Euskararen aurkako sareetako argudioen azterketa soziolinguistiko bat

  • Euskararen aurkako diskurtsoak sarean: azterketa soziolinguistiko bat. Kataluniako Revista de llengua i Dret aldizkariak argitaratu du artikulua, ingelesezkoa, Countering linguistic rights in Spain through language making: The dicursive delegitimization of Basque in online debates (Hizkuntza eskibideei aurka egiten Espainian, lengoaia sortuz: euskararen deslegitimizazio diskurtsiboa sareko eztabaidetan), eta egileak alemanak dira,  Karolin Breda eta Philipp Kramer. Edu Lartzanguren kazetariak egin du laburpen bat Berriarako, eta hantxe duzue ondo jasoa, nahi izanez gero. Artikulu originala ere bai, hemen PDF formatuan. Honako, adibide sorta bat ekarri dugu guk, erakusgarri.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko abenduaren 24an - 09:14
Azken eguneraketa: 10:18

Hemen adibide batzuk bakarrik bilduko ditugu, ikerlariek batu dituztenak, euskarara desligimitizatzeko estrategia nagusien adibide. Estrategia horiek, laburbilduz, lau ardatzetan zehazten dira. Zerrendatuko ditugu, ohiko argudio espainol batzuk gehituz (ikerlariek jasoak).

1) Gazteleraz mintzo direnen kontrako inposizioa eta diskriminazioa

"El gobierno vasco ha impuesto sobre la población una lengua desaparecida y que no hablaban"

"[L]o que no es de recibo es que los ayuntamientos a los que contribuimos con nuestros impuestos nos eliminen y discriminen en derecho constitucional como es el de expresarse y comunicarse en el idioma oficial de nuestro país" 

2) Hizkuntza gutxitu baten garrantzia eta ezagutzaren onurak gutxiestea

"Han inventado un nueva lengua el esker-batua y se la han impuesto. Hasta hace poco tiempo solo hablaban vasco 100.000 personas. En Bilbao no hablaba ni Dios vasco, tan solo cuando llegaban los aldeanos"

"No entiendo por qué tanto empeño en forzar a la gente a aprender y a hablar semejantes lenguas inútiles"

"Cuando vaya por Europa le va a servir mogollón saber euskera..."

3)  Biktimizazioa, totalitarismoa eta bi aldeko nazionalismoa

"Luego criticaban a Franco, por no permitir ikastolas. El gobierno vasco no permite el castellano, ¿cuál es la diferencia?"

"El vasco y el catalán son un par de aberraciones lingüísticas que únicamente han sido utilizadas como instrumento de la manipulación nacionalista"

"Español y nacionalista es contradictorio por naturaleza. El nacionalismo pretende crear una nación, y España va sobrada desde hace siglos. Son las renegadas provincias de Castilla las que están creando algo que nunca existió, Euskadi, y eso sí que es nacionalismo. La imposición del euskera por el gobierno vasco a una sociedad que no lo hablaba, es uno de los medios".

4)  Motibazio politiko eta ekonomiko ustezkoak

"El euskera sobrevive gracias a las subvenciones millonarias y a toda la “industria” pública que revolotea alrededor (traductores, maestros fanáticos, escritores, periodistas, intelektuales, editoriales, funcionarios, etc.)"

Gehiago jakiteko

Ikus Revista de llengua i Dret aldizkariaren abenduko zenbaki hori, ale monografikoa izan da, elebitasuna Espainiako Estatuan gaitzat hartuta. Eta esan bezala, Edu Lartzangurenen artikulua Berrian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Beste epai euskarafobo bat: Gipuzkoako aterpetxeetako garbitzaileen aurkakoa

Donostiako auzitegiak Gipuzkoako Foru Aldundiko aterpetxeetako garbitzaileen lanpostuen prozesuaren harira sententzia eman du: lanpostu guztietarako hizkuntza eskakizuna ezartzea “proportzioz kanpokoa eta diskriminatzailea” dela dio. CCOO sindikatuak eman du... [+]


Euskaragatik bazterturiko euskaldunak

Euskal Herriko lurralde batzuetan euskara ofiziala da, besteetan meridianoaren arabera ofiziala ala ukatua eta, aitzitik, ipar aldera bagoaz, toleratua (ez ofiziala).

Azken boladan, epaitegi batzuk ebatzi dute funtzionario publikoek ez dutela euskara ezagutzarik izan behar eta,... [+]


2024-09-26 | ARGIA
Realeko entrenatzaileak euskaraz jarraitu zuen, zenbait kazetari frantziar kexatu arren

Realeko futbol taldeko entrenatzaile Imanol Alguacilek, Nizan, Europako Ligako partiduaren aurretik eskainitako prentsaurrekoan euskarazko hedabideei euskaraz erantzuten ari zela, hainbat kazetariren kexa entzun behar izan du. Duela astebete antzeko egoera gertatu zen... [+]


2024-09-25 | ARGIA
Aiaraldea Komunikabideak Jaurlaritzari bitartekaritza eskatu dio, Amurrioko Udalarekiko gatazkan akordioa lortzeko

Amurrioko Udalak alde bakarrez dirulaguntza kendu zion eskualdeko euskarazko komunikabide bakarrari, eta ehunka herritarrek eta entitatek eskatu zioten dirulaguntza berrezartzeko. Aiaraldea Komunikabidea saiatu da udalarekin biltzen, baina udalak elkartzeari uko egin dionez,... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


2024-09-17 | ARGIA
Euskaldunen aurkako “oldarraldi” judizial betean, euskara eskakizuna berriro baliogabetuta

EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Donostiako bi udaltzain postutarako euskarazko B2 profila eskatzen zuen lan deialdia. "Euskaldunen eskubideak urratzen dituen" epai berri honen aurrean, hainbat eragilek salatu du "euskaldunen aurkako oldarraldiak"... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


Baxoko ahozkoa ikasleei euskaraz egiten lagunduko diete ehun bat irakaslek

Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.


Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-12 | Ane Labaka Mayoz
Euskaraz jaio

Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren... [+]


2024-06-06 | Aiaraldea
Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 


2024-05-31 | Ahotsa.info
Administrazioan Euskaraz taldea
“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen bost urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio.


Eguneraketa berriak daude