Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidentea, Pello Jauregi ikerketaren zuzendaria, Uxoa Anduaga Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hezkuntza Politikako saliburua, eta Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko Gipuzkoako diputatua izan dira emaitzaren aurkezpena egin dutenak astelehen goizean EHUko Gipuzkoako campusean.
‘Euskaraldiak iraun bitartean parte hartzaileen jokaerak nabarmen astindu dira’, horrela dio lanaren ondorio nagusietako batek. Izan ere, hamaika egun horietan erabilerak nabarmen egin zuen gora, %20,1 guztira. Euskaraldia hasi aurretik erabilera %66,5koa zen, euskaraldia amaitu eta hiru hilabetera berriz, %72,1ekoa.
Parte hartzaileek neurri handian bete zituztela eskatutako eginkizunak eta euskaraz mintzatzeko gaitasun txikiagoa dutenek izan direla aldaketarik handiena egin dutenak ere argitzen dute kaleratutako ondorioek.
Bingen Zupiria sailburuak 'hizkuntza ohituretan eragin nahi duen ekimen masibo eta berritzaile' bat bezala definitu du egindako ariketa. Halaber, azterlan horretan milaka herritarren hizkuntza praktikak aztertu ahal izan direla argitu du. Ahobizi eta belarriprest jokaerak sakontzen jarraitu beharra dagoela azaldu du beste alde batetik Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak. Era berean euskaraz bizitzea erabakitzen duen pertsona orori, erakundeen zein gizarte babesa eskaintzea hurrengo Euskaraldiaren helburu nagusia izango dela argitu du Lakak. Garbiñe Mendizabalek, azkenik, 'herri ekimena dinamizatzeko sortutako batzordeetan herritarrek erakutsitako inplikazioa eta gogoa' goraipatu ditu.
Kaleratutako ikerketaren baitan, bi lerro landu dira, kualitatiboa eta kuantitatiboa. Kuantitatiboak herritarren hizkuntza ohituren aldaketan eraginik izan duen eta nolakoa izan den aztertzea du helburu. Kualitatiboaren xedea berriz, euskaraldiaren baitan sortu diren diskurtso sozialak aztertzea da, parte hartzaileen eta ekimeneko antolatzaileen testigantzak jasoz.
2020ko udazkenean egingo da ariketa sozial honen bigarren edizioa. Honek ere bi ardatz izango ditu, lehenik eta behin herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta bigarrenik entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea. Horrela, ahobizi eta belarriprest izango dira berriz ariketa honen protagonista, halaber, erabilitako ikurrek jarraipena izango dutela ere argitu du Euskaraldiak.
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.
Aurreko edizioetako esperientziak oinarri hartuta, antolatzaileek “Euskaraldia gaindituko duen Euskaraldia” egitea proposatu dute. Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan, aurkeztu dute 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioa.
Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.
Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.
Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]
Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]
Euskaraldiarekin batera, Goierri aldean Gipuzkoan beste ekimen batean ari dira egun hauetan: Hikaldia. Aittu euskara elkarteak antolatzen du, bikoteka aritzeko lehiaketa bezala. Hitanoz egiteko ariketa batzuk proposatu dira, eta audio bidez grabatu behar dituzte... [+]
Abenduaren 2a arte iraunen du Ahobizi-ak eta Belarriprest-ak protagonista dituen ekimenak. Antolatzaileek herritarrei gomita luzatu eta abiatzea ospatu zuten ostegun gauean Bilbon, Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan.
“Bat egiteko garaia da” lelopean burututako kanpainari esker 13.000 saski banatuko dira hurrengo egunetan eta 200.000 euroko ekarpen ekonomikoa bideratuko du Ager zonaldeko euskalgintzaren egitasmoetara. Euskaraldia azaroaren 18an hasiko da, eta ariketa sozial masibo... [+]
Ariketa kolektibo bat egingo du Gazte Euskaltzaleen sareak azaroaren 14tik 18ra, gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua bultzatzeko eta horretarako oztopo diren "egiturazko baldintzak" azaleratzeko.
Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldiak sortu dute EITB podkast atariarentzat Zapla! podkast berria. Hizkuntza ohiturak aldatu eta Euskarazko praktika linguistikoak indartzeko tresna da. Belarriprest eta Ahobizi guztientzat lagungarri izan nahi du produktu berriak,... [+]