Euskara hutsezko plazen sarea da Doinuele, eta Euskal Herriko zortzi ekimen hauek osatzen dute: (H)ilbeltza (Baztan), Geure Gelatik (Azkoitia), Literaturia (Zarautz), Ziburuko Azoka, Hernaniko azoka, Ikusi Mikusi (Sara), Lazkaoko azoka eta Sormene (Galdakao). Elkarrekin egin dute agerraldia urtarrilaren 10ean Donostian (hemen ekitaldia osorik ikusgai), ekimen bakoitza zein egunetan izango den aurkezteko. Sarearen balioa nabarmendu dute.
"Euskara hutsezko, izaera anitzeko zortzi plaza aberats Euskal Herrian urte osoan", hori da Doinuele osatzen duten ekimenek euskaldunei eskaintzen dietena, antolatzaileen hitzetan. Ekimen hauek lehenagotik egiten ziren (Lazkaoko azoka da ibilbide luzeena duena eta 35. urtez egin berri dute iragan abenduan) eta duela urtebete ekin zioten denen artean sarea sortzeari. Doinuele du izena sare horrek eta kideek positiboki baloratu dute elkarlanak ekimen bakoitzari ematen diona: "Urtebete bada sortu ginela, saretu ginela, urtebeteko esperientzia badugu, beraz. Eta 2023ko azoketan zer gertatu zen esateko moduan gara: elkarrekin ikasi egin dugu, elkarri lagundu egin diogu eta gutako bakoitza indarra hartuta, osasuntsuago gatoz aurten".
Doinuele sarearen barruan badira izaeraz oso anitzak diren ekimenak, denak euskara hutseko liburu eta diskoetan oinarrituta. Aurtengo euskarazko azoka eta plazen egutegia aurkeztu dute elkarrekin:
- (H)ilbeltza Baztanen, urtarrilaren 22tik 28ra. Nobela beltzari buruzko ekitaldiak.
- Geure Gelatik Azkoitian, apirilean 13tik 15era. Emakumeek idatzitako liburuen azoka eta ekitaldiak.
- Literaturia Zarautzen, maiatzaren 24tik 26ra. Literatura azoka eta ekitaldiak.
- Ziburuko azoka, ekainaren 1ean. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.
- Hernaniko azoka, urriaren 5ean. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.
- Ikusi Mikusi Saran, urriaren 11n eta 12an. Haur eta gazte literatura eta ekitaldiak.
- Sormene Galdakaon, urriaren 30ean. Literatura azoka.
- Lazkaoko azoka, abenduaren 13tik 15era. Liburu eta disko azoka eta ekitaldiak.
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
Azoka hauetara doan edonork izango du %15eko deskontua bertan erosten dituen liburu eta diskoetan. Hiru herri hauetako udalek hartzen dute beren gain herritarren deskontu hau. Giro ederra ziurtatuta egongo da hiru herri hauetan, kultur ekintzak, liburu aurkezpenak eta hainbat... [+]
Haur eta gazteei zuzenduta euskaraz dagoen literatur azoka bakarra da Ikusi Mikusi, Saran egingo dute eta Euskal Herri osoko 33 eskolatako 1.396 ikaslek, familiek eta arloko profesionalek hartuko dute parte. "Hazi handiak ereiten ditugu haur eta gazte horiengan".
Doinuele euskara hutsezko plazen sareko hurrengo hitzordua irailaren 30ean izango da, Doberaren eskutik, 11:00etan hasita. Zenbait idazlek liburuak aurkeztuko dituzte, tartean Jakoba Errekondok eta Garbiñe Larreak. Bertso saio literarioa eta kontzertua ere egongo dira.
Abuztuaren 31era arte egin daiteke postua jartzeko eskaera. Aurten diskoak saltzeko aukera ere egongo da, lehen aldiz. Emanaldi eta aurkezpenak iragarri dituzte antolatzaileek. Dobera euskara elkarteak antolatzen du euskara hutsezko azoka, eta orain, Doinuele Euskarazko Plazen... [+]
Joan den ekainaren 3an egin zen Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka eta antolatzaileek –Baltsan Elkartea eta ARGIA– balorazio orokorra egin dute. Azoka handituz joan da bere erritmoan, urratsez urrats, urtetik urtera baieztatuz 2019ko hastapen hartan... [+]
Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara, Ziburuko IV. Euskal Liburu eta Disko Azokaren bezperan. Irrikaz daude ARGIArekin batera azoka antolatzen duen elkarte honetako kideak, zeruak errespetatuko duen konfiantzarekin, eta argitaletxe zein herritarren artean... [+]
Haira, Adrian Perez, Patxuko Nice eta Ixabe taldeak egonen dira kontzertu laburren bidez beren azken diskoa ezagutarazten. Liburu aurkezpenen gisara, musikagintzan den sorkuntzari ere lekua bideratu nahian dabiltza Baltsan eta ARGIA antolatzaileak. Larunbatean iraganen da... [+]
Baltsan Elkarteak eta ARGIA hedabideak antolatzen dute Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka ekainaren 3an, Euskal Irratiak, Euskal Hirigune Elkargoa, Euskal Kultur Erakundea eta Ziburuko herriaren partaidetzarekin. Larunbatarekin, herriko plazan, aterpe pean, goizean... [+]
Ekainaren 3rako antolatu dugu Baltsan Elkarteak eta ARGIAk Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, laugarrenez. Azoka honek euskararen erabilera bultzatu nahi du eta horretarako euskaldunei bi gauza eskaini nahi dizkie: kultur lanen kalitatea eta plazan euskaraz lasai egiteko... [+]
Ostiral arratsaldean hasita, hainbat liburu aurkeztu eta solaserako aukera bat edo beste eskainiko dira Azkoitiko Elkarguneko Herriko Plazan. Mariasun Landari omenduz zabalduko dute azoka.
Euskara hutsezko liburu eta diskoen azokek eta ekimenek indarrak batu dituzte: Doinuele sortu dute guztien artean, Euskarazko Plazen Sarea. Oraingoz, zortzi herri edo ekimenek osatzen dute sare hau eta gaur elkarrekin aurkeztu dute Bilbon aurtengo ekitaldien egutegia. Euskal... [+]