Gaztelania derrigorrezkoa izanen da Osasun Departamentuak onartu berri dituen osasun zerbitzuko 114 mediku lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdietan. Alemaniera, ingelesa eta frantsesa jakiteagatik bina puntu puntu eskuratuko dituzte hautagaiak; baina, euskara dakitenek ez dute puntu gehigarririk izanen. Hala ohartarazi du Administrazioan Euskaraz taldeak, eta gobernuari gardentasun falta egotzi dio.
Alde batetik, 107 plaza deitu dira: 69 lehen mailako arretako taldeko medikuenak; 26 larrialdietako zerbitzu arrunteko medikuenak; eta hamabi larrialdietako zerbitzu bereziarenak. Bestalde, Osasun Sistema Nazionaleko Larrialdietako Mediku Laguntzailearen zazpi plaza. Bi deialdietarako probak 2021eko ekainean hasiko dira.
Lehen Mailako Arretako 69 plazak honela daude banatuta: hamabi Lizarrako Osasun Arloarentzat, hamazortzi Tuterako eremuarentzat eta 39 lehen mailako arretarentzat.
Bestalde, Larrialdietako Zerbitzu Normaleko 26 medikuen destinoa Lizarrako Osasun Arloa (5), Tuterako Osasun Arloa (8) eta Lehen Mailako Arreta (13) dira.
Azkenik, Larrialdietako Zerbitzu Bereziko Medikuen hamabi plazak Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzara eta Bizi-larrialdiko Arretarako Zuzendaritza Teknikora zuzenduta daude.
107 plaza horietatik, hamar desgaitasuna duten pertsonen txandarako gordeko dira, 49 sustapen-txandarako eta 48 txanda librerako.
Osasun departamentuak, halaber, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Larrialdietako Mediku Laguntzailearen zazpi lanpostu betetzeko deialdia egin du. Seik Tuterako Reina Sofia Ospitalea dute helmuga, eta besteak Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalea. Lanpostu horietako lau sustapen-txandarako gordeko dira, eta beste hirurak txanda librerako.
Bi deialdietan izena emateko epea gaur hasi eta martxoaren 15era arte iraungo du.
Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]
"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".
Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.
Urtea amaitu baino lehen gehiengo politikoaren oniritzia lortu nahi du udalak
Nafarroako Legebiltzarrean datorren urteko aurrekontuak ixteko negoziazioetan ari dira egunotan alderdiak, eta horietan adostutakoaren arabera, euskararen Euskararen Nafar Institutuak iaz baino 1,3 milioi gehiago izango ditu.
Euskal Herri osoan euskara eta hiztun komunitatea larrialdi egoeran daudela berretsi zuen azaroan Kontseiluak eta, ostegun honetan, egoera hori Nafarroan zertan datzan azaldu du Iruñean. Era berean, herrialdean ataka horretatik ateratzeko egin beharrekoak azpimarratu ditu.
Hamabi haur eskola publiko daude Iruñean, eta horretatik bakarrean dago euskarazko eredua. Protesta egin dute dozena bat eragilek, eta euskal hiztunen “egoera berezia” aintzat har dezan galdegin diote udalari.
“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.
Euskarari Puzka azken kanpainan 16.000 saski saldu dituzte, eta euskararen alde lan egiten duten elkarteentzat bideratuko zaie lortutako etekina.
“Ikae” edo “igae” bezala transkribitu ditu aurkituriko ikurrak Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko ikertzaile taldeak. Duela 2.000 urteko "baskoierazko" idazkun bat izan daitekeela diote ikerleek, baina garai hartako hizkuntzei... [+]
Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.