Korrikaren lekukoa hartu eta ingurukoen eskertza eta berotasuna jasotakoan, saihetsezina da barruak dantzan nabaritzea. Are gehiago, bizi osoa euskararen alde eta erdal inposizioen aurka borrokan aritu ostean. Horixe gertatu zaie 23. Korrikako protagonista askori, besteren artean, Kontxa Laspiur Zabalari. “Euskaraz jaio nintzen 1924an, eta euskaraz hilko naiz”, azpimarratu die 100 urte beteko dituen Laspiurrek, malkoei eutsi ezinik, Eibarko Ipurua parean elkartutako hedabide andanari. Bigarren Korrikan hartu zuen lekukoa lehen aldiz, Arantzazun, eta oso gogoan du momentua: “Zazpi lurraldetako ordezkariak joan ginen, eta Gipuzkoatik neu, hantxe. Metro batzuk egin genituen”.
Kontxa Laspiurrek, 100 urtez Eibar euskaldundu duen AEKko irakasle ohiak #23KORRIKA hartu duen unea #HARROHERRI pic.twitter.com/6ofkNb9MAE
— AEK (@AEK_eus) March 20, 2024
1.520. kilometroan ere metro batzuk egin ditu, aulki gurpildunean, bere familiak bultzatuta, eta Eibarko hamarnaka euskara ikasle zein irakasleren txalo zaparrada artean. Laspiurren esanetan Gipuzkoako herria erdalduna da, eta euskaraz dakitenek ere erdaraz egiten dute. Dena den, kilometro horretan Kontxa kideari aitortza egitera joandakoen arteko giroa bereziki euskaltzalea da. Besarkadatik besarkadara, harro jakinarazten zuten bertaratutakoek —emakumeak ia denak—, Kontxa beren euskara irakaslea izan zela.
“2000 eta 2003 artean mintzapraktika egin nuen berarekin AEKn”, kontatu digu Julia Carballo Reyk. 78 urterekin eta bastoi batez lagunduta, korrikarik ez du egingo, baina ezin zuen huts egin Laspiurrek eibartarrei eta euskaldunei emandakoa eskertzeko hitzordura. Harro azaldu digu: “Klandestinitatean hasi zen euskarako klaseak ematen, tabernetan eta elkarteetan eta, eta gero AEKn egon da hasiera-hasieratik”. Ikasle mordoz inguratuta itxaron du Korrika Laspiurrek.
Carballo bera ere klandestinitatean hasi zen euskalduntzen. Galiziar jatorrikoa da, eta Eibarrera 15 urterekin iritsi zen: “Iritsitakoan sentitu nuen zerbait; euskara ikasi behar nuela argi nuen”. Elizapeko geletan hasi zen euskarara gerturatzen, eta ziurtatu du “beldurrik” ez zuela inoiz izan, klandestinitatean ari baziren ere. “Nire aitaginarrebak beti esaten zidan bezala: ‘Hemen euskaraz hitz egiten da, eta euskara ez dugu galduko!’”.
AEK-ko irakasle izandako eta erretiroa hartutako beste emakume batzuek jarraitu dute Laspiurrek egindakoa balioan jartzen: “Beti izan dira oso euskaltzaleak. Bere neba Imanol ere izan zen euskara irakasteko metodologia-eta sortzen aritu zenetako bat”. Transmisio katea ondo lotu dute, beraz, eta eurek jasotakoa ondorengoei ematen igaro dute bizi guztia. 1.520. kilometroan elkartutakoek hasierako irmotasunez aldarrikatzen dute euskara, eta Eibarren euskaldun direla harro gogorarazten digute. Bitartean, klandestinitatea ezagutu duten ikasle eta irakasleen atzean, Korrikako festa iristeko zain daude eskolako haurrak. Agian, eskolan irakatsiko diete nondik datozen.
Asteazken arratsaldean Bizkaira sartu da 23. Korrika, Mutrikutik Ondarroara, Gipuzkoa eta Bizkaiko muga finetik barrena. Porturantz jaitsi dira euskaltzaleak, eta urrunetik ikusi du bere herria lekukoaren atzeik korrika emakume batek, aulki gurpildunean eserita, “Harro Herri Ondarru eta ru-ru-ru Ondarru” oihuka. Lekukoa eramateko ohorea izan duela dio, eta zeharo hunkituta dago bere herria goitik ikusten. Harro Herri dioten furgonetaren argi koloretsuak txiki geratu dira Gure Eskuk botatako ikurrin erraldoiaren aurrean. Andreak segi du ondarroarrei aldarrika, Korrikak eragindako harrotasunez: “Gora Euskal Herria askatuta, gora Korrika, gora gure hizkuntzi!”.
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]
23. Korrikaren karietara, helduei euskara irakasten diharduen AEK edo Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeko Ipar Euskal Herriko koordinatzailea den Ihintz Olideni, Enbatak hainbat galde pausatu dizkio. Jarraian, argitaratua den elkarrizketak, AEK eta Korrika zehazkiago... [+]