Euskaraldia

  • Askoren antzera, euskaraz jaio nintzen ni ere. Euskaraz atera zitzaizkidan lehen malko, garrasi, irri eta hitzak. Euskaraz hezi eta irakatsi didate. Euskaraz hazi naiz, eta euskaraz egin naiz emakume, nik hala erabakita.


2018ko azaroaren 23an - 09:04

Euskaraz naiz emakume, askoren antzera, nire nortasuna eraikitzeko ezinbesteko tresna izan baititut hizkuntza eta generoa. Euskaraz naiz emakume, ahalduntzeko prozesuan bi bide batu zaizkidalako: euskararena eta feminismoarena. Eta euskaraz naiz emakume, elkar ukitu, batu, bildu, eta elkar maitatzera ere iritsi diren bi borroka eremuek hautu hori hartzera eraman nautelako: euskarak eta feminismoak.

Euskaraz naiz emakume, beste askoren antzera, nik hala erabaki dudalako. Ahaztu gabe, euskaraz naizela emakume, noizbait, norbaitek bide hori egiten erakutsi didalako. Norbait horren atzean irudika ditzaket egun borroka berean diharduten hainbat emakume*, lankide, lagun eta kide. Baina bereziki, norbait horren atzean irudika ditzaket bi bide hauei ekiteko aukera eman didatenak: izan ama, amona, edo birramona. Eta ez ditut hauek irudikatzen nostalgiak eraso nauelako. Hauek irudikatzen ditut euskara eta feminismoarenak diren bideak hartzeko hautua, haien borrokari esker izan delako.

Euskaldun jaio baina erdaldundu zen amona, dakigun moduan, garai hartan euskaraz bizitzeko erraztasunik ez zegoelako. Egun, baina, belarriprest da: ilusioa eta poza sentitzen ditu berari noizbait debekatu ziotena, ondorengoek berreskuratu dugula entzutean. Amak, ordea, alderantzizko bidea egin du: erdaldun jaio, baina euskaldundu da gerora, bere nortasuna eraikitzean euskara beharrezkoa zuela sentitu zuelako. Geroztik, ahobizi da: bizitza euskaraz eraikitzeaz gain, bere ondorengoak bizitzara euskaraz ekarri gaitu.

Euskararen bizipen horiei gehituko nieke, gainera, feminismoarena. Sukaldetik atera, eta ahaldunduz borroka kalean dela erakutsi dit amonak. Naizena izan nadin, erabakia neurea dela erakutsi dit beti amak. Euskaraz.

Hala, haiek hasitako bideari jarraitzea dagokigulako, eta feminisimoaz eta feminismotik euskaraz ikasi eta jardun nahi dugulako, hamaika egunetatik harago, gu ahobizi eta belarriprest.

Albiste hau Klitto atari digitalak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude