EH Bildu, Geroa Bai, Aranzadi eta Ezkerraren aldeko botoak jaso ditu. PSN eta UPNk aurka bozkatu zuten. Ordenantza auzitara eramango duela adierazi du UPNk.
1997ko ordenantza ordezkatuko du, atzo, Iruñeko Udaleko osoko bilkuran onartutako euskararen ordenantza berriak. Euskara eta gaztelania Iruñeko "berezko" hizkuntzatzat ditu testuak, eta hizkuntz eskubideak berdintzeko helburua du.
UPNren ustez Iruñea eremu euskaldunarekin parekatzen du ordenantza berriak. Auzitegira joko dutela adierazi du UPNko Enrique Mayak.
Ordenantzak esparru askori erreparatzen die, haur eskolen hizkuntza eskaintzari, lanpostuen hizkuntza eskakizunei eta baita hizkuntza paisaiari.
Berezko hizkuntzak
Proposatutako ordenantzaren lehen artikuluak aditzera ematen du gaztelania eta euskara Iruñeko berezko hizkuntzak direla, eta biak berdintasunean erabiliko direla Udalaren administrazio-esparruan. Asmoa da Udalak eta haren sektore publiko instituzionalak behar beste baliabide tekniko eta giza baliabide edukitzea posible izan dadin bi hizkuntzetan arreta ematea, hala aurrez aurre nola idatziz, telefonoz edo telematikoki. Halaber, testuak proposatzen du itzulpenen erabilera ahal den neurrian ekiditea eta behar beste pauso ematea udal-espedienteen tramitazioa euskaraz egitea ahalbidetzen duten egitura operatiboak edukitzeko.
Irudia
Udalaren irudiari dagokionez, ordenantza-proposamenak adierazten du Iruñeko Udalak eta haren sektore publiko instituzionalak berdintasunean erabiliko dituztela Iruñeko berezko bi hizkuntzak, oro har herritarrei zuzentzen zaizkienean, eta bereziki irudi korporatiboan. Zirriborroan jasotzen da, baita ere, ele bitan eginen direla publizitate instituzionala, prentsa-ohar eta kanpaina informatibo zein instituzionalak, bide publikoan egiten diren lanetako obra, trafiko eta abarretako seinale zein kartelak eta administrazio elektronikoari lotutako eduki eta prozedura informatikoak.
Langileak
Udaleko langileei eta barne-funtzionamenduari dagokienez, testuak argi adierazten du plantilla organikoak zehaztuko duela zer lanpostutan jakin behar den euskara, dela jendearekin duten harreman handiagoagatik, dela barne-funtzionamenduan daukaten kokaguneagatik administrazio-prozedurez bezainbatean.
Lanpostu bakoitzean behar den euskararen ezagutza-maila zehaztu baino lehen, azterlan bat eginen litzateke, halakorik behar izatera, lanpostuen behar zehatzen gainean, eta jarduketa-plan bat ezarriko litzateke, ordenantzaren helburuak betetzea posible eginen luketen bitartekoak eta baliabideak zehazte aldera. Proposamenaren arabera, Udalak udal-langileei zuzendutako euskarazko hizkuntza-prestakuntzako berariazko planak antolatu beharko lituzke eta, norbaitek hala eskatuko balu, euskara norberaren borondatez ikasteko laguntza eman beharko litzaioke.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.