Larunbatean Arnas Dezagun ekimenak manifestua aurkeztu zuen. Honek eztabaida ugari sortu ditu eta gure familiaren iritzia eta esperientzia partekatzea gustatuko litzaiguke.
Gasteiz moduko hiri batean, bereziki zaila da euskaraz bizitzea, gaztelania baitago nonahi. Gure auzoan Zabalgana Euskara Taldea daukagu eta bertan, gure alabek auzoko beste umeekin batera ekintzak euskaraz burutzeko aukera dute. Elkarte honek antolatzen dituen ekintzekin pozik gauden arren, hiriak euskaraz eskaintzen dituen aisialdi jarduerak oso murritzak direnez, euskararen input-a eskasa da. Aisiaz eta etxeko denboraz gain, gure seme-alabek denbora luzea pasatzen dute eskolan eta ume gehienen ama hizkuntza gaztelania denez gero, hau euskarari gailentzen zaio, umeen arteko komunikazio-hizkuntza nagusia bihurtuz. Hori gutxi balitz, eskola gehienetan familia euskaldunen umeak, elkartu beharrean, gela ezberdinetan sakabanatzen dituzte. Guk errealitate honekin topo egin dugu, alaba nagusia eskolan hasi denean.
"Dilema handia da umeen taldekatzea nola egin, baina argi dago gaur egungo sistemak ez duela funtzionatzen eta aldaketak egitea beharrezkoa dela"
Nik Duranako Ikasbidea Ikastolan ikasi nuen eta bertan D naturalaren aldeko apustua egiten zen. 3 eta 12 urte bitartean, euskara ama hizkuntza zuten beste umeekin batera egon nintzen gelan. Gure komunikazio-hizkuntza euskara izan zen beti. Egoera hori D naturalaren arnas-guneak ahalbidetu zuen, hau egon izan ez balitz hizkuntza handiak txikia jan izango luke eta. Gaur egun ere, txikitako gelako lagunekin elkartzean, euskaraz hitz egiten jarraitzen dugu eta hau hasierako urteetan finkatutako hizkuntza ohituren ondorioa da. Izan ere, pertsona batekin hizkuntza batean hitz egiteko ohitura hartzen duzunean, oso zaila izaten da honi buelta ematea. Horregatik, ume euskaldunak sakabanatzean, euskararen erabilera galtzen dute eta gaztelania bihurtzen da gelako komunikazio-hizkuntza.
Azken urteetan euskaldun kopuruak gora egin du. Aitzitik, beldurgarria da ikustea nola hartu duen erabilpenak aurkako noranzkoa. Egoera honen aurrean, gobernu-aginteek neurri eraginkorrak hartu beharko lituzkete.
Arnas Dezagun ekimenak gai honen inguruan hausnarketa bat eskatzen du. Guk manifestuari atxikimendua eman diogun arren, zalantza batzuk sortzen zaizkigu inklusibitatearen aldetik. Dilema handia da umeen taldekatzea nola egin, baina argi dago gaur egungo sistemak ez duela funtzionatzen eta aldaketak egitea beharrezkoa dela, gure seme-alabak erdalduntzen ari baitira. Gaur egun, umeek euskara gutxiago erabiltzeaz gain, txarrago egiten dute. Geldirik jarraituko al dugu egoera honen aurrean?
Guzti honengatik, nik Arnas Dezagun ekimenaren manifestuari atxikimendua eman diot (https://arnasdezagun.eus/manifestua)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Gaur buruko minez iritsi naiz etxera. Ostiral iluntze hotz bat da; ez du euririk ari, baina haizeak bota ditu lurrera bi kontainer eta korapilatu dit ilea. 23:39 dio telefonoak. Lagunekin afaldu dut gure ostiraleroko tabernan. Barre asko-asko egin dugu, eta bihotza bete-beteta... [+]