Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa mugimenduaren arteko elkarlanean gauzatzen da.
Herritarren izena emateko epea ireki dela iragartzeko antolatu dute ekitaldia Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. Euskaraldiaren nondik norakoak azaldu dituzte ondorengoek: Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordea eta kultura eta hizkuntza politikako sailburua Ibone Bengoetxeak, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea eta memoria eta bizikidetzako, kanpo ekintzako eta euskarako kontseilaria Ana Ollok, Taupako lehendakaria Irati Iciarrek eta Euskaraldiko koordinatzaile orokorra Goiatz Urkijok.
Euskaraldiak euskaran duen eragina azpimarratu dute ekitaldian. "Urte askotan euskararen ezagutzan jarri da foko nagusia eta premiazkoa da erabilera sustatuko duen paradigma berri bat bultzatzea. Gaur gaurkoz Euskaraldia da helburu hori lortzeko dugun tresna eraginkor eta masiboena" Taupako Irati Iciarren arabera. Ekimenaren helburua "arau sozial berriak gizarteratu eta errotzea" dela azpimarratu du, baita "lehen hitza euskaraz" egitearen garrantzia ere. "Edozein ohitura aldatzea ez da erraza, are gehiago hizkuntza ohiturak direnean, baina, apurka-apurka, edizioz edizio, erabileran jauzi garrantzitsuak ekarri ditu".
Ariketa kolektiboaren inguruan aipamen berezi egin du Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Ibone Bengoetxeak: "Euskaratik urrun daudenak ere euskarara erakartzeko, euskarak denok behar gaitu".
Nafarroako Gobernuko ordezkari Ana Ollok, belarriprest rolaren baitan "oraindik hobetzeko tartea" dagoela adierazi du. "Rol hori ez da euskara pixka bat dakitenentzat, ez soilik beraientzat. Nafarroan, adibidez, euskara jakin arren, gutxi erabiltzen duen jende asko dago. Horren atzean oso bestelako arrazoiak daude. Herritar guztiak ez dira toki beretik abiatzen, eta belarripest izatea Euskaraldiarekin bat egiteko aukera on-ona da”, dio Ollok.
Zertarako izena eman?
Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijoren aburuz: "Beti aipatu dugu Euskaraldia dela euskararen alde egotetik, euskararen alde egitera pasatzeko jauzia emateko ariketa. Euskaraldiak, beraz, txapa jartzetik haratagoko lanketa eskatzen du: hausnarketa, jarrera, bakoitzak bere burua erronkan jartzea". Horren parte izateko eta euskara sustatzeko, "herritarrei dagokie" Euskaraldian izena ematea. Gainera, izen-emateak Euskaraldiaren inguruko ikerketak ahalbidetzen dituela adierazi du.
Bengo abeslaria, Eneko Atxa, Edurne Azkarate eta Zibel Damestoy ere izen ematera batu dira eta, besteak beste Bengok, ekitaldian abestu du.
Txaparen erabilpena
Aukeratutako rolaren araberako txapa jasoko dute izen eman dutenek, eta batzordeak ibiliko dira buru-belarri txapak banatzen urtero bezala. Antolatzaileek ariketak irauten duen 11 egunetan txapa soinean erabiltzearen garrantzia azpimarratu dute, "aurrean den ezezagunak euskaraz badakien erakutsiko baitu txapak". Halaber, "estres linguistikoa" ezabatuko duela adierazi dute, hau da, "pertsona elebidun batek, ezezagunen aurrean, hizkuntza gutxiagotua hobesteak ekartzen dion tentsioa" ezabatuko dela. Txapak aurrekoari mezu argia ematen diola ere adierazi dute: "nirekin egizu euskaraz!".
Beraz, maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldian izena emateko deialdia zabaldu dute eta hamabigarren egunetik aurrera ere ekimenak sustatzen dituen jarrerei eusteko deia egin dute antolatzaileek. Izen ematea www.euskaraldia.eus webgunean dagoen formularioa betez egiten da.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.
Aurreko edizioetako esperientziak oinarri hartuta, antolatzaileek “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” egitea proposatu dute. Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, aurkeztu dute 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa.
Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.
Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.
Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]
Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]
Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoteka aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte... [+]
Abenduaren 2a arte iraunen du Ahobizi-ak eta Belarriprest-ak protagonista dituen ekimenak. Antolatzaileek herritarrei gomita luzatu eta abiatzea ospatu zuten ostegun gauean Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan.
“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]
Ariketa kolektibo bat egingo du Gazte Euskaltzaleen sareak azaroaren 14tik 18ra, gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua bultzatzeko eta horretarako oztopo diren "egiturazko baldintzak" azaleratzeko.