Galdetegi hau sinatu dugun euskaltzaleok kezkaturik gaude euskararen erabilera oso apala delako, oro har. Administrazioaren menpe dauden hainbat arlo garrantzizkotan euskaldun gisa ditugun eskubideak urratuak dira behin eta berriz, zer esanik ez eremu pribatuan. Postetxera joan eta erdaraz egin behar; polizia- edo ertzain-etxera joan edo justizia-jauregira eta beste horrenbeste; hedabideetan euskarazko eskaintza oso eskasa erdarazkoaren aldean; konfinamendu garaian euskarak era guztietako komunikazioetan pairaturiko bazterkeria; Gasteizko Legebiltzarrean bertan ere hizkuntzaren erabilera apalegia....
Mendetako bazterkeria jasan ondotik, neurri ausartak eta irmoak behar ditugu, eta hauteskunde garaiko promesak promes huts ez gelditzea.
"Laster bozak ditugula eta, alderdien atea jotzea erabaki dugu euskararen alderako zer-nolako sentsibilitatea duten jakin nahian, eta hor beheko hamabi galdera horiei emandako erantzunen arabera, geure ondorioak atera ditzagun"
Laster bozak ditugula eta, alderdien atea jotzea erabaki dugu euskararen alderako zer-nolako sentsibilitatea duten jakin nahian, eta hor beheko hamabi galdera horiei emandako erantzunen arabera, geure ondorioak atera ditzagun.
Botoa ematera joan baino lehen izango duzue jasotako erantzunen gaineko balorazioaren berri.
1. Kezkarik baduzue, oro har, euskararen erabilera oso apala delako gure gizartean?
2. Irakaskuntza ez unibertsitarioari dagokionez, euskararen unibertsalizaziorako hain garrantzizkoa den 16 urte-bitarteko epealdi horri begira jarrita, ikastetxe sare ezberdinak kontuan, ereduen birmoldaketa beharrezkoa ikusten duzue, DBH amaieran, ikasleek euskararen maila on bat lor dezaten? Zein estrategia ikusten duzue beharrezko horretarako? Curriculumean aldaketarik egingo zenukete euskal gai gehiago sartze aldera?
3. Lanbide heziketaren euskarazko eskaintzari buruz, zer diozue?
4. Unibertsitate publiko eta pribatuez den bezainbatean?
5. Tokiko administrazioan, autonomikoan, eta zer esanik ez estatalean, UEMAko udalerrien salbuespenarekin, gaztelera da nagusi erabilera hizkuntza gisa, eta maiz zerbitzu hizkuntza gisa ere. Zer neurri proposatzen dituzue euskararen erabilera normalizatzeko zerbitzu-hizkuntza gisa eta lan-hizkuntza gisa?
6. Bozetan hautagai izateko bi hizkuntza ofizialen ezagutza eta erabilera derrigorrezkoa izatea ondo ikusiko zenukete? Zer egiteko prest zeundekete euskara ohiko hizkuntza izan dadin Legebiltzarrean?
7. EITB hedabide publikoari dagokionez, ETB1en audientzia %2tik beherakoa da. Zein urrats jotzen dituzue beharrezko ETB1ek galdua duen prestigioa eta audientzia berreskuratze bidean jartzeko? Zer egin dezake ETB2k normalizazioaren helburu horri begira? Eta Radio Euskadik? Nahikoa irizten diozue sortzaile euskaldunen lanen hedapenari EiTBn?
1982ko Euskararen Normalizaziorako Legearen III. Kapituluan, hauxe jasotzen da: "Hedabideetan euskararen presentzia areagotzera bideratutako neurriak hartuko ditu Jaurlaritzak, hizkuntza ofizial bien erabilera arian-arian berdintzeraino". Norabide horretan, zer neurri proposatzen duzue?
8. Lan arloa euskalduntzeari dagokionez, lehenbizi, zenbateraino lagundu dezake administrazioak enpresa pribatuek euskaldunen eskubideak aintzat har ditzaten?
9. Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak bermatze aldera, zer neurri hartzea duzue pentsatua saltokietako zerbitzu-hizkuntzari dagokionez eta produktuen etiketaje kontuan?
10. Gure mundua gero eta digitalagoa dela kontuan harturik, alor horretan euskarari benetako bultzada emateko zer duzue aurreikusia?
11. Uste duzue gaur egun EAEk dituen eskumenekin, euskararen normalizazioa aurrera eraman daitekeela aski arrakastarekin, epealdi arrazoizko batean? Zuen ustez EAEko biztanleek, euskaraz dihardutenean, gaztelaniaz dituzten [hizkuntz] eskubide berberak izan beharko lituzkete?
12. 1982ko Euskararen Normalizaziorako Legea aldatzeko beharrik ikusten duzue?
* Idatzi hau sinatzen dute: Dionisio Amundarain, Joxe Azurmendi, Felix Placer, Joxe Manuel Odriozola, Juan Inazio Hartsuaga, Xabier Mendiguren Elizegi, Ainhoa Larrañaga, Patxi Salaberri Muñoa, Itsaso Andueza, Ekai Txapartegi, Edurne Alegria, Laxaro Azkune, Pako Sudupe, Pako Aristi eta beste 71 euskaltzalek
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]