- "Euskararen erabileran eragiten duten prozesu psikosozialak: identitate etnolinguistikoaren garrantzia" Iñaki Garcia
Azpimarragarria: "Gure ereduaren emaitzak kontutan harturik, euskararen erabilera bermatzeko euskararen ezagutza maila ona ziurtatu beharko litzateke (prozedurarik errazena eta eraginkorrena eskola da, gaur egun ikasle gehienak euskal ereduetan matrikulatzen dira), hau horrela izanda badirudi euskararen presentzia ziurtatzen dela edo behintzat orain daukaguna baino altuagoa izango dela etorkizunean. Honek horrela jarrai dezan D eredua indartu beharra dago (...) Identitateari garrantzi berezia eman behar zaio eta argi dago orain arte identitate integratzailea sortzeko egindako ahaleginek ez diotela mesede handirik egiten euskarari (gogoratu behar da identitate kulturbiduna duten subjektuek nahiz eta euskara ezagutza maila ona izan ez dutela apenas euskara erabiltzen). Beraz euskararen erabilera bermatu nahi baldin bada euskal identitatea bultzatu behar." "Euskonews & Media"n (2001, martxoak 2-9, 113. zbk.)