Iruñeko Euskalgintzak (AEK, AET, ELA, IKA, LAB, Sortzen, STEILAS, Zaldiko Maldiko) salaketa publikoa egin zuen iazko abenduaren 22an. Helburu zuen arbuiatzea Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak Haur Eskoletan daramaten hizkuntza politika.
Legealdia amaitzear dago, eta gure txikiek ez dute auzoko haur eskoletan euskaraz ikasteko aukerarik, ez udal eskoletan ez gobernukoetan. Azkeneko administrazio horrek zazpi eskola ditu herrialdean sakabanaturik, bost Iruñean, eta horietako bitan baino ez da euskarazko eskaintzarik egiten (eredu mistoan, gainera).
Begirada atzera bota dezakegu, eta azken agintaldietan egon diren gobernuak aztertu. Hori irakurleari utziko diogu, guk esanen dizuegu egoera eskasa dugula egun. Nola liteke! Aurrera baino, atzera goaz. Nafarroako familiei ez zaie euskaraz eskolara joateko aukerarik ematen, ez dute inolako bermerik, hizkuntza eskubide urraketa ikaragarria jasan behar dute.
Eskatu nahi diegu alderdiei beraien programetan umeek hezkuntza euskaraz izateko neurriak sar ditzaten, bada garaia euskararen auzia lehen lerrora ekartzeko
Hurrengo ikasturtean ez da aldaketarik izanen Ninia-Etxean, Nuestra Señora de los Angeles, Nuestra señora de Roncesvalles, San Jorge eta Santa Teresa eskoletan. Baina hala izateko eskaera egin nahi diegu, hain zuzen, alderdi politikoei, euskaldun zein euskaltzaleei, eskuin nola ezkerrekoei. Hauteskundeak izanen dira laster, eta eskatu nahi diegu alderdiei beraien programetan umeek hezkuntza euskaraz izateko neurriak sar ditzaten, bada garaia euskararen auzia lehen lerrora ekartzeko.
Baina ondokoa jakin behar dute: eredu mistoak planteatzeak ez die bermatuko haurrei euskararen irakaskuntzan prozesu egokia, ezta gainerako hizkuntzen irakaskuntza ere. Horretarako Nafarroako Gobernuak zein Iruñeko Udalak euskarazko murgiltze ereduaren eskaintza aktibo bat egin beharko lukete.
Ezin dute beste alde batera begiratu, orain arte bezala. Hizkuntza eskubideak bermatu behar dizkigute. Soilik modu horretan sustatuko dute gizarte-kohesioa, bizikidetza eta berdintasuna.
Iruñeko euskalgintzako kideak:
Asier Biurrun Ajuria (AEK), Adriana Urmeneta (Sortzen), Diana Bruño Artazcoz (STEILAS), Iban Amotxategi (ELA), Joseba Otano Villanueva (AET), Juan Javier Iturralde (Zaldiko Maldiko), Nekane Otamendi Artola (IKA) eta Saioa Tapiz Ezpelta (LAB).
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]
Aste batzuk daramatzagu hedabide eta sare sozial guztietan Iñigo Errejoni indarkeria matxista batzuengatik egindako akusazioei buruzko iritziak entzuten. Horrekin batera, eztabaida asko sortzen ari dira: nola salatu behar dugun emakumeok, nolakoak izan behar duten gure... [+]