Euskararen erabilera apalarekin benetan kezkaturik gauden 90 euskaltzaleren dei zoliari uztailaren 12an EAEko boz autonomikoetara aurkezten diren hiru alderdik erantzun diote: EHBilduk, PSEk eta Equok. Haien erantzunak laburbilduz eskertuko diegu euskararen aldeko deia aintzat hartu izana.
Kezkarik sortzen die euskararen erabilera apalak? Bai, hiru alderdiei. Sozialistek eta equotarrek diote erabilera sustatzeko politikak behar direla, eta EHBilduk euskararen erabilera apalaren erantzulea seinalatzen du: norbanakoek baino erantzukizun gehiago hizkuntza-politikaren arduradunek dute.
16 urte arteko eskolatzean euskararen ezagutzaren unibertsalizazioari dagokionez, EH Bilduk hizkuntza-ereduen sistema gaitzetsi eta murgiltze-ereduaren alde egiten du. Murgiltze-eredua tokian tokiko egokitzapenekin, hartara ikasle guztiek derrigorrezko eskolaldiaren amaieran euskara maila jasoan bizitzerik izan dezaten. Sozialistek Patxi Lopez lehendakari zela sustaturiko erreformak aipatzen dituzte, haiek egokitzat joz, eta equotarrentzat hezkuntzako ereduen sistema zaharkitua dago eta eredu bakar batean bateratu behar dira, eskola-adinean dauden guztiek euskara ikasiko dutela bermatzeko, ikasle etorkinei errefortzu eskolak eskainiz.
"Galdetegian sakontasun politiko handiko itaun bat zegoen: Uste duzue gaur egun EAEk dituen eskumenekin, euskararen normalizazioa aurrera eraman daitekeela aski arrakastarekin, epealdi arrazoizko batean? Itaun horri inork ez dio zuzenean erantzun"
Oinarrizko hezkuntzatik unibertsitatera igaroz, PSEkoek diote Eusko Jaurlaritzak dituen eskumenei jarraikiz ikusarazi beharko liekeela unibertsitate pribatuei euskarari leku egiteak duen garrantzia. EHBilduk Euskal Herriko Unibertsitate Barrutiaren aldarriarekin batera, Euskal Unibertsitatearen aldeko mugimendua berpiztu eta indartu beharra aipatzen du. Equok dio unibertsitatean oreka bilatu behar dela Euskadiko hizkuntza ofizialen eta beste lan-hizkuntza batzuen artean. Eta delako oreka horrek ez luke oztopo izan behar ikasle euskaldunek irakaskuntza beren hizkuntzan jasotzeko, baina ez luke eragotzi behar euskal unibertsitateak munduari irekitako gune bihurtzea.
Irakaskuntzatik beste alor giltzarri batera igaroz, Administrazioan euskarak izan behar duen lekuaz den bezainbatean, euskararen erabilera sustatzeko neurriak badituztela aipatzen dute sozialistek eta equotarrek eta bildutarrek diote gobernuaren goi-mailako hizkuntza-politikarako zuzendaritza orokorra ezinbestekoa dela, Kultura Sailaren menpeko, ez Hezkuntza Sailaren menpeko, ezta bestelako sailen menpeko ere.
EAEko alderdien hizkuntza praktika inon nabarmen agertzen bada, hori Gasteizko Eusko Legebiltzarrean da, bestelako erakundeak gutxietsi gabe. Horrako, sozialisten iritzian, inor ezin da derrigortu euskaraz jakitera; beraiek badituzte euskaldunak legebiltzarrean euskaraz ere mintzatzen direnak. Equotarren ikuspegian, boto-emaileei dagokie erabakitzea ea hautagai batek betetzen dituen kargu publikoa izateko beharrezko baldintzak. Legearen aipamenik ez; boto-emaileek dute erabakitzeko ahalmena. EHBildurentzat bi hizkuntza ofizialak jakin behar dira herritar guztien eskubideak bermatzeko.
Ikus-entzunezkoen munduan murgilduak bizi garenez, zer diote EiTBz? Equok audientzia independentzia ideologiko eta politikoarekin lotzen du, eta dio audientzia haziko dela sinesgarritasuna handitzen denean. PSErentzat giltzarri edukien kalitatea da telebista publikoarekiko interesa berreskuratzeko. Kalitate hobea audientzia hobea, hizkuntza gorabeherak alde batera. EHBildurentzat, euskaldunen hedabideak, euskaraz egin eta hedatzen direnak, ezin egon daitezke erdal hedabideen mendean. Euskaldunen hedabideek askatasuna lortu eta Euskal Herriko erdal hedabideetan euskararen normalizaziorako planak egitea eskatzen dute (ETB2, Radio Euskadi eta abar). Halaber 1982ko legea eguneratu beharra; izan ere, haren arabera, EITB “Espainiako Irrati Telebista” da.
Galdetegian sakontasun politiko handiko itaun bat zegoen: Uste duzue gaur egun EAEk dituen eskumenekin, euskararen normalizazioa aurrera eraman daitekeela aski arrakastarekin, epealdi arrazoizko batean? Itaun horri inork ez dio zuzenean erantzun, baiezko edo ezezkoarekin. PSErentzat euskaldunon eskubideak bermatu egin behar dira baina euskara askatasunez bizitzearen aldekoak dira, erabiltzeko orduan, inork inposizio bezala sentitu barik. Equo alderdiak hizkuntza-normalizazioa eta eskubide-berdintasuna defendatzen ditu, eta ideia hau agertzen du: “gaur egun euskararen biziraupena ez dago hitz egiten dutenen esku, ezagutzen dutenen eta hitz egiten ez dutenen esku baizik”, eta hor Jaurlaritzak esku hartu behar luke. EHBilduri dagokionez, esanguratsua da EiTBz aritzean 1982ko legea zaharkitua dagoela azpimarratzea, eta are kaltegarria dela ere.
Sozialistak ere 1982ko legea berritzearen alde ageri dira, eta Equok dio 1982ko Legean proposa daitezkeen aldaketek hausnarketa-prozesua eta eragile politiko eta sozial guztien parte hartzea galdegiten dutela, eta aldaketa horien helburua izan behar dela herritar gehienek euskara ondare komun gisa ulertzea.
Plazaratik animatzen ditugu erantzun duten alderdiak eta erantzun ez dutenak uztailaren 12ko hauteskunde kanpainan euskara inoiz baino ugariago erabiltzera, eta azkenik, eskaera larri bat zuzendu nahi diegu euskaldun guztiei: bozketa orduan ez ditzatela inolaz ere baloratu gabe utzi alderdi politiko bakoitzak gure hizkuntzarekiko dituen jarrerak eta erakusten dituen erabilera-mailak –erantzutera jarri direnak zein izan diren, eta zein ez ere erreparaturik, bide batez–, orain egingo dugun hautua, onerako zein txarrerako, geroko egoera linguistikoaren zutarri nagusietako bat izango baita.
*PLAZARA taldea: Yolanda Viadero, Alberto Telleria, Pako Sudupe, Patxi Salaberri Muñoa,
Martin Rezola, Manex Ralla, Gilen Mejuto, Xabier Martin, Gerardo Luzuriaga,
Iñaki Lopez de Luzuriaga, Karlos Gorrindo, Leonat Egiazabal eta Jonjo Agirre
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]