Maiatzaren 22an EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean bildu ziren Euskalgintzaren Kontseiluko bazkide gehienen ordezkariak eta beste eragile batzuk; Gure Esku eta Oneka tartean. ELA, LAB, EHNE, STEILAS eta ESK sindikatuen ordezkariak eta EH Bildu, Sortu eta Ahal Dugu alderdien ordezkariak ere bertaratu ziren.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako 12 lanposturi ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaia argitaratu zuen, derrigorrezko hizkuntza eskakizunaren aurkako helegitea jaso ondoren, euskara ez dakitenekiko “diskriminatzailea” dela argudiatuta. Epaiarekiko desadostasuna azaltzeko bilkura izan zen larunbatekoa.
Albiste berri kezkagarriek eraginda, Frantziako Konstituzio Kontseiluaren erabakia izan da hizpide ekitaldiaren amaieran, Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaoren eskutik: “Ozen jarri nahi dugu agerian atzo Frantziako Konstituzio Kontseiluak argitaratutako erabakiaren larritasuna; ozen salatu Asanblea Nazionaleko askotariko gehiengo batek onartutako legea atzera botatzeko Jean-Michel Blancherrek azpikeriaz eta mendekuz jokatu izana. Ozen esan behar dugu komunitateak aurrera egingo duela”.
Euskalgintzaren Kontseiluko bazkide gehienen ordezkariak hurbildu dira elkarretaratzean: AEK, Berria, Euskal Herriko Ikastolak, Elkar, Euskaltzaleen Topagunea, Sortzen, Elhuyar, EMUN, Karmel, UEU, OEE, UEMA, Gerriko Kultura Elkartea… ELA, LAB, EHNE, STEILAS eta ESK sindikatuen ordezkariak, eta, EH Bildu, Sortu eta Ahal Dugu alderdien ordezkariak ere bertaratu ziren EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrera.
Euskaldunok bigarren mailako herritarrak ez dugula izan nahi salatu du Bilbaok. “Guk euskaraz bizi nahi dugu, eta bizi diogunean, nahi beste aditzekin ordezkatzeko eskatzen dugu: harremanak izan, zerbitzuak jaso, erosi, saldu, maitatu, lan egin, jolastu…”, adierazi du idazkari nagusiak.
Erantzun bateratu baten beharra azpimarratu du Kontseiluko eledunak. “Ezin gara besoak gurutzaturik geratu, ezin dugu etsipenetik jardun, ezin dugu besterik gabe epaia onartu. Hori aldatzeko lan egin behar dugu, denok batera”, adierazi du. Hizkuntza eskubideak murriztearekin batera, euskaraz bizitzeko eskubidea ere murrizten da. Kontseiluko eledunak, euskaraz bizitzen jarraitzearen nahia plazaratu du. Eskubide horren aldeko ekitaldiak egiten jarraituko dutela argi utzi du eta bateratasun batekin izango direla egoera horri aurre egiteko gai.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
"Eskatu txanda eta egingo dugu bat zurekin", esan dio estudioetatik ari den esatari prestu eta animatuak Bilboko kaleetan dabilen berriemaile gazteari. Aurkezlea entzuleei zuzendu zaie segituan. "Bien bitartean, Iruñera goaz...". Han zabaldu dute linea... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.