenengoan bezala, bigarren honetan ere, udaletan euskara lehenesteko aukera zabaltzen duen udal legearen aurkako epaia izan da. PPren helegitea partzialki onartu du Auzitegi Nagusiak. Epaia ez da irmoa eta... [+]


hizkuntza politika auzitegietan
Gaztelaniaren nagusitasuna bermatzeko beste zartako bat

Uliazpi Fundazioa, Laudio, Barakaldo, Irun, Erandio... Edo beste era batera esanda: hizkuntza eskakizunak, Udal Legearen 6.2 artikulua, kontratazioetako klausulak... Sektore publikoaren euskalduntzea urrunegi joan dela esaten ari zaizkigu. Horretara dator oldarraldi judiziala... [+]


2023-10-17 | ARGIA
Udal legearen epaiak azaroaren 4ko manifestaziorako arrazoiak areagotzen dituela dio Kontseiluak

Epaia “larritasun handikoa” dela salatu du Euskalgintzaren Kontseiluak. Bingen Zupiriak adierazi du epaiak Jaurlaritzak helegitea aurkeztea "eskatzen" duela. UEMAren ustez, “marra gorri guztiak” gainditu ditu epaiak.


2023-09-25 | ARGIA
Martin Aramendi, Ataungo alkatea izango da UEMAko lehendakari berria

Iraitz Lazkanoren lekukoa hartu du datozen lau urteetarako. Hautatu berriak adierazi du UEMA asko aldatu dela azken urteetan, eta tokiko errealitate berriei erantzun ahal izateko diagnostiko zehatzak egiten lan egingo duela UEMAk.


Euskarak “estatus juridiko berria” behar duela aldarrikatu du UEMAk

"Ezinegon handia" sortu du UEMAko udaletan Espainiako Konstituzionalaren osteguneko erabakiak, euskalduntzean "atzera egiteko arrisku bizia" baitago. Horrez gain, "oldarraldi honek erantzun juridiko sendoa" behar duela nabarmendu, eta lege-esparru... [+]


2023-06-16 | Sustatu
UEMAk osasungintzako hizkuntza-eskakizunen azterketa zehatza egin du

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, sareko udalerrietako osasun zerbitzu publikoen hizkuntza datuak aztertu ditu txosten batean. Ondorio nagusia, UEMAko udalerrien hamar osasun-langiletik hiruk ez daukate euskara-maila egiaztatuta (EAEko Osakidetza zerbitzuan % 19k... [+]


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Udalerri euskaldunen garrantzia nabarmendu du UEMAk Azpeitiko ekitaldian

Lau udal berri sartu dira mankomunitatean: 101 dira orain. Iraitz Lazkano UEMAko lehendakariak udalen garrantzia azpimarratu du ekitaldian, eta "urgentziazkotzat" jo du erabileraren eta ezagutzaren arteko aldea iraultzea.


“Jakinda mediku euskalduna nahi dugula, lasai asko jartzen digute erdalduna”

Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.


Eguneraketa berriak daude