"Hilabeteak dira dinamizatzailea baino ez dutela bidaltzen udaletik, berak bitartekari lanak egin ditzan", adierazi du euskara taldeak.
Apirilaren 14ean ospatu zuen Aitzondo Irungo Euskara Taldeak Euskaraldia antolatzeko lehen bilera. Orduz geroztik, lau hilabete pasa dira eta hilabete falta da Euskaraldia martxan jartzeko. Asteazkenean aurkeztu da ofizialki 19.00etan San Juan Harria enparantzan Euskaraldia, salaketa artean.
Si Se Puede Irun, EAJ eta EH Bilduren finantzaketa eta interes faltaren salaketen ostean, Aitzondo Euskara Taldearena jo dugu. Tirabira politikoetatik ihes egin duten arren, udalaren babes falta sentitu dutela adierazi digu Euskara Taldeko Beñat Muguruzak.
Baliabide ekonomikoak izan dira eztabadagai. Euskaraldiak 26 mila euroko aurrekontua du eta Aitzondok otsailean eskatu zuen euskaraldiak izango lukeen aurrekontua, Topagunearekin antolatu eta ekitaldiaren bideragarritasuna bermatzeko.
Azkenik, parte hartze bera ezbaian jarri du Aitzondok. Irungo euskaraldia burutzeko, udalak koordinatzaile bat kontratatu du eta pertsona honetan ordezkatzen du bere burua, hau da, ez Monika Martinez notario euskara zinegotziak, ez udal teknikariek ez dute irungo euskaraldiaren batzordeetan parte hartzen. Aitzondoren esanetan, beste herrietan teknikari edo zinegotziek antolaketa bileretan parte hartzen dute.
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak
Hezkuntza Departamentuak Oibarko ikastetxe publikoan D eredua ezarriko dutela iragarri du. Hilabeteetako protesten ondoren, euskarazko lerroa ezartzea lortu dute.
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Irulegi irratiak elkarrizketatu du AEBetako Montana estatuko Auzitegi Nagusiko epaile Katherine Bidegaray. Gurasoak behe nafartarrak zituen, aita Mendibekoa eta ama Ahatsakoa.
81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.
EH Bai koalizioak babesturiko Ahetzen zerrenda gailendu da bozen bigarren itzulian, joan den igandean, botoen %44 erdietsirik.
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]
Hazparneko Armand David laborantza lizeo pribatuko ikasleek Agro-ekipamendua, Zientzia sozial eta ekonomikoak, eta Enpresa ekonomia irakasgaiak euskaraz ikasteko aukera izango dute. Horrek formakuntzaren ia erdia hartuko duela azaldu du Bertrand Gaufryau ikastetxeko zuzendariak.