Euskarak kalea behar du! Euskaldunok kalea hartu behar dugu!

Aurreko egunean, lan egiten dudan institutuan ikasle batek bota zidan: “Hamar pertsona bagaude eta batek euskaraz ez badaki, logikoa eta errespetuzkoa da gazteleraz hitz egitea”. Hitz-kate horren eta bota duen pertsonaren atzean, banan banan aztertu ezin diren hamaika bizipen zehatz daude: eguneroko elkarrizketak, diskurtsoak, gertaerak, irudiak, bideoak… Eta horietan barna nagusitu den logika bat antzeman daiteke, mundua gobernatzen duen logika indibidualista eta sasi-bakezalea, alegia.

Euskal Herrian (ere) agintzen duen logika horrek berak ezkutatzen ditu bi pertsonaren edo gehiagoren artean dauden botere-harremanak; klaseak, sexu-generoak, jatorriak, azal-koloreak, hizkuntzak eta abarrek eragindakoak. Horrela, denok askeak eta boterez berdinak bagina bezala pentsatzera eraman gaituzte, gure bizipen eta ekintzen kausa zein ondorio sistemikoak ezkutatuz, ikusezin bihurtuz. Nik euskaraz edo gazteleraz egin, zer axola du? Aske naiz nahi dudana egiteko. Gainera, ez dadila inor gaizki sentitu, ez dezagun inor gaizki sentiarazi. Errespeta dezagun dena, bakoitzak egin dezala nahi duena, bakeak asko balio du…

Pentsamolde horrek, bistan da, gure arteko egiturazko botere-harremanak ezkutuan uzten ditu eta itxurazko bakea ezartzen du, noski, zapaltzailearen mesedetan eta zapalduaren kaltetan. Aipatutako ikasle horri honela itzuli nion galdera: “Eta hori egiten badugu erdaldun bat dagoen guztietan, zenbatetan posible izango dugu geure hizkuntzan, euskaraz, hitz egin?”. Segundo batzuetako isiltasuna sortu zen eta beste ikasle batek horrela erantzun zidan: “Bai, baina orduan, mundu guztiak euskaraz ikasi beharko luke eta hori lortzea oso zaila da…”. Ttak, hasi ziren maila kolektiboan pentsatzen, baina jakina, egiturazkoa dena aldatzea zaila da, zailegia indibidualismoz inguratuta hazi den norbaitentzat.

Aurreko egunean, lan egiten dudan institutuan ikasle batek bota zidan: “Hamar pertsona bagaude eta batek euskaraz ez badaki, logikoa eta errespetuzkoa da gazteleraz hitz egitea”

Azken urteetan gero eta gehiago, ikasleek euskara eskolarekin eta arauarekin lotzen duten irudipena dut, eta erdara, kontrara, dibertsioarekin eta askatasunarekin. Urte luzetako borrokaren ondorioz euskara neurri (txiki) batean instituzionalizatzea lortu dugun bitartean, diglosia egoera bortitzean jarraitzen dugu, baina gutxi hitz egiten da horri buruz, eskoletan, etxeetan zein kalean. Errealitate gordin hori ezkutuan geratu da, indibidualismoaren eta sasi-bakearen araupean. Izan ere, Arestik zioen bezala, bakeak euskarari –eta edozein talde zanpaturi– kalte egiten dio.

Errealitateak, sarritan, begiratu hutsarekin ez dira ikusten, baina seinalatuz gero bai. Horregatik, nire ustez, horixe dagokigu orain; hitz gutxitan esanda, nagusitzen den maila instituzionaleko borrokari uko egin gabe, kalea berreskuratu behar dugu; lehenak bigarrena apaltzeko izaten duen joera gaindituta. Eskubide indibidualen lanketatik eta hitz neurtuetatik haratago, herri gisa ditugun ametsez, etsaiez eta askatasun kolektiboetarako bideez hitz egiteko premia dugu. Egunerokoan “normaltasun” gisa bizi ditugun egoerak desnormalizatu eta kaleak astintzeko. Eta kale horietan, behekoen askatasuna nahi duten beste mugimendu batzuekin topo egin eta indarrak batzeko.

Bizitza, hizkuntzak, herriak eta errentagarri ez zaion guztia suntsitzen dituen sistema honen eta bera iraunarazten duten estatuen aurrean, gure artean bereizi eta isolatzen gaituztenen aurrean, itxaropena kendu nahi digutenen aurrean… komunitatea lantzea da mugimendu askatzaile guztion premia bizia. Horretarako, kontzientzia hartu, elkartu, konplexu zahar-berriak gainetik kendu, taldean pentsatu eta ekin behar dugu. Tokian toki, posible den eremu guztietan erein, borrokak piztu, eragin. Bakarrik ezin dugu, lagunekin bai.

Astindu berri bat behar du gure hizkuntzak eta komunitateak. Apirilaren 22tik 28ra izanen dugun Euskaldunon Harrotze Asteak horretarako aukera bat eskainiko digu, inflexio puntu bat, elkar motibatu eta ahalduntzeko. Kolektiboki harrotzeko ariketa bat izanen da, parte hartu nahi duten euskaltzale guztiei irekia.

Gure institutuko ikasleek, beste guztiok bezala, egoeraren kontziente izateko eta askatzailea den komunitate baten parte aktibo izateko eskubidea dutelako, eman diezaiogun euskarari kalea!

Sugoi Etxarri Zabaleta, Euskal Herrian Euskarazeko kidea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Eguneraketa berriak daude