Euskararen aldeko Tokiko Xarta abiarazi dute Itsasutik

  • Urte hastapen honetatik Euskal Konfederazioak eta Itsasuko euskara batzordeak Iparraldeko herriei  begirako ekimena abiatu dute, Hizkuntza gutituen eta lurralde hizkuntzen Europako Xartaren  deklinazioa den eta Europako Kontseiluak bultzatzen duen Tokiko Xarta aurkezteko eta ahal  bezainbat herrik izenpe dezaten animatzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko martxoaren 31n - 09:22
Euskal Konfederazioko eta Itsasuko udaleko ordezkeriek aurkeztu dute Euskararen aldeko Tokiko Xarta zabaltzeko ekimena. (Argazkia: Enbata)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskal Konfederazioarentzat ekimen hori 2020ko herriko bozetako kanpainaren karietara  Kontseilua elkartearekin batera eraman zuen lanaren segida logikoa da. Aurkezten ziren hautagaiei euskararen aldeko hizkuntza politika abiatzeko (edo sakontzeko)  engaiamendua galdetu zien hauteskundeak irabaziz gero. 33 herritako 60 zerrendek izenpetu zuten  delako engaiamendua. Ekimen berri horrekin, jadanik engaiatu ziren hautagaiak engaiamendua hartzetik ekintza  konkretuak gauzatzera pasa daitezen animatu nahi ditu elkarteak.

Itsasuko Herriari zerrendakoei dagokienez, herriko bozen kanpainan argiki ezagutarazi zuten Xarta  honi buruzko atxikimendua.  Hauteskundeen biharamunean berean lotu ziren lanari, europako kontseiluarekin harremanak sakonduz, proposamenak punduz pundu landuz eta bideorria marrazten hasiz. 2020ko irailean gauzatu zuten lehen lan bilkura, gai huni buruz beren interesa erakutsi zuten aktore zonbaitekin (hauetan Euskal Konfederazioa). Bilkura horren ondotik zuten erabaki Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek elkarlana  abiatzea eta desmartxa ahal bezainbat herritara zabaltzea.

Aurkezpenak

Urte hastapen honetatik 30 bat herritan eta lurralde polo batean ukan dute Tokiko Xarta aurkezteko parada. Aldi guziz gehiengoan diren hautetsiak edo auzapezak berak ikusi dituzte. Orain artean denak interesaturik agertu dira eta Tokiko Xarta onartzeko posibilitatea herriko etxeko gainerateko hautetsiekin eztabaidatzeko prest agertu dira.

Euskal Konfederazioak eta Itsasuko hautetsiek prentsaurrekoa baliatu nahi dute ikusi ez dituzten  eta interesatuak izan daitezkeen herriak haiekin harremanetan sartzera gomitatzeko. Tokiko Xarta edozoin herrik izenpetzen ahal du (bere egoera errealetik abiatuz eta orain arte  euskararen alde gauza guti egin arren) eta Euskal Konfederazioa eta Itsasuko hautetsiak prest dira  horren aurkezpena egitera joateko.

Tokiko Xartaren printzipio orokorrak eta abantailak 

Tokiko Xarta horrek hainbat arlotan euskararen alde har daitezkeen neurriak (opzioak) biltzen ditu:  irakaskuntzan, justizian, administrazioan eta zerbitzu publikoetan, hedabideetan, kultur  jardueretan eta ekipamenduetan, bizi ekonomiko eta sozialean, mugazgaindiko harremanetan.

Tokiko Xarta izenpetu ahal izateko, lurralde kolektibitateak 35 opzio bederen hautatu behar ditu. Xartaren engaiamenduak aski orokorrak dira, hizkuntza politika bat plantan ezartzeko gisan. Herri bakotxari doakio hartu dituen engaiamenduak bere ahalen-hautuen arabera  aplikatzea. Halarik ere, engaiamendu bakotxa zehazteko asmoarekin eta herriak opzioak hautatzen laguntzeko xedearekin, eranskin bat landu dute, opzio bakarrean euskararen alde har daitezkeen neurri sortak proposatuz. Eranskin hori herriak laguntzeko sortu dute (opzioak hartzen, bideorria markatzen…) bainan Tokiko Xartako opzioak dira Europako Kontseiluak kondutan hartzen dituenak.

Ikuskatzaile talde bat osatuko da paraleloki, zeinak 18-24 hilabete guziz engaiamenduen aintzinamenduaren berri hartuko duen, xartaren helburua betetze aldera. Bilan hori herrien laguntza tresna izaiteaz gain, Europako kontseiluarekin atxikitzen den lotura da.

Tokiko Xartaren abantailak Tokiko Xartako opzioak eta eranskinean agertzen diren neurri konkretuak zonbait tokitan jadanik aplikazioan baldin badira ere, Tokiko Xarta onartzeak bi abantaila nagusi ekartzen dizkio  kolektibitate izenpetzaileari:

- Europar Kontseilutik aitorpen ofiziala: Tokiko Xarta Europako Kontseiluak bultzatzen  duenez, berak ditu Xartak biltzen, prozedura errespetatua den begiratzen, ontzat ematen, kolektibitateak hartzen dituen opzioak beteak diren konstatatzen eta ebaluaketen emaitzak bere webgunean zintzilikatzen. Batik bat, Tokiko Xarta izenpetzeko erabakia herriko kontseiluan hartzen denez, hitzarmen berezirik gabe euskara “naturalki” erabiltzen duten herrieri, egunerokotasunean eramaten duten lana “ofizializatzeko” parada emaiten zaie nonbait.

- Euskararen alde egin lanari ikusgarritasuna: aipatu bezala, kolektibitateak hartzen dituen  opzioak eta horien betetze maila Europar Kontseiluko webgunean agertzen dira. Horri esker, herriko biztanleetaz aparte, nornahik ikus dezake herri batek euskararen alde  konkretuki zer egiten duen. Orohar, euskararen aldeko politika publikoak diru publikoarekin eramaten direnez, logikoa da gardentasunez jokatzea eta emaitzak publiko egitea.

Egutegia

Printzipioz Tokiko Xarta izenpetzeko eperik ez da eta lurralde kolektibitate batek izenpetzeko erabakia noiznahi har dezake. Artetik erraiteko, Alsazian 20 kolektibitate inguruk izenpetua dute  xarta hori, batzuek 2014an izenpetu zuten, beste batzuek 2015ean…

Iparraldeari dagokionez, hona ekimen berri hau abiatzeko aurreikusi egutegia:

- Urtarriletik apiril bukaerara: Xartaren aurkezpena herrietan eta poloetan
- Ekain erditsura arte: eztabaidak herrietan Xartaren adostearen printzipioaren inguruan eta  opzioen hautatzea
- Ekain hondarrean / uztail hastapenean: izenpetzeko prest diren lehen herriekin  prentsaurreko publikoa
- Irail/urrian: Europako Kontseiluak Xartak ontzat eman ondotik, bozka formala herriko kontseiluetan
- Azaroa/abendoan: Xartaren izenpetze ofiziala eta hizkuntza politika komun baten martxan  emaite prozesua.

Egutegi hau indikatiboa da eta erran bezala prentsaurrekotik landa ere herri batek noiznahi hartzen ahal du Xarta aztertzeko eta izenpetzeko erabakia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Eguneraketa berriak daude