Lehendabizikoa eta garrantzitsuena: egin bilera bat. Bilera da bide bakarra. Jaio, bilerak, hil. Oso "anitzak" gara bileragintzan, gainera: izan daiteke bilera formala, informala, bertaratzeko deialdi irekia... lasai, elkarretaratzea bada ez pentsa eskuz egindako pankartarik egonen denik, ezta korrikaldirik egin beharko duzunik, ezta biharamunean ahots urratuak salatuko zaituenik ere. Euskara salbatu bai, baina de lasai.
Bigarrena: ez pentsatu gehiegi non egin bilera, burura etorri zaizun lehendabiziko tokian egin. Segur aski zuretzat eta, kasualitatez, gehienentzat toki aproposena hori dela adostuko duzue.
Hirugarrena: bilera eginen duzun tokian parking handia dagoela ziurtatu. Bilerari buruz zalantza izpirik gabe dakizun bakarra da bakoitza bere autoan joanen dela. Ezin da kontrakorik negoziatu. Garraio publikoaren alde gaude, topera, baina garraio publikoa egotearen alde, ez guk erabiltzearen alde.
Laugarrena: orduarena ez da auzi erraza, horri bai "eman buelta pare bat". Goizez egiten baduzu lan orduak izanen dira bilerari emandakoak eta horrek publikoa bermatuko dizu. Aldiz, iluntzean bada bilerakideekin poteoa edo afaria egiteko aukera izanen duzu. Halako erabakiak, euskal gatazka iragangaitzak.
Bosgarrena: ez duzula gaia zehaztu? Hori gutxienekoa da! Hitz jokoren bat pentsatu izenbururako eta aire, gai ordena eta akta bekadunak edo bekadunaren soldata duen teknikariak eginen du.
Seigarrena: bilerarako gonbidapenekin zorrotz jokatu, euskara salbatzeko bileran ezin du edozeinek parte hartu. Saiatu denek ez bada, gehienek baldintza hauek bete ditzaten: izen-abizenez eta, ahal bada, leinuz elkar ezagutzea, burusoilak edo burusoiltzen hasitakoak izatea eta gipuzkoarrak edo bizkaitarrak izatea. Meritu gisa baloratuko da liburuak idaztea, hedabideetan kolaborazioak egitea edo hitzaldiak ematea. Berdinketa kasuetan zaletasunen atalean puntu gehien pilatzen dituenak lortuko du bilerarako gonbidapen zuzena: baratza duenak 10 puntu, bertsozalea edo mendizalea denak 8 puntu eta pilotan edo musean aritzen denak 5 puntu.
Zazpigarrena: susmagarri izanen dira, automatikoki, seigarren puntuari iskin egitea lortu duten partaideak, bereziki alokairuan bizi badira, makillatuta badaude, euskara batua natural badarabilte edo ahoskatzeko zaila iruditzen zaizun izen-abizenik badute. Komeni da horiek kate motzean lotzea. Beraz, bota, noizbehinka, ulertuko ez duten erreferentzia edo zeharkako gutxiespenen bat, harrapatu dezaten frogaldian daudela euskararen salbatzaileen mahaian.
Zortzigarrena: has dadila bilera! Debekatuta dago diruaz hitz egitea, nahiz eta gai zentrala hori izan. Solasgai ez den arren, zerbaitetan ados gaude: sosak euskararentzat izanen dira beti, ez euskaldunentzat. Bileran hartzen diren erabakiak exekutatzen arituko diren euskaldunek, alegia euskara salbatzeko ongi aukeratutako euskaldun pribilegiatuek, diru-laguntzen paper festan emanen dituzte gauak eta egunak, esperantzara kondenatzen dituzten baldintzen eta ordainezina den zirrararen truke. Aldiz, zerbitzu berezituetarako hobe erdaldunengana jo, beraien punta-puntako esperientzia eta jakituria merkeak ez badira ere.
Bederatzigarrena: bilera luzatuko da. Are, eternizatuko da. Inork ez du presarik, egia erran. Mahaiaren bueltan lapikobizi gutxi eta janariprest ausarki. Hitzartzeetan denetarik adituko duzu: mitinak, galdera erretorikoak, errepikapenak, elkarri gorazarre egitea edo ñabarduren puntaren puntaz aritzea, ikuspegi geroz eta estrategikoagorantz jotzea... baina ez duzu jasoko ez erabaki, ez epe, ez arduradunik; ez, bederen, bilerako ustezko elkarrizketa horietatik eratorritakorik. Hori bai, gero, eraginkortasunaren izenean, norbaitek, noizbait egin eginen du aproposa deritzona, bileran hala "komentatu" baitzen.
Hamargarrena eta azkena: egin balorazio dinamika kolore fosforitodun Post-itekin, argazkiak Twitterren eta dozena erdi erakunderen webguneetan zintzilikatu eta zorionak eman elkarri, bileran egon zaretenon artean euskara salbatzeko "zuen aletxoa" jarri duzuela zabaltzeko. Zorionak!
Kito. Eta aldatzeagatik, sikiera, saiatuko bagina euskara (edo, gutxienez, euskaldunak) halako bilerez salbatzen? Indarrak batu behar dira, noski, bihotza bera ere uzkurtzen da, baina gu bizirik mantentzeko proportzio berberean hedatzen da, etengabe. Gehiegi hedatzearen beldur uzkurtu, baina gogoan ote dugu berdin-berdin dela hilgarria gehiegi uzkurtzea? Euskararen arritmiak ez du denborarik galtzeko, hementxe du desfibriladorea.
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]
Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:
“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du
Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.
Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]