Euskarari buruzko posizioak eta jokamoldeak


2020ko abenduaren 01ean - 12:48

1.- Bi posizio nagusi ikusten ditut euskarari (eta hizkuntz aniztasunari) buruzkoak: hizkuntz aniztasuna deitoratzen duen posizioa (glotofagikoa), eta hizkuntz aniztasuna bizigarritzat hartzen duena (hitz egiteko ahalmena altxor gorentzat duena).

Azken mendetako inperialismo mota guztiak (konkista, kolonizazioak, inperialismoak, globalizazio kapitalista…) denak izan dira glotofagikoak. Gaur egun bizitza biologikoaren (giza bizitza barne) seigarren suntsipenarekin batera, lehen giza-hizkuntzen suntsipena bizitzen ari gara. Biak, bizitza biologikoaren suntsipena eta gogoaren bizitzarena, parean doaz eta munstro genozida eta ekozida (kapitalista, patriarkal, arrazista eta lurraren ustiatzailea) da pozoia honen gaur egungo iturria.

Pozoia, gizadiaren pertsona askotan, gehienetan, gu geu barne, errotu da. Hori detektatzea eta horren aurkako antidotoak (bizitza duina, bizitzea merezi duen bizitza) hizkuntz guztietan lantzea da behar duguna, premia handiz: gauza txikitatik hasi, herri txiki-handi guztietara zabaldu eta planeta osoa biziberritu arte.

"Euskararen aurrean, eta hizkuntz aniztasunaren aurrean, funtsean dauden bi posizioak: glotofagikoa (hizkuntz aniztasunaren erailea) eta hizkuntzen bizitza lantzen duena"

Babeleko Dorrearen historia gaizki esplikatu da. Istorio hori ulertzen da modu honetan: gizakia handi eta boteretsua da, muga guztiak gaindituko ahal izango ditu (zerura doan dorrea eraikitzeko gai da) hizkuntza bakarra erabiltzean eta hizkuntz aniztasuna izan zen nahi horren kontrako zigorra. Bada beste esplikazio bat, lagun bati entzun niona, eta da: hizkuntz aniztasuna da erotuta zegoena, bere mugatik kanpo ibili nahi zuen gizadiak (gaur egun gizadia bizitzaren muga guztiak hausten ari da...) behar zuen osagaia edo medizina. Eta hauxe da nire ustez, Babeleko Dorrearen azalpen bizigarria. Hizkuntz aniztasuna ondare bat, altxor bat da, aniztasun biologikoa bezala, ezinbestekoa gure gogoaren osasunerako.

Horiek dira euskararen aurrean, eta hizkuntz aniztasunaren aurrean, funtsean dauden bi posizioak: glotofagikoa (hizkuntz aniztasunaren erailea) eta hizkuntzen bizitza lantzen duena bizitzaren hizkuntza ikasiz eta praktikatuz.

2.- Lau jokamolde nagusi bereizten ditut nik euskarari buruzko Politiketan:

a) Erlikiatzat hartzen dutenen jokamoldea.

b) Traba toleratutzat hartzen dutenen jokamoldea.

c) Botere-merkaturako merkantziatzat dutenen jokamoldea.

d) Norabidea aurkitzen saiatzen den bizi-nahiaren jokamoldea.

Banan-banan azalduko dut lau jokamolde Politiko horien muina. Jokamolde politikoa esatean, ez naiz ari partidu politikoez. Polisa, Komunitatea, toki eta nazio mailan eta nazioartean osatzeko jokamoldeaz baizik, bizitza moldetzat ari naiz. Horrela partidu politiko batean egon daiteke jokamolde politiko desberdina edo ñabardura esanguratsuak dituen jendea. Baina Konstituzio linguistiko bat onartzean edo errefusatzean, Politika linguistiko baten norabide nagusia markatzen da (Ikus Espainiako eta Frantziako konstituzioak edota Europako Batasunaren ikuspegi eta arau linguistiko nagusienak diotena lurralde horietako hizkuntzei buruz).

Erlikiatzat hartzen dutenak. Horientzat euskara erlikia bat da. Denbora pasatuaren aztarna eta oroigarria. Ez gaurko bizimolderako trebatua, ez erabilgarria, zibilizazioa (zibilizazio espainola, frantsesa eta mendebaldarra) zabaltzeko oztopoa. Euskaldun burubero batzuen sinfonia aspergarri eta nazkagarria da erlikia horren piztueran saiatzea, batasun nazional espainola edota frantsesa ezbaian jartzen baitu. 36ko gerraren ondoren bide-bazterretan botatako gorpuak hor betirako utzi nahi dutenek euskara lurperatua ikusi nahi dute. Horiek beraiek kontatuko dizute Euskal Herriaren unerik gorenenetan (Amerikako konkistan, adibidez) euskaldunek espainolekin eta frantsesekin zibilizazioaren goren gradora iritsi zirela… euskara bazterrean utzita. Izan ere Espainian jokamolde hau (Abya Yalako hizkuntz askoren heriotza erakarri zuena, eta euskararen beherakada eragin zuena) lotzen da Amerikako konkistarekin, Arabiarren eta Juduen kanporatzearekin, Austriarren eta Borboien eta Frankoren

"Kapitalaren pilaketa eta estatuaren boterea dira bizitzaren muina, eta merkatuan garatzeko eta boterean irauteko merkantzia da euskara. Jokamolde honetan onartzen zaio euskarari gaurkotasuna"

apologiarekin. Muturreko joera da erabat debekatzea euskaraz hitz egitea. Eta Frantzian jokamolde bera (Afrikako eta Asiako eta Ameriketako hizkuntz askoren heriotza erakarri zuena) lotzen da inperio frantziarraren eta frankofoniaren apologiarekin eta baita ere Iraultzaren Termidorraren (Termidorra hasi baitzen euskara bezalako hizkuntz trauskilen mespretxu eta ukazioarekin) eta I. eta II. Mundu Gerren apologia hipokritarekin (Errusiako iraultzaren aurka lehenengoan, Partisanoen bazterketa bigarrenaren ondoren), Vietnamgo eta Algeriako sarraskien apologiarekin.

Badira ere Euskara erlikia sakratutzat hartzen dutenak. Hainbat adituk ikusten du Euskara hizkuntz interesantetzat, berezia, bakarra munduan, fosilak interesgarriak diren bezala, baina inutila gaur egun bizitzeko. Euskara sakratua museorako. Baina orain.... ez esan tontakeriak faborez! Euskaraz ezin baita fisika nuklearraz edo Heidegerri buruz hitz egin. Sakratua denez, ez ukitu euskara, utzi fosil modura linguistikan eta antropologian adituak (eta ez engaiatuak) direnentzat.

Traba toleratuaz hartzen dutenak. Ez daude aurrekoengandik oso urruti, baina diferenteak dira. Egia esan, horientzat, Euskara molestagarria da. Ez al gara denok espainolak-frantsesak eta ez al dugu elkar ulertzen? Dauden premia ekonomikoekin, munduan dauden injustiziekin, gerrekin, pandemiekin, dagoen lehia ekonomiko gordinarekin, etekinen beherakadarekin, langabeziarekin, defentsa beharrarekin, berriztagarriak bultzatzeko arrazoiekin, internazionalismoaren sasi-argudioarekin… argumentu denak, edozein argumentu, ezkerrean eta eskuinean, aterako dute esateko azkenean, euskara biziberritzea traba bat dela, inportanteagok diren gauzak egin ahal izateko. Esango dute, lehenengo bizitza eta gero hizkuntzak. Baina hori bai “lehenengo bizitza hori gaztelera/frantsesa hutsez”. Horientzat hizkuntza-hizkuntza, benetako hizkuntza, boterearen hizkuntza da (nahiz eta boterea glotofagikoa izan!). Traba da, diote, baina demokrazian gaudenez lekutxo bat eman beharko zaio bizi-nahiaren mugimenduari (eskubidea dute eta ezin ukatu!), nahiz eta, hori bai, euskal nahiaren esklusibismoa eta etnizismoa eta inposizioa deitoratuz. Ai! Kosmopolita itsuak! “Piensa el ladrón (glotofagikoa) que todos son de su condición”.

Euskara merkantziatzat hartzen dutenak. Horientzat merkatua, hau da, kapitalaren pilaketa eta estatuaren boterea dira bizitzaren muina, eta merkatuan garatzeko eta boterean irauteko merkantzia da Euskara. Jokamolde honetan onartzen zaio euskarari gaurkotasuna. Modernizatua dago, eta hobetu daiteke egokitzapena. (digitalizazioaren kontrol soziala, turismo etnikoa, Europako kapitalismo berdea, errefuxiatuen asasinatzea... baliagarria bada egin dezagun euskaraz). Garapen kapitalista, patriarkal eta ekozidaren tresna izan daiteke. Merkatuan nitxo batzuk irabazteko eta politikan boto batzuk eskuratzeko baliagarria den neurrian erabiltzeko moduko tresna. Beti ere etekina eta boterea erdigunean mantenduz. Euskara, bizia edo hil urren, etekina eta boterea izateko tresna izanik, limosnatxo batzuk ematearekin aski. Hori da beraien ekarpen nagusia: hizkuntza batek bizitzeko behar duen minimotik azpitik jotzea eta euskaltzaletasunaren txapela merke-merke janztea. (Ez dakit zergatik gogoratzen naizen Euskaraldiaz)

Norabidea aurkitzen saiatzen ari den bizi-nahiaren jokamoldea. Gai honek beste artikulu bat merezi du... eta iritsiko da.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude