Euskaraldia egin da munduko milaka hizkuntza (Euskara barne) hondoratze bidean eta arriskuan dauden unean. Lurraren historian bizitza biologikoaren (gizakiena barne) seigarren desagertze masiboaren garaian gaude. Eta aldi berean, giza hizkuntza eta kulturen lehen desagertze masiboaren atarian. Egoera larrian gaude.
Pandemia biriko batean gaude, eta mendetan haziz doan pandemia linguistiko kultural batean. George Floyd “ezin dut arnasa hartu” esanez eraila izan zen. Arnasgabetuak gaude munduko hizkuntza gehienak, eta sistema bera da George Floyd eta hizkuntzak itotzen dituena.
COVID-19ak, egitekoa zegoen Euskaraldiari, zailtasunak jarri dizkiola esaten da, eta ezbaiak gaindituz aurrera egitea erabaki zela. Eta baldintza txar horietan arrakastatsua izan omen dela. Baldintza txarrak? Ez. Baldintza desberdinak. Egoera linguistikoaren larritasunaz, dimentsio unibertsalaz, botereak erabiltzen dituen hizkuntzetan hedatzen ari den gezurraren pozoiaz ohartarazteko, erabiltzen ez dituen hizkuntzak zokoratzeko, debekatzeko eta hutsaren hurrengotzat hartzeko joera agerian jartzeko, horretaz gogoetatzeko eta gogoeta ekintza bihurtzeko abagunea. Badira hizkuntzak pandemia honekin ia hiztunik gabe geratuko direnak (Leonard Boff-ek Quiton aitortua). Badira hizkuntzak (Euskara barne) pandemia dela eta editorialak, sorkuntza artistiko literarioa edo eskoletako ekimen bizi berriak murriztuak ikusi dituztenak, eta itotzeko moduko egoeran gelditu direnak. Ez da kasualitatea: polítika linguístiko glotofagikoak jasaten ari gara. Merkatuaren eta kultura merkantilizatu eta digitalizatuaren zerbitzura altxatu diren egitura eta lege politikoak (Espainiako eta Frantziako Konstituzioak eta Europa Batasunaren arau eta jokaera praktiko linguistikoak), komunikabide sare nagusien monopolio linguistikoaren laguntzarekin, ari dira pandemia linguistikoa sustatzen.
Pandemia biriko batean gaude, eta mendetan haziz doan pandemia linguistiko kultural batean. George Floyd 'ezin dut arnasa hartu' esanez eraila izan zen. Arnasgabetuak gaude munduko hizkuntza gehienak, eta sistema bera da George Floyd eta hizkuntzak itotzen dituena
Azken Pandemia hau existituko ez balitz bezala pentsatu eta antolatu da Euskaraldia. Eta genozida, ekozida eta patriarkala izateaz gain glotofagikoa den sistema kapitalista existituko ez balitz bezala.
Arrakastatsua? Norentzat? Eta zein irizpideren arabera? Suposatzen dut Eusko Jaurlaritzarentzat (Euskaraldiaren antolatzailea baita, Topagunearekin batera) arrakastatsua izan dela. Ez zaio Euskaraldian bere politika linguistikoari inolako kritikarik egin. Dirua jarri du, ordainaz goi-mailako euskaltzaletasunaren txapela jantzi zaio. Bide batez, kanpaina elektoral aurreratua egin du. Baina Jaurlaritza da aipatutako sistema global glotofagikoaren defendatzaile leiala. Baina ezin dira bateratu sistema global glotofagikoaren zentraltasuna eta bizitzaren zentraltasuna.
Nire galderak dira: Ezagutza argitu al da? Motibazioa sakondu al da? Zein motibazio eta ezagutza agertu dira erabileran? Saiatu al da Euskaraldian bizi dugun egoeraren larritasuna argitzen, argitu al da euskarak bizitzarekin (beste hizkuntzen bizitzarekin eta giza-bizitza orokorrarekin eta bizitza biologikoarekin) duen lotura? Sakondu al da Euskaraldiarekin pandemia linguistikoari eta pandemia mota guztiei aurre egiteko zaintza, hartu-eman bizigarriaren premia eta zaintza horrek dakarren poztasuna?
Euskaraz “gehiago, gehiagorekin, gehiagotan”… eta nire galdera da: zer esateko? Bakoitzak nahi duena bai, baina... bizitza eman euskarari, bizitzaren hizkuntza landuz? Edo zer landu euskaraz? Euskaraz izanagatik ez da edozer bizigarria. Esan beharrean “puto negro o moro“ esan dezakegu “beltz edo moro nazkagarria“; esan beharrean “sucia puta”, “emagaldu zikina”… Edo esan beharrean “Viva la Constitución Española o Francesa”, “gora konstituzio horiek”. Bale. Legitimo. Baina horrek ez du kentzen arazo dezentezko bat: euskara erabiliz euskara ondoratzen duen oinarrizko egitura sozio-mentala indartu daitekeela. Posible baita, euskaraz euskararen bizitzaren aurka aritzea. Posible da euskaraz, bizitza (baita euskararen bizitza) arnasgabetzea.
Elkarlanaren izenean diskurtsoa ahuldu da, egokitu da boterearen paradigmetara eta botereak euskararen bizi-premiatik beherago erregala dezake bakarrik. Euskara ez da gaur politikaren erdigunean jarri. Euskara, besteak beste, gaurko politika sistemikoaren zerbitzuan jarri da.
Hizkuntz ohiturak aldatzea omen da Euskaraldiak proposatzen duena. “Zaila da, baina hala ere...“ dio kantak. Hala ere, ez baditugu trabak agerian jartzen (erantzukizun-ezaren diskurtsoa: pertsonala, kolektiboa eta instituzioena), boluntarismo hutsean erortzen gara eta kulpa sentimendua elikatzen dugu, oso sentimendu pozoitsua bizi-nahierako. Baina panoramatik kentzen baduzu egiturazko bortxa linguistikoa, gelditzen dena da boluntarismo antzua. Eta Euskaraldia tokatu den momentuko bizipenenetatik aparte badabil, bizitzatik aparteko bezala antzemango da.
“Haika mutil, jeiki adi, surik baden mira hadi“. Sua eta garra dario bizitzari. Jon Sarasuak asmaturiko metafora iradokitzailea erabiliz: “Amaren (Bizitzaren) sua eta Aitaren (Gogoaren) etxea zain du behar dugu”. Bizitza eta Gogoa behar ditugu zaindu. Ez su artifizialik. Gogoa elikatzen da bizitzaren galderak pentsatuz eta behar dituen aterpeak eraikiz. Baina gogoaren etxea ezin da nahasi glotofagiaren jauntxoen jauregiekin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]