Tabua da. Isiltasunez zabaltzen doa hizkuntza bazterketa, euskaldunen eguneroko makro eta mikrobazterketekin. Baina ez esan txintik, dena nahiko ongi dabil: euskara, kolorea eta musika (eta gastroa). Atzo euskaraz zekien jamaikar bat aurkitu genuen (jar dezagun youtuben!). Euskaraldiak abestia atera du. Zoragarri.
Bitartean, Erdaraldiak 7/24/365 jarraitzen du. Hor, koloreak bost axola. Asimilazioa eta alienazioa ongi doaz. Donostiara datozen udaltzainen %90 erdaldun elebakarrak dira. Epaileak Ertzaintza erdaldun elebakarra behartzen ari dira jo ta ke. Komunikabide erdarazaleak nonahi. Donostialdeko bus linea batzuetan euskaraz 0 akats, txoferrek ez baitakite "kaixo" ere zer den, nola huts egin!
"Erdaraldian, administrazio baskoaren (aldundiak barne) mezua pedagogikoa eta sinplea da uneoro: joan zuen indio erreserbetara (edo Etb3ra), euskara ederra da, umeekin eta txakurrarekin"
Garraioa, arroztearen adibide gordina da. Azken urteotan txoferrekiko hizkuntza komunikazioak hobetu dira Donostiako linea batzuetan, bidaiariak erdarara gutxitan behartuz. Zoritxarrez, Donostialdeko azken autobus lizitazioek (Alsa eta Transitia –TBH– konpainiak irabazle, 2021eko uztailetik lineen kudeatzaile) berretsi dute euskaldunak estralurtarrak garela autobus publikoen zerbitzuetan. Beste garraiabideetan ere antzekoa da egoera, Adif-Renfen lehenik, gero Euskotrenen, eta abar.
Erdaraldian, administrazio baskoaren (aldundiak barne) mezua pedagogikoa eta sinplea da uneoro: joan zuen indio erreserbetara (edo Etb3ra), euskara ederra da, umeekin eta txakurrarekin. Izatez, plazan gure hizkuntzak ez omen du ezertarako balio, hitz egin normal erdaraz (edo ukitu dibertigarriko zure euskalduntxo azentuaz).
Hiru hizkuntza: bi hegemoniko eta bestea hondarrekoa. Bi formula: batean boluntarismoaren agonia, arloko ikuspegia (eta euskaraokea); bestean, berriz, zeharkakotasuna eta estatuaren bulldozerra. Alegia, muinean, betiko pedagogia soziala. Esan zuen jada Madrilgo prentsak Bigarren Karlistaldi amaieran, azken euskal lege eta instituzioak kendu ahala: "¡No basta con quitarles los fueros, hay que quitarles también el idioma!". Bada, gero eta gertuago dute helburua.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]