Ikusi al dituzu Eroskiren esne kaxak? Bi modelo behintzat baditu: CAVerako bata, honen mapa, Trebiñuko zulo eta guzti, eta ‘Euskadi’ hitzarekin. CFNrako bestea, bere mapa eta ‘Navarra’-rekin. Ez dut uste esne txarrarekin egindako bereizketa denik, baina ez digu euskaldunoi onik egiten.
Navarra vs Euskadi. Horixe da espainol separatistek nola ikusi nahi gaituzten: banatuta, eta batez ere, aurrez aurre. Identitate bereiziak bagenitu bezala: Foruak eta bandera nafarra lehenak, euskara eta Ikurrina bigarrenak. Menpeko administrazio ‘vasco’ zein ‘navarro’-ek indartu egiten dute nozio hori, nazioa ahulduz: lehenak ‘euskal’ hitza bereganatuta, bigarrenak ‘navarro’. Euskaldun izatea eta nafar izatea antagonikoak bailiran.
Memoria egitea beharrezko dugu euskaldun nafarrok zatiketa honetara nola iritsi garen ulertzeko. Gogora ekarri dezagun: Vasconiarekin izendatu zuten erromatarrek egungo Euskal Herriko lurralde osoa, eta gehiago. Erromatar inperioa erori eta beste batzuk indartu ziren. Hauen erasoetatik defendatzeko baliatu genuen erromatarrekin ikasitako gerraren artea. Defentsa hobeto antolatzeko, Iruñeko Erresuma sortu genuen 824an. Geroago Nafarroako Erresuma bilakatu zen, egungo Euskal Herriaren lurralde osoa, eta gehiago, bere baitan hartuz. Aztarna ezin argigarriagoak jaso ditu Iñaki Sagredok bere Navarra. Castillos que defendieron el Reino (Nafarroa, Erreinua defendatu zuten gazteluak) bilduma oparoan, lurrazaleko zein artxibategiko lanak uztartuz. Nafarroa beraz, euskaldunok geure burua, kultura, defendatzeko sortutako estatua da (sic).
"Bat ez garela sinisten hasiak gara, jada egin ez badugu: 'vascos', 'navarros' eta 'basques'. Inperio ziren estatu ‘demokratiko’ horien komunitate edo elkargoetan integratuak"
Etapa desberdinetan, konkistatu eta zatikatu egin gaituzte, espainolek lehenik eta frantsesek gero: 1200, 1512 eta 1620 dira mugarririk esanguratsuenak. Harrezkero inperio horien kolonia gara: CAV, CFN eta CAPB. Lurraldea konkistatu ziguten lehenik, militarki. Instituzio nazionalak okupatu jarraian, boterekeriz. Eta gure buruak nahastu harrezkero, administrazioetatik eta mediatikoki. Bat ez garela sinisten hasiak gara, jada egin ez badugu: vascos, navarros eta basques. Inperio ziren estatu ‘demokratiko’ horien komunitate edo elkargoetan integratuak. Gure artean bereiztuak, beraien baitan integratuak. ‘Naturalki’, ikusi dugun bezala.
Burua nahasturik daukagula adierazten dute, ez bakarrik Eroskiren esne kaxek; baita gure hizketan egiteko erak berak ere, kanpo erreferentziatik ia beti. Gu separatistak garela esatea, adibidez, euskaldunon berriz batzea helburu dukegunean. Edo beraiek unionistak direla esatea, gu zatikatu gaituztenean. Beren ikuspuntutik guk egindako pentsamolde eta esamoldeak dira. Beren moldean eginak, gure kalterako: ez dugu errealitatea geure ikuspuntutik interpretatzen. Inor gara.
Menpean hartuta gaituenak ikusi nahi gaituen bezala ikusten dugu gure burua, horren kontzientziarik izan gabe. Gogoz kontra baina kontzienteki egingo zuten men arbasoek konkista garaian, ‘sorgin’ ehizatan berriro ez erortzeko, bizirauteko, Asiskoren ‘Sugarren Mende’ irakurrita ulertuko duzun moduan. Orain eta hemen ehizak jarraitu egiten badu ere, nago gehiengoak, beldurragatik baino, kontzientzia ezagatik egiten dugula men, inertziaz, otzantasun ikasiaz. Inoren moldera moldatuta.
Abenduak 3a dugu egun esanguratsua, gure euskal/nafar zatiketa gainditzeko sinbolo aproposa: euskararen eguna, Nafarroarena. Nortasunari, kulturari eutsi nahi badiogu, instituzio nazionalak berreskuratu behar ditugula iradokitzen diguna.
Zatiketak mina eragiten digu, baina anestesiatuta gaude jada, beren moldetan preso. Pentsamoldeari arreta eskainita sentituko dugu moldearen bortxa, erreprimitutako emozio indartsua askatuz. Esne txarra, batasunera bideratzen asmatuko al dugu!
Euskara alditik euskal arora pausua emateko garai aproposa dugu datorkigun negua.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]