Xiberotarraren egoera linguistikoa aztertzeko Dylan izeneko ingles bat ebilten da heben gainti.
Urte bat eterdiz eüskara ikasi dü, lehenik eüskara batüa eta ondotik eüskalki ezberdinak, horietan xiberotarra; eta hortako gü behatzen!
Elkarrizketa hau Xiberoko Botzak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Aspaldiko aldarrikapena onartu du Frantziako Gobernuak: laborantza lizeo pribatuetan formakuntza elebidunak eskaini ahal izango dira, “esperimentazio pedagogiko” gisa, alegia frantsesez bakarrik ez, euskaraz ere irakatsi ahalko da. Donapaleun eta Hazparnen baliatuko... [+]
Udaren amaierara arte (irailak 21) eman diote Udalari plazaratutako aldarrikapenei bide emateko tartea.
Uztaila hasteko astebete falta da, astebete falta da Euskarabentura abiatzeko. Asier Guantes izan dugu telefonoaren beste aldean, espedizioko xerpa, begiralea.
Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Iñaki Mezquita Aranburu (Alegia, Gipuzkoa, 1959) Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea da, odonatuzalea eta argazkilari naturalista. Iberiar Penintsulan bizi diren 84 burruntzi eta sorgin-orratzen izenak jaso ditu euskaraz. Zerrenda ofizial egiteko azken urratsaren zain daude... [+]
Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.
Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.
Carmen Junyent hizkuntzalaria izan zen katalanez hil ahal izatea bere azken hatseraino aldarrikatu zuena. Hil hurren zela, osasun-langileekin izandako bizipenak idatzi, eta bera hil ondoren argitara zitzatela eskatu zuen. Hizkuntza pertsona batek beste batekiko duen trataeraren... [+]
“Frantzian frantsesa! Trapezistak!!”. Gure ele barbaroak tarteko, mugaz bi aldeetara ere, izan gintezke, berdin, emazte bizarduna ala gasolina hurrupa batzuen alde ahotik garrak botatzen dituen su-irenslea, laban jaurtitzailearen giza-itua, sarerik gabeko... [+]