Hirugarren edizioa duen Euskararen Ginkanak larunbat honetan, urtarrilak 25, jokatuko du finala Donostiako San Telmo Museoan, 12:00etan hasita.
Euskaltzaleen Topaguneak eta Kutxa Ekoguneak elkarlanean antolatzen duten lehiaketa da Euskararen Ginkana.
Ilaski Serranok gidatuko du ginkana eta finalera iritsi diren lau taldeek bost proba pasa beharko dituzte irabazlea zein den ebazteko. Puntu gehien lortzen duen taldeak 3.000 euroko saria jasoko du euskararen aldeko ekimen bat finantzatzeko. Sari banaketa ostean Donostiako Rekalde tabernan emango zaio amaiera aurtengo edizioari.
Aurten taldeka planteatu da lehia lehenengoz. Parte hartze anitza izan du aurreikuspen guztiak gaindituz. Hego Euskal Herriko 42 taldek erantzun diote deialdiari: aisialdi eta kultura taldeek, euskara elkarteek, euskaltegiek, mintzapraktika taldeek, bertso eskolek, eta guraso zein ikasle taldeek.
Finalerako bidean hizkuntza aniztasunaren gaiarekin lotutako 6 proba gainditu behar izan dituzte taldeek, astero Euskararen Ginkanaren webgunean argitaratutakoak. Besteak beste, saria lortuz gero babestuko luketen proiektuaren aurkezpen bideoak sortu dituzte; hizkuntzei buruzko galdera sortak erantzun; hiztun eleanitzen testigantzak bildu; edota talde bakoitzaren herrian “kaixo” hitza 20 hizkuntzatan bildu.
Taldeek egin behar izan dituzten hainbat proben erakusle dira Euskararen Ginkanako Youtube kanalean eskegita dauden 100 bideotik gora.
Honako talde hauek lehiatuko dira urtarrilaren 25eko finalean: Onddo Beltzak taldea, Atarrabiako Karrikaluze euskara elkartearen izenean; Algortako Bertso Eskola, Lasarte-Oriako Dinbi-Banda batukada taldea eta Gasteizko GEU elkarteko Igandeak Jai egitasmoa.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Manifestazioa goizeko 11:30ean izango da, Justizia Jauregian. Mugimenduak euskaldunon eskubideen alde eta auziperatuekiko elkartasunean luzatu du deialdia. Auziperatuek iazko Euskararen Egunean Baionako Justizia Auzitegian "Justizia Euskararentzat" pintaketa egin zuten... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Eskola segregatua izan da Gasteizko Judimendi ikastetxe publikoa, hiri guztiko ikasleak hartu ditu, jatorri atzerritarreko familien seme-alabak. Baina A hizkuntza eredutik D eredura igarotzeaz gain, auzoak eskola bere sentitzeko eta auzoko familiak erakartzeko egindako... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
EITBko Euskara Batzordeak gaitzespena adierazi du azken hilabeteetan egindako zuzendaritza postuetarako hautaketa prozesuak direla eta. Salatu dutenez, euskarazko C1 maila ez duten hiru pertsona hautatu dituzte postu garrantzitsuetarako: EITB Mediaren zuzendaritzarako, Social... [+]
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]