Ikasturte berri baten atarian, AEK-k urtero legez abian jarri du bere matrikulazio kanpaina euskara ikasteko eskaintza zabalarekin.
Euskara ikasteko, maila hobetzeko edota praktikatzeko garaia heldu dela ohartarazi du AEK-k. Urtero egiten duen bezala, eskaintza zabala egiten du dituen euskaltegi sarearen eta interneten bidez.
Osotara 100 euskaltegi baino gehiago ditu AEK-k Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da, baita euskara ikasi nahi duten enpresetara eta elkarteetara ere. Online ikastaroen bidez, gainera, herritarra dagoen txokoraino heltzen da. Gaurko aurkezpenean AEKko arduradunek azaldu dute aurtengo leloarekin adierazi nahi dutena: "Hurbil, herritarrak urrun heltzeko, euskara zabalduko dizkien ateen bidez, urrun helduko baitira".
Azken garaietan behin eta berriz adierazten duten ideiaerrepikatu dute: AEK-ko irakasleak "ikasleen ondoan daude, haien bidelagun izan nahi dute, eta daukaten onena eskainiko diete".
Euskara ikasteko aukera eta modu ugari eta diru-laguntzak
Aurtengo ikasturteari begira aurrekoetan izandako matrikulazio kopuruari eutsi nahi diote, eta gainditu ere bai. "Zinez espero dugu herritar gehiago hurbilduko direla euskaltegietara", eta AEKn aukera ezberdin ugari dutela gogoratu dute. Gainera, erakunde askok (udalek, mankomunitateek, administrazio nagusiek..) diru-laguntzak ematen dituzte. Nafarroan, hain zuzen ere, laguntzak zertxobait igo dira.
Informazio guztia AEK.eus webgunean topatu daiteke.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
PSOEren hainbat egoitza eta armagintzarekin lotura duten hainbat enpresa seinalatu dituzte, hala nola, ITP Aero, Dassault eta Lauak.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abizenen grafia euskaratzeko kanpaina abiatu du. Adin txikiko seme-alabak dituzten gurasoei egiten zaie deia bereziki, gurasoek deitura euskatuz gero, automatikoki 18 urtez beherako seme-alaba horiei ere euskaratuko baitzaie.
Zer nolako harremana dugu heriotzarekin? Zer nolakoa helduek, zer nolakoa haurrek? Adinean gora egin ahala nola aldatzen da heriotzarekiko dugun begirada? Eta nola hitz egin heriotzaz haurrekin?
Bai, gai tabua bada ere, hitz egin dezagun heriotzaz. Hirugarren saio honetan... [+]
Azken aste eta hilabeteetan, mota guztietako erakunde politiko eta ekonomiko eta enpresarialek etengabe altxatu dituzte gerra-hotsak. Baina zarata burrunbatsu horren asmoa argi pentsatzen ez uztea eta beldurrak gure analisia nahastea balitz? Saia gaitezen errealitate hori... [+]
Armadak egindako genero krimenen gero eta froga gehiago dauden arren, Israelgo emakumeen kolektiboek ez dute aintzat hartu edo ukatu egin dute, neurri handi batean, NBEren gaitzespen txosten berria.
Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.
Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]
Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.