Euskararen egoeraz EAEn


2023ko apirilaren 13an - 11:52

Autonomia Estatutuak abenduan 44 urte beteko ditu eta euskal hizkuntza ez doa aurrera uste zen bezain azkar. Heziketan aurrerapauso handiak eman diren arren (batez ere, arlo publikoari esker) gizarte mailan, dirudienez, atzera jotzen ari da azken denboran. Hori zergatik gertatzen den ulertzeko, eta ahal den heinean konpontzeko, izan daitezkeen arrazoiak agerian utzi behar dira nahi eta nahi ez. Nik, hemen, ideia batzuk plazaratuko ditut, ez gai honen aditua izateagatik, erdaratik euskarara egindako bidea eta esperientzia lagungarri izan daitezkeelako baizik. Eta Euskadiz ari garenez, ezin baztertu zer egoera desberdinak dauden hiru probintzietan. Baina, egoera okerrenean daudenei (Bizkaia eta Araba) begiratu behar diegu, batez ere. Horietan egiten dena eta egin daitekeena da, nire ustez, euskarak bizirik irauteko gakoa.

Euskara hizkuntza zaila da. Katalana eta galegoa, kasu, gazteleraren familiakoak direnez, askoz errazagoak dira ikasteko edo, gutxienez, ulertzeko. Horregatik, egin beharreko lehen pausoa euskara erraztea zatekeen, da eta litzateke.

Hori lortzeko bidean, oztopo handia da hizkuntza arruntean, hots, lagunen arteko elkarizketetan, euskalkiak mantendu nahi izatea, batzuk tematzen diren bezala. Euskara da salbatu behar dena, ez tokiko euskalkia. Eta gauza bera esan daiteke hitanoari buruz. Hala bata nola bestea euskal hiztun petoen artean manten daitezke, baina ez euskara ikasi edo ikasten ari direnekin. Biztanlegoaren gehienak euskaraz egiten duenean berreskuratu ahalko dira erraz.

Ezin da desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntza bat errekuperatu gizarte osoa kontuan hartu gabe. Ahalegin gehienak irakaskuntzan jarri diren bitartean helduak ahaztuta geratu dira

Edozer ikasketekin gertatzen den bezala, errazagoa da ikastea gustuko hartzen denean, inposatuta sentitzen denean baino. Eta ez naiz ari eskola eta institutuei buruz, non ikasgai guztiak inposatuak baitira, lan bat lortzeko euskararen exijentziari buruz baizik. Euskara ez da galtzen edo irabazten hainbat lanpostuak lortzeko (arlo publikoan bakarrik, gainera) euskara titulua bai edo ez eskatzeagatik, nahiz eta batzuk, frogarik gabe, horrela planteatu. Aldrebes, hori, maiz, segregaziorako tresna da eta lagun asko euskararen kontra jartzeko ere. Zenbat dira euskara titulua lortu arren bere lanean gero ia inoiz erabiltzen ez dutenak? Egizaleak izan behar dugu horretan.

“Titulitis” delakoa aurrera doan heinean, euskarak atzera jotzen du. Eta ez da zaila ulertzea zergatik: HABE ikastaroak ez daude planteatuta euskara zabaltzeko baizik eta matrikulatzen direnek tituluak lortzeko. Bueltatxo bat eman erakunde horren gela batetik eta galdetu han ikasten den jendeari, zergatik dauden, zer eta nola irakasten dieten… Berehala jakin daiteke zer den funtzionatzen ez duena. Helduek euskara ikasteko sortutako erakundea iragazki bilakatu baita eta ikastaroak hasten dituzten askok desmoralizatuta uzten dituzte.

Ezin da desagertzeko arriskuan dagoen hizkuntza bat errekuperatu gizarte osoa kontuan hartu gabe. Ahalegin gehienak irakaskuntzan jarri diren bitartean helduak ahaztuta geratu dira. Nola lortuko da ikasleak euskara erabiltzea gurasoek eta familiako heldu gehienek ez badakite? Eta, nola lortuko da helduek euskara ikas dezaten horretarako diru asko ordaindu behar badute? Langile eta etorkin artean, zeinek ordain dezake, gaur egun, 300 euro baino gehiago euskara ikasteko HABEan? Eta, nondik atera dezakete heldu gehienek denbora euskara ikasteko?

Euskara titulua lortzeko azterketen emaitzek zera adierazten dute: gainditu ez dutenen kopurua oso altua dela. Horren kausa bat baino gehiago izan daitezke baina duela urte mordoa, Xabier Quintanaren hitzaldi batera joan nintzen; bertan Israelen bere hizkuntza berreskuratzeko egindako ahaleginaz mintzo zen Xabier. Aipatutako datuen artean bi gorde ditut nire gogoan: bat, israeldarrek sinpleago eta denontzat komun zen hizkuntza baten aldeko apustua egin zutela eta, bi, hizkuntza zekitenek ez zekitenekiko jarrera laguntzailea zutela, hots, eta hemen gertatzen denaren kontra, norbaitek beste baten hizkera entzuterakoan akatsen bat nabaritzen bazuen gozoki zuzentzen zuen nola esan beharko zukeen adieraziz.

Holako zuzentzaileak beharko genituzke gure artean ere, alegia, garbitasun morfologiko eta sintaktikoari baino jendeak ikasteko duen nahia eta esfortzuari garrantzi gehiago ematen dietenak.

Julen Goñi. Filosofia irakasle ohia.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Eguneraketa berriak daude