Euskaraz erantzundako Baxoko filosofia azterketak ez dituzte zuzendu, “izaera politikoa” dutela argudiatuta

  • Filosofiako proba euskaraz idaztea “izaera politiko eta aldarrikatzailea” duen ekintzatzat ikusi dute zuzentzaileek, azterketa frantsesez baino ezin baita egin. Ikasleetako bati, baina, etsamina zuzendu diote eta 20tik 12 puntu lortu ditu.


2021eko uztailaren 27an - 12:09
Azken eguneraketa: 14:14
Bernart Etxepare lizeoko ikasleak Korrikan. Argazkia: Seaska
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Filosofiako azterketa euskaraz egin duten Bernat Etxepare lizeoko ikasleek ez dute proba gainditu, unibertsitatera joan baino lehen egin behar duten azterketa euskaraz egiteagatik. Zuzentzaileek etsaminetan egidako oharretan gaitzetsi egin dute euskaraz idazteak duen “izaera politiko eta aldarrikatzailea”. Bakar bat izan da Filosofiako proba Baxoko batez bestekoan kontuan hartzea lortu duen ikaslea, Euskal Irratiek zabaldu dutenez: 12 puntu lortu ditu 20tik.

Gainerakoen artean, 20 puntuko proban 6 puntukoa izan da baloraziorik altuena. Gazteek azterketa osoa euskaraz idatzi zuten, hasieran frantsesez idatzitako ohar bat izan ezik. Bertan, “euskaraz ikasteko nahia” azaldu zuten. 

Irakasleek ez zuten zuzendu euskaraz idatzita zegoena, eta hasierako aldarrikapen testu horren balorazioa baino ez zuten egin. Kazeta.eus hedabideak irakasleek egindako hainbat ohar bildu ditu. Horietako batek horrela azaltzen du: “Nota sarrerari dagokio, soilik hau frantsesez izan delako idatzia. Garapena euskaraz dago. Nozioen analisiek zorroztasun eskasa dute. Sarreraren bukaera aldarrikapen bat da”.

Beste batek “arrazoi militanteengatik” egindako azterketa dela azaltzen du, eta ez dela oinarrizko arauak errespetatuz egin: “Kopia ezin da balioetsi bere edukian”. Hirugarren batean, euskaraz idatzitako probak “eskakizun metodologikoak” betetzen ez dituela azaldu du zuzentzaileak, eta  ikasleak ez duela “gaiaren analisirik”  egin. Lana euskaraz egiteko ezintasuna ere nabarmendu dute oharretan: “Eskaturiko itzulpena jaso gabe, nik ezin dut 5/20 gainetik igo”. 

Lehen protestak

Azterketaren bukatu ondoren, Bernart Etxepare lizeoko ikasleek agerraldia egin zuten Euskadi Irratiaren aurrean. Hedabideari azaldu ziotenez, “etorkizunean azterketak euskaraz egiteko bidea erakitzen” lagundu nahi dutelako egin zuten azterketa euskaraz. “Arazoa ez da frantsesez dugun gaitasuna, azterketako notek argiki frogatzen baitute gainerateko lizeoetako ikasleen pare ibiltzen garela. Euskaraz ikasteko eskubidean datza auzia. Azterketa honetan frantsesez erantzun behar izateak sinbolikoki ere euskarari garrantzia kentzen dio, euskarazko irakaskuntza bigarren mailan utziz", gehitu zuten gazteek.

Bestalde, Frantziako Gobernuak hizkuntza gutxituak arautzen dituen Molac legean egindako aldaketen kontra agertu ziren. Euskarazko murgiltze ereduari eragiten dion laugarren artikulua Konstituzioaren aurkakoa zela ebatzi zuten maiatzean.

Brebeta, arazo bera

Brebeta, 14 eta 15 urteko ikasleek kolegioko eskolaratzea gainditzeko egin behar duten azterketa, ekainaren 28 eta 29an egin zuten Frantziako Estatuan. Seaskako ikasleek ekaina eta uztailean zehar hainbat elkarretaratze eta ekitaldi —Amikuzeko kolegioa okupatzea kasu— egin zituzten azterketa hauek euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzeko. Baxoarekin gertatzen den moduan, frantsesez baino ez dakiten irakasleek ebaluatzen dituzte azterketak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
Famili'on egonaldi ibiltaria aurkeztu dute lehendabizikoz Baionan

Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


2025-02-04 | Euskal Irratiak
Euskara hutsezko haurtzain-etxea irekiko dute Aiherran

Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.


2025-01-29 | ARGIA
Bi hamarkadatan euskarazko eta elebitako ikastetxeek gain hartu diete frantsesezkoei Ipar Euskal Herrian

Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.


2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


Eguneraketa berriak daude