Herri ekimenez eta ekitaldi instituzionalez bete dira Euskal Herriko txokoak Euskararen Nazioarteko Egunean. Iñigo Urkullu lehendakariak “hizkuntza ohiturak” aldatu behar direla nabarmendu du.
“Ezberdinen arteko lana egin behar dugu euskararen oraina eta geroa irabazi nahi badugu”, adierazi du Urkulluk Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Europa Jauregian egin duen ekitaldian. Euskarak eman dituen aurrerapausoak erdigunean jarriz, hizkuntza ohiturak aldatu behar direla esan du. Orain dela 68 urte ospatu zen lehen aldiz Euskararen Eguna, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez, eta “gure hizkuntza zaharra” garai berrietara egokitu dela dio Urkulluk: “Geroztik, eta batez ere azken 30 urtetan, nabarmen egin du gora euskararen erabilerak: 223.000 hiztun lortu ditugu”. Urteko 365 egunetan euskaraz hitz egiteko deia zabaldu du ekitaldi amaieran.
Ekitaldi berean aurkeztu dute Euskaraldia ekimena: Egia eredua oinarri hartuta, hainbat herritan euskara sustatzeko egin diren ekimenak lurralde osora zabaltzea xede duen egitasmoa da. Datorren urtean jarriko da martxan, eta dagoeneko, hainbat eragilek babestu dute proiektua.
Antzeko dinamikaren baitan dira egunotan Baionako, Angeluko eta Miarritzeko herritarrak. BAM ekimenaren bidez, egunerokotasunean izaten diren hartu emanetan lehen hitza euskaraz izan dadila lortu nahi izan dute antolatzaileek. Horretarako, parte hartzaile bakoitzak bere hizkuntza mailaren araberako identifikazioa darama soinean; ahobizi edo belarriprets txapak. Lehen aldia izan da eta balorazioa “positiboa eta aberasgarria” izan dela ondorioztatu dute. Izan ere, hasieran 450 parte hartzaile nahi zituzten arren, 806 lagunek egin dute bat ekimenarekin. Bestalde, Euskal Elkargoarentzat lehen Euskara Eguna izan da.
Euskararen Egunak Nafarroaren Egunarekin egin du bat Nafarroan. Euskararen aldeko elkarte eta mugimenduek elkarlanean osatu dute agenda eta hainbat ekitaldi izan dira, besteak beste, Iruñean, Tafallan, Zangotzan, eta Altsasun: bertso bazkariak, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak… Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Erakundeen arteko Harremanetarako Kontseilariak azpimarratu duenez, euskara etorkizuna eraikitzeko kohesio tresna gisa ulertu behar da.
Teilatura igo, eta hainbat instituziok Euskararen Nazioarteko Eguna “aurpegi zuriketarako aprobetxatu ohi dutela” salatu du bikote aktibistak. Frantziako eta Espainiako Konstituzioak “supremazistatzat eta euskaldunentzat baztertzailetzat” jo dituzte, bi... [+]
Gaitu kanpainarekin bat egiteko deialdia egin du lehendakari Iñigo Urkulluk, ahots gehiago badaude "material zabalagoa" izango delako sarean. Bestalde, EH Bildu eta EH Baik adierazi dute Hezkuntza Legean hizkuntza politika mantentzen bada “galdu”... [+]
Herri bat kudeatzen ahal ote dea euskara hutsean? Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna kari, Ortzaize herriari begira jarri gira. Euskaraldian arigunea da Nafarroa Behereko Ortzaize. 15 hautetsietarik 14-k euskara dakite eta 15 egunez kontseiluko bilkurak eta... [+]
1995. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango zela ezarri zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.
Zergatik ospatzen dugu abenduaren 3a? Noiz sortu zen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ideia? Peio Etxeberrik xehetasunak azaldu dizkigu.
Irungo PP alderdiak hartu du hitza gaur, gazteleraz, denok aho bete hortz uzteko. Muriel Larrea, popularren bozeramaleak euskara ez dakitenek, berdin irundarrak eta euskal herritarrak edo baskoak direla aldarrikatu du, eta euskara eremu politikotik aldendu beharra dagoela... [+]
Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.
EH Bilduk aurkeztutako proposamenak dio datarik egokiena dela, “euskara euskal herritarron batasuna sinbolizatzen duen ikur nagusia izanik”. EAJ abstenitu egin da eta PSE eta PP tramitazioaren aurka azaldu dira.
Euskararen Nazioarteko Eguna iragan da. Alexander von Humboldten duela berrehun urteko iragarpena ez da oraindik bete. Alabaina, ezin ezkutatu zein soziologia espainola dugun Hegoaldean eta zein frantsesa Iparraldean!
Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari... [+]
Abenduaren 2rako egitaraua prestatu dute arduradunek. EHUko Leioako Campusean egingo dituzte ekitaldiak.