"Euskara ez da hizkuntza erakargarria askorentzat aspaldian perbertitu dutelako, tresna politiko gisara erabili dutelako eta terrorismoaren garaietara baino ez narama. Gorrotoarekin identifikatzen dugun hizkuntza da", esan du Inma Mujika PPko Eguesibarko zinegotziak. Herritarren artean "desberdintasuna nabarmendu" egiten duela ere gaineratu du zinegotzi popularrak. "Kultur elementu gisara ikusi ahal izateko gauzak asko aldatu behar dira oraindik", esan du. Udalean Korrikara diru-laguntza bat bideratzeko eztabaidan ari zirela egin ditu hitz horiek PPko eledunak.
"Euskara gorrotoaren hizkuntzatzat dugu, terrorismoaren garaiarekin lotzen dugu. Gauzak asko aldatu behar dira kultur elementu gisara hartzeko", esan du Inma Mujika Eguesibarko PPko zinegotziak. Eztabaida sortu da udaleko osoko bilkuran Korrika ekimenera diru-laguntza bideratzearen kontura. ""Euskara ez da hizkuntza erakargarria askorentzat aspaldian perbertitu dutelako, tresna politiko gisara erabili dutelako eta terrorismoaren garaietara baino ez narama. Gorrotoarekin identifikatzen dugun hizkuntza da", adierazi du osoko bilkura horretan. "Euskarak ez du funtzio integratzailerik ahalbidetzen baizik sakabanaketa sozialerako", nabarmendu du. Korrika ekimenaren kontra "jende asko" dagoela eta ez dutela babestuno "inola ere" Korrikari babes ekonomikoa ematea.
Mujikaren hitz hartzea amaitu eta berehala hartu du hitza Geroa Baiko zinegotzi Joseba Orduñak: "Izugarria. Ezin dut beste modu batean adierazi PPko zinegotziak esandakoa", jakinarazi du haserre. Harreman politikoa gainditu eta alor pertsonalera jo duela iruditu zaio: "Euskalduna naizen aldetik onartezinak iruditzen zaizkit baieztapen horiek. Espero dut atzera egitea", esan dio alderdi popularreko zinegotziari. "Zinegotzi honentzat, niretzat, hemen amaitzen da gure harreman pertsonala", jakinarazi dio. Euskara, Geroa Bairentzat kontu pertsonala eta bizikidetzakoa da: "Esan duzunak eraso egiten digu".
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
Euskal Herrian Euskarazen arabera, Tolosako tren geltokiko segurtasun agente batek eraso egin zion militante bati, agenteari euskaraz hitz egiteko eskatu ziolako. Tolosako alkateak "kezka" adierazi du eta azalpenak eskatuko dituela jakinarazi.
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Eusko Jaurlaritzak isunak kendu dizkie ertzainei euskaraz hitz egiteagatik zigortuak izan ziren Donostiako herritarrei. Manex Ralla eta Amaia Abendaño dira herritar horiek, isunak kendu dizkietela baieztatu diote hedabide honi.
Ostegun honetako Udal Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko dira Amurrioko Udaleko 2025erako aurrekontuak eta, beste behin ere, Udal Gobernuak uko egin dio Aiaraldea Komunikabidearen hitzarmen eta dirulaguntza berrezartzeari.
Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.