Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari segika, hainbat herritan euskaldunak aktibatzen ari diren eragileentzat berriz, esperientzia interesgarri baten helmuga baino ez da Euskararen Eguna.
Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek, EUDELEk eta UEMAk aurkeztu dute "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" adierazpena. ELA eta LAB sindikatuek ez dute sinatu, eta hala ez egiteko hainbat arrazoi eman dituzte elkarrekin idatzitako oharrean:
-“EAEko Hizkuntza Politikan ez dituzte langileon hizkuntza eskubideak kontuan hartzen eta langileon ordezkariak garen sindikatuen ondoan argazkia atera nahi dute, zertarako? Langileok lan mundua euskalduntzeko konpromisoak hartu ditugu eta gure bidea egiten ari gara”.
-“Adierazpenak norberak hartu ditzakeen konpromiso indibidualak azpimarratzen ditu, Herri Aginteek eta kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak, duen erantzukizun politikoa maila berean jarriz”.
-“Gonbidapenean, edonork atxikimendua emateko dokumentua proposatu dutela azpimarratzen dute. Honek testuaren edukia erabat lausotu du eta Jaurlaritzak ez du egiazko konpromiso politikorik hartzen”.
Bi sindikatuek ondoko galdera luzatu diote Eusko Jaurlaritzari: “Guztiok argazki batean kabitzeko garaiak dira edota euskararen aldeko konpromisoak gehiengo zabal batek hartzeko garaiak?”.
Bi sindikatuek, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin elkarlanean, lan mundua euskalduntzeko egitasmo pilotua abiatuko dute 2017ko urtarrilean. Urola Kostako hamar-hamabost enpresatan aplikatuko dute.
Zergatik daude pozik “Egia Euskaraz” estiloaren bultzatzaileak Euskararen Egunean?
Euskaldunek euskaraz egitea jarri zuten helburu, eta horretarako euskaldunak beraiek ahalduntzen saiatu ziren, eta euskaraz moldatzen ez direnei euskaraz bizi nahi dutela azaldu zieten. Herri gehienetan asteak iraun duen esperientzia izan da, astez aste paparrean txapa jarrita edo jarri gabe, euskaraz egitera atera dira kalera, joan dira eskolara, dendara, administraziora, senidearengana. Eta uste baino askoz hobeto moldatu dira, uste baino gehiago hitz egin dute euskaraz. Horregatik daude pozik herritar horiek guztiak, ez abenduaren 3an Euskararen Eguna delako, asteetako esperientziak erakutsi dielako haien herrietan euskaraz bizi daitekeela, eta ez daudela bakarrik. Beren buruei euskararen alde zer egin dezaketen galdetu beharrik ez dute, dagoeneko ari dira euskaraz txoko guztietan. Egiakoak, Añorgakoak, Hernanikoak, Lasarte-Oriakoak, Astigarragakoak, Aguraingoak eta Arrigorriagakoak dira.
Gaitu kanpainarekin bat egiteko deialdia egin du lehendakari Iñigo Urkulluk, ahots gehiago badaude "material zabalagoa" izango delako sarean. Bestalde, EH Bildu eta EH Baik adierazi dute Hezkuntza Legean hizkuntza politika mantentzen bada “galdu”... [+]
Herri bat kudeatzen ahal ote dea euskara hutsean? Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna kari, Ortzaize herriari begira jarri gira. Euskaraldian arigunea da Nafarroa Behereko Ortzaize. 15 hautetsietarik 14-k euskara dakite eta 15 egunez kontseiluko bilkurak eta... [+]
1995. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango zela ezarri zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.
Zergatik ospatzen dugu abenduaren 3a? Noiz sortu zen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ideia? Peio Etxeberrik xehetasunak azaldu dizkigu.
Herri ekimenez eta ekitaldi instituzionalez bete dira Euskal Herriko txokoak Euskararen Nazioarteko Egunean. Iñigo Urkullu lehendakariak “hizkuntza ohiturak” aldatu behar direla nabarmendu du.
Irungo PP alderdiak hartu du hitza gaur, gazteleraz, denok aho bete hortz uzteko. Muriel Larrea, popularren bozeramaleak euskara ez dakitenek, berdin irundarrak eta euskal herritarrak edo baskoak direla aldarrikatu du, eta euskara eremu politikotik aldendu beharra dagoela... [+]
Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.
EH Bilduk aurkeztutako proposamenak dio datarik egokiena dela, “euskara euskal herritarron batasuna sinbolizatzen duen ikur nagusia izanik”. EAJ abstenitu egin da eta PSE eta PP tramitazioaren aurka azaldu dira.
Euskararen Nazioarteko Eguna iragan da. Alexander von Humboldten duela berrehun urteko iragarpena ez da oraindik bete. Alabaina, ezin ezkutatu zein soziologia espainola dugun Hegoaldean eta zein frantsesa Iparraldean!
Abenduaren 2rako egitaraua prestatu dute arduradunek. EHUko Leioako Campusean egingo dituzte ekitaldiak.
Lan mundua euskalduntzeko bidean egitasmoa bateratua aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek, Euskararen Nazioarteko Egunaren (abenduak 3) ingurumarian. Azaldu dutenez, 2017ko urtarrilean jarriko dute martxan proiektu pilotua, Urola Kostan, eta Kontseiluarekin batera jardungo dute... [+]