Cristina Rodríguez Ruiz epaileak ez die utzi haurrari euskarazko izena jartzen bere gurasoei

  • Guraso arabar batzuek beren haurrari Hazia izena jarri nahi izan diote, baina epaile batek ez die utzi, bere kabuz hartutako erabakiz. Zia izen atzerritarra inposatu eta hala erregistratu die haurra, argudiatuz, Hazia izenak gaztelaniaz sémen ere esan nahi duela eta "zia"-k, latinez, "hazia". Cristina Rodríguez Ruiz da epailea. Euskaltzaindiak jakinarazi du prest dagoela txosten bat idazteko Hazia haurra bere izenarekin erregistratzea ahalbidetzen laguntzeko. Euskarazko izenen debekua ohikoa izan da mendeetan Euskal Herrian, nahiz eta garaiotan oso ezohikoa izan, hain modu agerikoan, behintzat.


2022ko azaroaren 03an - 13:24
Azken eguneraketa: 15:41
Epai euskarafoboa. (Argazkia: ElDiario.es/Euskadi)

Familia batek jakinarazi du urriaren 22an jaio zen haurrari ez diotela beraiek aukeratutako euskarazko izena jartzen utzi. Kontatu dutenez, gurasoak erregistroan bere izena erregistratzen saiatu ziren "haur guztiekin egiten den moduan". Hasieran esan zieten ez zegoela Euskaltzaindiaren zerrendan eta ezin zutela jarri. Gurasoek Euskaltzaindiara jo eta ez zegoela arazorik erantzun zieten –Euskaltzaindiak ere hori berretsi du–, horren ostean ere Rodríguez Ruiz epaileak ezezkoan jarraitu zuen, ezin ziotela haurrari Hazia izena jarri.

Hauxe izan da Rodríguez Ruiz epailearen argudioa: Euskaltzaindiak ez duela "Hazia" izen propiotzat hartzen, ez dela Espainiako inongo erregistro zibiletan agertzen eta ez dela frogatu euskara ez den beste hizkuntzaren batean izen hori existitzen denik. Gainera, bere hitzetan, pertsona bati Hazia izena jartzea bere "duintasunaren aurkakoa" litzateke, hazia hitzak esanahi sexuala ere bai baitu. "Hazia hitzak konnotazio sexuala du eta bota aditzarekin lotuta joan ohi den substantiboa da", esatera iritsi da epailea, El Diarion Iker Rioja kazetariak jaso duenez –epailearen izenaz informatu duen kazetari bakarretakoa–.

Gurasoek ez zuten atzera egin eta ez zuten inongo dokumenturik sinatu. Hala, administraziotik mehatxu egin zieten "ordu gutxi batzuk barru neskatoa ez badago erregistratuta, epaileak erabakiko du bere izena". Hala, Rodríguez Ruiz epaileak euskarazko izena beharrean, "Zia" jarri dio, bere hitzetan, fonetikoki eta semantikoki "Hazia"-rekin baliokidea delakoan, "ez du konnotazio negatiborik" eta zenbait lekutan izen propio bezala erregistratuta baitago.

Gurasoek haserrez hartu dute erabaki euskarafoboa eta prentsan zabaldu dute gertatzen ari zaiena. Argi utzi dute haurraren izena Hazia dela eta borrokan jarraituko dutela. Helegitea jarri diote erabakiari.

Euskaldunen aurkako erasoak

Euskarazko izenen debekua ez da atzo goizekoa. Berriako kazetari Amagoia Gurrutxagak erreskatatu bezala, testigantza ugari dago erakusten duena euskarazko izenak jazarriak izan direla, hizkuntza eta hiztunen aurkako jokabidearekin.

Rodríguez Ruiz epailearen debekua bete-betean etorri da, Gernikako erabaki euskarafoboaren urteurren egunean. 1949ko azaroan 2 hartan, duela 73 urte, azpiko dokumentuan ikus daitekeenez, alkate frankistak euskarazko izenak debekatu bakarrik ez, hilarrietan idatzita bazeuden, harriak aldatzeko agintzera iritsi zen.

Gernikako alkate frankistaren gutuna herritar bati, hilerritik euskarazko izenak kentzeko aginduz.

Euskararen debekua izeneko Wikipediako artikuluan irakur daitekeenez, Erdi Aroan euskal izenak erabiltzen zirela dokumentatuta dago, baina Gaztelak Nafarroako konkistatu ondoren, kristautasuna guztiz nagusitu eta santuen erdal izenak inposatu zitzaizkien euskaldunei, bestelako izenak debekatuz eta hori parrokietako erregistroen bitartez kontrolatuz.

1871 urtean legez jaso zuten Espainiako Estatuan, Erregistro Zibilaren Legearen bidez, euskal jatorriko abizen guztiak gaztelaniazko grafiaz idatzi behar zirela eta euskal izenak guztiz debekatuta zeudela. Zenbait hamarkada geroago Sabino Aranak batetik, eta Luis Eleizaldek bestetik, euskal onomastika sortzeko ahalegin handia egin zuten. Euskarazko izen horiek, ordea, berehala debekatu zituen Eliza Katolikoak eta 1936ko gerraren ondoren, euskal izenak guztiz debekatu zituzten. Kalean euskal izenak erabiltzea ere isuna jartzeko arrazoia izan zitekeen, azpiko bideo honetan lekuko batek adierazten duen bezala.

Frantziako errepublikan mendeetan debekatu dituzte euskarazko izenak, eta gaur egun Ipar Euskal Herrian ezin dira abizenak frantses grafiatik euskal grafiara aldatu.

Euskaltzaindiaren prestutasuna Haziaren alde

Ostegun arratsaldean Euskaltzaindiak oharra igorri du hedabideetara. Bertan zehazten dute Euskararen Akademiak Hazia izenari buruzko azalpenak eman zizkiola familiari eta adierazi ziotela haurrari Hazia izena jartzeko eragozpenik ez zuela ikusten hizkuntza aldetik, "izen arrunt batetik eratorritako beste izen batzuekin (Amets, Haizea, Lizar, Nahia, Zeru, Zuhaitz…) gertatzen den moduan".

Horrez gain, Euskaltzaindiak jakinarazi du datozen egunetan txosten bat idatzi eta familiaren esku jartzeko prest dagoela, izen horren inguruko auzia bideratzeko erabil dezaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Isunak kendu dizkiete ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortutako donostiarrei

Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.


2025-01-30 | Aiaraldea
Amurrioko Udalak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza 2025eko udal aurrekontuetan sartzeari

Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Euskararen kontrako oldarraldia salatzeko pintaketak egin dituzte epaitegietan eta CCOO eta UGTren egoitzetan

Baionako eta Donostiako epaitegiak margotu ostean, ostegun gauean Eibarko epaitegian pintaketa egin dute zenbait ekintzailek. "Oldarraldia gelditu" idatzi dute eta pintura berdea jaurti diote eraikinari. Abenduan, CCOO sindikatuaren egoitza ugari margotu dituzte, baita... [+]


2024-12-27 | ARGIA
“Euskaraz ez dakien pertsona bat” izendatu dute Eitb.eus-eko zuzendari, LABek salatu duenez

"Euskalduna ez den pertsona bat –Nagore de los Rios– hautatu du EITBko zuzendaritza nagusiak Eitb.eus eta Social Media atalerako zuzendari posturako, eta, ondorioz, euskaraz ez dakien pertsona bat izendatu dute helburuen artean euskararen... [+]


Irungo euskaldunak sutu dituen ekitaldia: 35 elkartek “aski da” esan diote udalari

Irungo euskaldunen pazientziak gainezka egin du; haserre daude eta oraingoan ez dira "isilik geratuko". Gabonetako argiak pizteko ekitaldia erdara hutsean egin izanak hiriko 35 elkarte eraman ditu udalaren hizkuntza politika salatzera –aurrekari gutxi izango ditu... [+]


2024-10-30 | Sustatu
Euskaraz zainduak izateko eskubiderik badugu?

Euskararen kontrako epaien oldarrialdien, azkenengoetako bat izan da Gipuzkoako entitate publiko bat, Kabia, kinkan jarri duena, ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epai batekin. Bertako langileak egonkortzeko prozesuan ezarritako euskara eskakizunak, euskararen... [+]


Eguneraketa berriak daude