“Euskararen aurkako estrategia judizial eta politikoari erantzun behar diogu”

  • Zizurko Udalaren obretako langile lanpostu baten euskarazko profila atzera bota du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiak. Erabaki horren aurka elkarretaratzera deitu dute hainbat eragilek. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubekaren aburuz, epaiaren gibelean estrategia judizial eta politiko bat dago, eta ezinbestekoa da euskaltzaleek bereziki eta gizarteak oro har euskararen eta herritarren arteko berdintasunaren aurkako eraso horri erantzutea, Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan azaldu duenez.


2024ko otsailaren 09an - 12:43
Azken eguneraketa: 11:06

Zizur Nagusiko epaia bereziki larria dela diozue. Zergatik?

Kontuan hartu behar dugu bederatzi obretako langile postu atera zituela Zizurko Udalak, eta bati bakarrik ezarri ziola euskarazko profila. Udalak oso ongi argumentatu zuen langile horrek herritarrekin, ikastetxeekin eta kultur etxearekin harremanak zituela, eta betetzen zituen funtzioengatik euskararen beharra zuela. Baina berdin bota dute atzera. Aitzakia batek balio ez duenean beste bat bilatzen dute. Beste sententzia batzuetan proportzionaltasuna aipatzen da edo lanpostuak herritarrekin harremanik ez duela. Kasu honetan hori guztia justifikatu arren esaten da euskara ezagutzen ez dutenekiko diskriminatzailea dela euskarazko profil hori ezartzea. Kontua da epai hau Euskal Herriko luze zabalean ikusten ari garen estrategia judizial eta politiko baten barruan kokatzen dela.  

Epaiak dio herritarrek badutela udalarekin euskaraz aritzeko eskubidea, baina eskubide horrek ez dakarrela udalak ahoz zein idatziz euskaraz erantzun behar izatea. 

Tamalez hori da Nafarroako azken urteetako epai guztietan aipatzen dena. Euskaraz egiteko askatasuna dugula esaten digute, baina ez dakit norekin hitz egingo dugun aurrean dugunak ulertuko ez bagaitu. Nafarroan euskara erabiltzeko muga juridiko eta sozialak diseinatzen ari dira, eta estrategia judizial eta politiko baten bitartez ezartzen ari dira.

"Hizkuntzen berdintasunaren aurkako irizpideak ezarri eta legitimatu nahi dituzte"

Zizurko Udala kostuak ordaintzera zigortu dute, nahiz eta lehen instantziak, Nafarroako Administrazio Auzitegiak, udalari eman zion arrazoia.

Tamalez hor ere araudia kontra dugu. Aldaketa bat egin dute, eta orain baldintza horietan udalari kostuak ezartzea legezkoa da. Terreno juridiko hori kontra dugu. Estrategia juridiko eta politiko bat da, eta horren barruan denak balio du. Horixe da osteguneko elkarretaratzearekin salatu nahi duguna. 

Zein da estrategia horren azken xedea?

Oinarri-oinarrian dago gaztelania ez diren gainontzeko hizkuntzen aurkako oldarraldia. Menpeko hizkuntzak nahi dituzte. Hizkuntzen arteko berdintasunaren aurkako irizpideak ezarri eta legitimatu nahi dituzte. Estrategia judizial eta politiko horretan denak balio du eta Euskal Herriko luze zabalean pairatzen ari garen estrategia bat da. Euskara dakitenen eta ez dakitenen arteko tentsioa areagotzea dute helburu. Afera honek luze joko du.

"Argi utzi behar zaie onargarriak ez diren adierazpenak egiten ari direla"

Gaurko elkarretaratzea dator PSN, UPN zein PPko zenbait udal hautetsiren euskararen aurkako gorroto mezuen erdian. 

Ez du balio esateak euskararen alde gaudela eta hizkuntza eskubideak errespetatzen ditugula, gero bestela jokatzen badugu. Europako Hizkuntza Gutxituen Karta sinatu duten alderdiek gutun horren printzipioak bere egin beharko lituzkete, baina, lehen aipatu dugun estrategiari jarraituz, ez dute egiten, eta halako adierazpenak egiten dituzte, halako astakeriak esaten dituzte, behin eta berriz. SInestarazi nahi dute gutxitutako hizkuntza batek norbait diskrimina dezakeela eta hori oso larria da. Hori Orkoiengo ordenantzaren auzian dago. Kezkaz bizi dugu, baina uste dugu gizarteak esparru juridikoari behetik gorako presio hori egin behar dion bezala, adierazpen horiei ere kontrakotasuna adierazi behar diegula. Gizarte honetan onartu ezin ditugun adierazpenak dira eta hori utzi behar dugu.      

Deitzaileen zerrenda luzea da: Zizurko Euskara Taldea, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Euskararen Defentsarako Sarea, Euskal HErrian Euskaraz, ELA, LAB, Steilas, Zizurko Geroa Bai eta ZIzurko EH Bildu. 

Batasuna da bidea, hemen ari baikara herritarren arteko berdintasunaz. Gizartean oinarri-oinarrizko printzipioak beharko luketenen aurka egotea oso harrigarria egiten zaigu 2024 urtean gauden honetan. Bestalde, kolektiko askotarikoak gara, baina printzipio horiek bakoitzaren elkartearen barruan argi duazkagu. Bide horretatik jarraitu behar dugu lanean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


2025-03-04 | ARGIA
Euskaraz egiteko eskatzeagatik Tolosan EHEko kide bati eraso egin diotela salatu dute

Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude