Euskaraldia? Zergatik ez?


2020ko azaroaren 23an - 12:58
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hizkuntza eta politika nahasi behar ez direla entzun izan dut maiz, euskara ateratzen dela kaltetua. Baieztapen hori etsaiek sartu diguten ziriaren parte da, gure hizkuntza arriskuan bada, haiek hala erabaki dutelako baita. Herri kolonizatuetan aberastasun ekonomikoak lapurtzeaz gain, zapalkuntza politiko eta kulturala ematen da, biziki argi baitute hizkuntza eta nazio kontzientziaren arteko lotura. Eta herri honetan gure hizkuntzaren zapalkuntza gertatu dela begi bistakoa da, hau da, politikaren bitartez gure hizkuntza ordezkatu dutela.

Ez dugu ahantzi behar 1800 urtean euskalduntze tasa azkarra zegoela frantziar estatuaren menpe dugun Euskal Herriaren zatian. Horrela, Baxe Nafarroako biztanleen %94.5a, lapurtarren %79.5a eta xiberuarren %92a zen euskalduna (1600 urtean %98, %86 eta %98 urrenez urren).

Hortik euskararen zapalkuntzaren historian grabatuak baina gutxi ezagutuak gelditu diren erranaldiak iritsi ziren:

Mauleko suprefetak bigarren mailako hezkuntzaren helburua honela definitzen zuen: “Tirer de l’ignorance un peuple qui, n’ayant qu’un idiome particulier, ne pouvait guère établir de relations avec le reste de la nationI ( ignorantziatik atera herri bat, zeinak hizkuntza partikular bakarra duenez, ezin duen harremanik sortu nazioaren gainerakoekin). Hara! Hezkuntza zentroak erabili dituzte beraz, hizkuntza ordezkatze prozesua eramateko, eta frantses nazio kontzientzia ez duen herri bat asimilatzeko. Hori dena, ezjakin batzuk omen ginelako…

1802an Serviez prefetak eskolei buruz ere erran zuen: “Un grand moyen de franciser les basques” (euskaldunak frantsesteko baliabide handi bat).

"Beste herrien menpe izanen garen bitartean, kolonizazio prozesuak aurrera jarraituko du. Horrek ez du kentzen, askapen nazionala lortu bitartean hizkuntza politika ausartek ezin dutela odol hustea arindu"

1849an Jean Hayet abadeak ikastetxe bat ireki nahi zuen honela argudiatuz: “Cet établissement aurait le double avantage de mettre l’instruction à la portée de bons mais pauvres montagnard basques et cet avantage amènera le second: la langue française prendra la place du basque” (ikastetxe honek abantaila bikoitza izanen du, menditar on baina txiroei heziketa eskaintzea eta honen bitartez: frantses hizkuntzak euskararen tokia hartuko du). Hemen ere, euskaldunak menditar ezjakin eta txiroak dira, eta heziketa eta hezkuntza frantsesa ekarriko dizkigute! Benedikatua bedi salbatzaile hori!

Eta denok dakigu erabaki horiek zein ondorio ekarri dituzten gaur egungo Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako euskal hiztunen kopuruan..

Zoritxarrez beste herrien menpe izanen garen bitartean, kolonizazio prozesuak aurrera jarraituko du. Horrek ez du kentzen, askapen nazionala lortu bitartean hizkuntza politika ausartek ezin dutela odol hustea arindu. Baina Euskal Herrian agintzen duten politikari gehienak, kolonizazioan parte hartzen ez badute, koldar hutsak dira gutxienez. Eta elkarbizitzaren naiz errespetuaren izenean ez dute neurri eraginkorrik hartzen.

1995ean, abenduaren 3a euskararen eguna izendatu zuten ofizialki agintean ziren politikariek, hizkuntza politika eraginkor bat egun baten ospakizunarekin ordezka bailitzan. Urteak joan ahala herritar gehienek egun hori ospatzeari ekin zioten.

Bide beretik, politikarien koldarkeriari jarraikiz, ekimen desberdinen bidez herritar zintzoak baliatu izan dituzte berreuskalduntze prozesua aurrera eramateko, ondoren beraien atxikimendua emanez. Hori da Euskaraldiarekin gertatzen dena. Euskararen egoeran beraiek duten erantzukizuna bigarren mailara pasatzen da, karga guztia herritarrengan gelditzen den bitartean.

Aurreko guzia erranda, adierazi nahi dut Euskaraldian parte hartzea erabaki dudala. Euskaraldiak herritar zintzoengan kontzientzia hartze bat suposa dezakeelako, eta euskaldunok ditugun konplexuak baztertzea ahalbidetu dezakeelako. Baina konpromiso pertsonal eta kolektiboen gainetik, euskal nazio askapen mugimendua indartu behar dugu. Euskararik gabe Euskal Herririk izanen ez den bezala, Euskal Herririk gabe, nekez izanen delako euskara.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Euskal herriarentzat nolako Estatu bat nahi dugu?

Bagira prozesuaren emaitza, Herri bidea bide-orria izan zen. Bide-orri honetan, abertzaleen helburua herriari boterea itzultzea dela aipatzen da, eta boterea itzultzeko, herriari burujabetza maila maximoa emanen dioten instituzioak herriari eskaintzea adierazten da. Zehazten da... [+]


Ez da gelako elefante bakarra

Hizpidea jarri zuen Pello Salaburuk sare sozialetan, aipatuta hemendik hamabost urtera etorkinen pisua Bizkaian biderkatu egingo zela, biztanle guztien %22 izateraino, eta hori badela “zinez euskararen mehatxua”. Jakina, horrela botata, beste zehaztasunik gabe, azkar... [+]


2024-07-24 | Itxaro Borda
Estres test

Laugarrenez altxatu da eguzkia Baionako besten eremu setiatuan eta uste dut, septentrioko Euskal Herri honetan, hatsa hobekiago hartzen dugula, batez ere gure hiru diputatuak Fronte Herritar Berrikoak direlako eta olde beltz-kakia hirugarren postura zokoratu dugulako. Bi gauza,... [+]


2024-07-24 | Ahoztar Zelaieta
JELkumeak

Joseba Diez Antxustegi EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaile berriaren iritziz, Imanol Pradales lehendakariak "esperientzia handiko emakumez eta gizonez osatutako gobernua osatu du, sektore profesionaletan errespetatuak eta Euskadirekin konpromisoa hartu... [+]


2024-07-24 | Tere Maldonado
Hezkuntza sailburuari gutun irekia I

Pedrosa andere agurgarria:

Zorionak, Hezkuntza sailburu izendatu zaituztelako. Ez da ardura berria zure gainean izango duzuna aurrerantzean. Ederto ezagutu behar duzu Hezkuntza Saila, lau urte sailburuorde eman ostean. Ikasturtea bukatuta, kontu batzuk gogoratu nahi nizkizuke... [+]


Trump presidenteordea eta Putin ukrainar presidentea

Joe Bidenen narriadura kognitiboaren eztabaidak bi urte inguru ditu. Batzuetan portaera bitxia zuen, beste batzuetan ez zitzaion ondo ulertzen edo egiak ez ziren gauzak esaten zituen, semea Iraken hil zitzaiola, adibidez. Halere, establishment liberalak bere egoera kognitiboari... [+]


Materialismo histerikoa
Ilara on

Ilarei buruzko artikulu bat irakurri nuen duela bizpahiru egun, Guillem Martinezena, eta ez dakit ondo ulertu nuen. Kontatzen zuen etxe azpian ezer berezirik ez zuen izozki denda bat daukala, eta azken aldian ireki orduko izaten duela jendea, bata bestearen atzean ordenatuta,... [+]


Teknologia
Arreta hezten

Ez dut oso argi gure bizitzak gidatzeko, banaka, botere nahikoa dugun, baina saiatzen jarraitu behar dugula bai. Taldean gauza asko egin badaitezke ere, egunero gure buruarekin borroka bakartia dugu aurrera egiteko. Gizaki gehienok, bizitzea den norabide bakarreko ur... [+]


Eguneraketa berriak daude