“Euskararen semaforoa” sortu dute, ekintzak antolatzerako orduan hizkuntza eskubideei arreta jartzen hasteko

  • Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak sortu ditu tresna eta baliabide kutxa, eta eskualdeko herritar, elkarte eta entitate orori luzatu die erabiltzeko gonbita. 


2024ko otsailaren 19an - 06:03
Semaforoaren figura erabili dute ekitaldiak hizkuntzaren erabileraren arabera sailkatzeko. / Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua

Tresna berria jarri du abian Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak: Euskararen Semaforoa. "Herritarren, elkarteen, entitateen, antolatzaileen eta instituzioen eskura" egongo da baliabide hori, eta "berehalako informazioa" emateko balioko du, eskaintza zehatz baten gaineko "hizkuntza aukerei buruz". 

Hala azaldu du Kontseiluak prentsa ohar baten bidez. Funtsean, eskualdean antolatzen diren ekintzak semaforo baten koloreen arabera sailkatzea planteatzen du egitasmoak. Baliabide kutxa sortu dute horretarako, eta "edozein entitate, elkarte edo norbanakori" luzatu diote erabiltzeko gonbita, eta baita atxikimendu hori publiko egiteko ere, #euskararenSemaforoa traola erabilita.

Ekimenaren sustatzaileek uste dute ekimenak balioko duela "euskarazko eskaintza eta kontsumoa" bultzatzeko, eta "nabarmen eta agerian" utziko duela " alor batzuetan euskararen eskaintza handitzeko beharra".

Horri lotuta, Kontseiluko kideek aldarrikatu dute beharrezkoa dela hizkuntza eskubideengan ere arreta jartzea ekintza bat programatzerako orduan. "Bide berriak zabaldu behar dira baita, adibidez, erdaraz eskaintzen den hitzaldi batean publiko euskaldunak galderak bere hizkuntzan egiteko aukera bermatuz; edo erdaraz eskaintzen den ikastaro batean, ikasleari euskaraz mintzatzeko aukera emanez, irakasle elebidunak kontratatuz", aipatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


2025-02-19 | Estitxu Eizagirre
“Kartzelara bidaltzen bagaituzte ere, hemen egongo da herri bat erasoen kontra defendatzeko prest”

Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]


“Euskarazko murgiltzea erasotzen ari dira PAI ereduaren zabalkundearekin”

Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.


EITBren Bilboko egoitza aurrean kontzentrazioa egingo dute, zuzendaritza postuak euskalduntzea exijitzeko

"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.


Lizarrako UPNk eskoletako bertsolaritza programa eten du

Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".


2025-02-18 | Mara Altuna Díaz
Scott Zuñiga, Estatu Batuetako tiktoker euskaltzalea:
“Euskara ikasteko nire superboterea da etengabe hitz egitea, lotsa alde batera utzita”

44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]


2025-02-18 | Antxeta Irratia
Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek hamabostaldia antolatu dute euskararen erabilera hauspotzeko

Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Otsailaren 22an itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz irekiko... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


Eguneraketa berriak daude