Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela ikusten nuen momentu hartan. Bigarren "aldia" hasi aurretik, jada, banituen nire susmoak. Euskara da edo ez da. Ez du aldirik. Euskaldunak gara edo ez gara, ez dugu besterik. Gabonak edo Inauteriak bezala saldu nahi al digute ba, euskalduna izatea? Euskaraz bizitzea? Hori ere, ezin. Ezin bizi eta ezin izan. Berdinean dugu jarrai, atzo eta gaur.
Baina gai triste horiek beste egun baterako utziko dizkizuet, gaur indarrez natorkizue eta. Proposamen bat dut guztiontzat, bizitzeko prest bazaudete.
Euskarak ez badu aldirik, izan dezala, ala, oldarraldia. Harro aurre egin diezaiogun hilik nahiago gintuzkeen mundu honi. "Euskaraldia" deitu dioten aldi honetan nik urte osorako hartu dudan jokaerara batu zaitezten nahiko nuke.
Euskal Herria herri adoretsua izateaz gain, adeitsua ere bada. Euskaraz ez badaki, lasai egon dadila, esan behar diozuena esaiozue euskaraz lehenik eta ondoren errepikatu ezazue erdaraz
Maiatzaren 15etik 25era, egin dezagun Euskal Herrian euskaraz, baita euskaraz ez dakienarekin ere. Jakin dezatela bizirik jarraitzen dugula. Baina Euskal Herria herri adoretsua izateaz gain, adeitsua ere bada. Euskaraz ez badaki, lasai egon dadila, esan behar diozuena esaiozue euskaraz lehenik eta ondoren errepikatu ezazue gazteleraz, frantsesez edo erdaldun horrek dakien erdaraz.
Lana da? Bai. Batzuei zaila egingo zaizue? Noski. Baina zuzenean erdarara aldatzean ez bezala, horrela zuen esaldi bakoitzean argi eta garbi utziko diozue edonori nortzuk garen, nortzuk diren eta non dauden. Jakin dezatela euskaraz bizi nahi dugula diogunean, ez garela txantxetan hari.
Hots, agian barre batzuk ere botako dituzue, nik orain dela egun batzuk egin nuen bezala. Hori grazia eman zidana emakume zahar honek. Erdaraz hitz egiten zuen eta nahiz eta nik esandako guztia gazteleraz errepikatzen nion, larri-larri zebilen, behin eta berriz berdina esanez: "No entiendo euskara", euskaldun hau desagerraraziko zuen hitz magikoak izango balira bezala. Orain arte aurkitu zituen euskaldun oro desagerrarazi zuelako izango zen.
Makurtuko ez den euskaldun bat,
Iñaki Inorrez
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Datu Zentroen instalazioei ateak irekitzen dizkiete horiek arautzeko legedia sortu aurretik. Bilbao-Arasur Dantu Zentroarekin, bere lehen fasea gauzatuta, eta instalatzea amesten duen Solariaren Datu Zentroarekin, 110.000 m2... [+]
Otero jauna, garai honetan artzain honek ez du tarte handirik izaten ezertarako, justuan ibiltzen naiz, baina gaurkoan ezin utzi erantzun gabe zure azken kolaborazioa. Izan ere, sortu didan egonezinak pisua du. Haserrea ere astuna egiten zait. Ez pentsatu, ordea, dela zenbait... [+]
Duela gutxi, asteburu berean, Ertzaintzak bi salaketa jaso ditu: lehenengoa, emakume kolonbiar batena; lekukoen arabera, ertzainak kolpeka jarraitu zuen lurrera bota ondoren eta konorterik gabe zegoela; ospitalean garuneko edema eta paralisi partziala diagnostikatu zizkioten... [+]
Frantziskok "Franciscomanía" zeinuarekin hasi zuen bere Aitasantutza. Fenomeno soziologiko horri esker, Vatikanoko boterearen zirrikituak aldez aurretik ezagutzen ez zituen gaztetasunaren ikono eta Elizako aldaketa-haizeen intsuflatzaile bihurtu zen.
Era berean,... [+]
Euskal Herriko Mugimendu Feministak aurtengo Martxoak 8ko mobilizazioak "faxismoaren, erreakzionarismoaren eta zapalkuntzaren aurkako aliantzak" ehuntzean ardaztu ditu.
Kepa Kortak Naiz-en idatzitako “Musikariaren jakituria” artikuluan faxismoa definitzeko... [+]
Harea-erloju baten bidez irudikatu ohi da denboraren joana. Ospatu berri dugu Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak 49 urte bete dituela iragan den otsailaren 27an. Urte hauetan guztietan, harearen pisuak ez du oraino estali Saharako populuaren askatasun-nahia eta... [+]
Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]
UEMAk Telegram bidez banatzen duen “Euskararen Hemeroteka” kanalean honoko titularrak irakurri ditut bata bestearen atzetik: “Gipuzkoak euskararen aldeko bide-urratzaile izateko ardura hartu du”, eta jarraian “Udaltzainen hizkuntza eskakizunen... [+]
Iazko udan ere Alacant aldera hurbildu ginen eguraldi hobea aurkitu nahian eta, urtero bezala, egun batez, Benidorm erraldoian sartu ginen hango giroan murgildu, zerbait hartu eta seme-alabekin izozki edo gofre bat dastatzeko asmoz.
Hiri bitxia da, denetarik aurki dezakezu... [+]