Euskararen aurkako eldarnio paranoikoa

Navarra Sumaren (UPNren) helegitearen ondorioz, Nafarroako Administrazio Auzitegiak (NAA) ebatzi du Antsoaingo Udalean euskarak ez dezala meritu gisa punturik eman hura eskakizun ez den lanpostuetan; halaber, dio euskara meritu izan daitekeela lanpostu jakin batzuetan arrazoizkoa eta poportzionatua baldin bada eta lanpostu bakoitzeko balorazioa egiten bada, bere ezaugarriak, funtzioak eta errealitate soizolinguistikoa aintzat hartuta.Bestela, nonbait, Funtzio Publikoan sartzeko, euskara ez dakitenak diskriminatu egiten dira. Gainera, Navarra Sumak helegitea aurkeztean elementu kuantitatiboak erabili ditu, alegia, plantila organikoan % 38,14 lanpostutan eskatzen dela euskararen ezagutza, baina Antsoainen % 79,2k ez duela hizkuntza ezagutzen.

Jakina denez, Nafarroako Funtzio Publikoan sartzeko milaka lanpostutan meritu gisa hartzen dira ingelesa, alemana eta frantsesa, jakintza orokor moduan eta lanpostuarekiko inolako berariazko azterketarik egin behar izan gabe. Baina, euskara meritu izatea, agrabioa omen. Antsoaingo lanpostu guztiek betetzen dute gaztelania hiztunaren profila; berriz, lanpostu batzuetarako euskara meritu izatea, agrabioa omen. Euskarazko profileko lanpostuek euskaraz nahiz gaztelaniaz eskaini dezakete zerbitzua, baina gaztelaniako profila dutenetan inolaz ere ez dago bermatuta euskarazko arreta, baina agrabioa omen.

Bestalde, bai Navarra Sumak (UPNk) helegiteak aurkezteko justifikazio gisa, eta baita NAAk epaia arrazoitzeko, hiztunen kopuruaren proportzio kuantitatiboak baliatzen dituzte plantila organikoan euskararen ezagutza izanen duten lanpostuen kopurua murrizteko. Alabaina, eremu mistoan egonik, euskaraz jarduteko erabakia hartu duen hiritarrak eskubide osoa du administrazioaren aurrean euskaraz egiteko, baita bere bizitza pertsonalean eta lankideen arteko harremanetan ere. Eskubide hori ezin da partzialki zatikatu, ezin da etenkaria izan, orain bai orain ez (kultur teknikariarekin bai, kirol koordinatzailearekin ez). Administrazio publikoak bitarteakoak jarri behar ditu eskubide hori errespetatua izateko bidean.

Nafarroan euskara jatorrizko hizkuntza eta kultur adierazpiderik berariazkoena eta baliotsuena izanik, Nafarroako Gobernuak hamarkadak daramatza helduendako euskara ikasteko programak sustatzen eta laguntzen, halaber, hezkuntza sisteman euskararen ikasketa bermaturik dago Nafarroa osoan. Beste kontu bat da nafar batzuek, euskarari uko egin eta baztertu egiten dutela erabakimen ideologiko absurdo bat tarteko, alegia, ez dutela inolako ahaleginik egin euskaraz ere gaitzeko. Hori horrela, euskara ez ikasteko erabakia, edo eskubidea, ezin da nafar euskaldunon eta euskaltzaleen eskubide demokratikoen gainetik egon; hori, hizkuntz supremazismoa da!

Horrela bada, Navarra Suma (UPN) oker nabarmena egiten ari da era osbesiboan euskararen eta euskaldunon eskubideen aurka helegiteak bata bestearen atzetik paratuz. Agian, pentsatu beharko luke euskara eta nazionalismoak nahasteko duen eldarnio paranoikoa (delirio paranoico), Nafarroaren adn-an dagoen euskara (hizkuntza, toponimia, abizenak...) errefuxatzera eraman duena, oker hartutako erabakimen politikoa dela. Izan

ere, era obsesiboan, euskara eta nafar euskaldunon eskubide demokratikoen aurka jotzen ari baita, ez besterik. Nonbait, soilik gaztelaniaz hitz egiten duen jendartea onar dezake, “hablame en cristiano” garai hura gainditzeke dauka. Zorionez, nafar gizarteak aurrerapena egin du Nafarroako jatorrizko hizkuntzen erabilera demokratizatzeari dagokionez.

Era berean, Nafarroako Administrazio Auzitegiak akats larria egin du, Navarra Sumaren eldarnio paranoikoari jaramon eginda. Izan ere, Antsoaingo Udalak, Euskararen Legeari jarraikiz, gehiengo kualifikatu batez hartutako erabakiaren aurka ebazpen arbitrario bat ematea perbertsio hutsa da. Auzitegi bati dagokion ponderazioa eta justiziaren bilaketaren zantzuak galduta, ebazpen ideologiko bat eman du. Nafarron bizikidetzaren aurka emandako ebazpena. Tamalgarria!

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


50 urte Potasaseko grebatik

Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]


Industria militarraren konbertsioa, behar etikoa

Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]


2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


Militantzia politikoaren debekurik ez!

Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]


“More with less”

Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]


Smartphonea: gure fetitxe erregea

Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]


Marxter Chef

Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.

Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Entzumen eta hizkuntzako irakasleen gaur egungo egoera kezkagarria eta horren ondorioak

Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]


Eguneraketa berriak daude