Frantziako Asanblea Nazionalak atzera bota du, boto bakarrarengatik, Frantziako Estatuko hizkuntza gutxituak bultzatzeko proposamena. Bultzatzaileek hezkuntzan, bizitza publikoan eta hedabideetan korsikera, bretainiera, katalana, euskara eta gainerako hizkuntza minorizatuen erabilera sustatzea zuten helburu. Frantzian 75 hizkuntza gutxitu autoktono daude.
Aspaldi ireki zen hizkuntza minorizatuen auzia eta ez da lege-estatusa ukatzen zaien lehen aldia. 2012an, 90eko hamarkadan sinaturiko testua berresteko konpromisoa hartu zuen François Hollande presidenteak, baina prozesua uste baino gehiago luzatu eta babesa galdu zuen ekimenak. 2015ean, ostera, hizkuntza minorizatuen Karta Europarra berrestearen aurka azaldu zen Senatua.
Proposamena bertan behera gelditu zela ikusita, Asanblea Nazionaleko kide Paul Molacek ez zuen bere harridura ezkutatu: “Hizkuntza erregionalen aldeko neurria errealitate bilaka zitekeela zirudien, baina, azkenean, aldeko 13 eta aurkako 14 boto izan ziren. Momentu horretan presente ez zeuden zenbait diputatu sozialisten bozka zenbatu egin zuten gainera”. Hizkuntza minorizatuen aldeko ekintzaileek ere ez zuten PSFren erabakia espero; batez ere, aurka agertu diren diputatu batzuk beren jaioterrian –Dordoinan– okzitaniera bultzatzearen alde azaldu izan direlako.
Erabakiaren aurkako ahotsak
Euskal Konfederazioko bozeramaile Sebastien Castetek salatu du eskuinak eta ezkerrak modu alderdikoiean darabiltela hizkuntza minorizatuen auzia. Era berean, gogorarazi du “frantsesa eta euskara maila berean jarriko dituen legea exijitzen” jarraituko dutela.
Bestetik, ezkerreko diputatu batek bultzatzaileak zorotzat hartu izana salatu du Akitaniako sailburu ohi David Grosclaudek: “Zoratuta al daude, ba, Manuel Valls, Justizia ministro ohi Christiane Taubira eta beste hainbeste diputatu beren ingurune pribatuan frantsesa ez den beste hizkuntza bat erabiltzeagatik?”.
2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]
Euskal hizkuntzalaritza esperimentaleko katedra berria estreinatu dute Baionako fakultatean.
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]