Euskara eta turismoa: posible ote da oreka?

  • Euskarak etorkizunean izan al dezake arriskurik turismoaren hazkundea dela eta? Euskara eta turismoa bateragarriak al dira? Zer iritzi dute turistek euskararen inguruan? Iritzi horiek eta gehiago entzun ziren atzo Alondegian, Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko lehen saioan. 

Uemako teknikari Goizane Arana Arexolabeiba eta Donostiako BiziLagunEkin plataformako kide Asier Basurto Arruti aritu ziren hizketan.

2021eko otsailaren 19an - 09:42

Euskara, bestela ez gara hitzaldi zikloko lehen saioa egin zen atzo arratsaldean Alondegiko Oxford aretoan. Euskara turismoaren olatuan izan zen gaia, eta Uemako teknikari Goizane Arana Arexolabeiba eta Donostiako BiziLagunEkin plataformako kide Asier Basurto Arruti aritu ziren hizketan, Gorka Zabaletak bideratutako elkarrizketan. Gaiak sortu zuen interesa, eta ia bete egin zen aretoa, beti ere distantzia eta osasun neurriak gordeta. 

Ikuspuntu desberdinak erakutsi zituzten bi hizlariek, puntu batzuetan adostasunera heldu baziren ere. Hala, Aranaren ustetan, euskara balio erantsi bat da, "plus bat, eta sakrilegioa litzateke kanpotik datozenei ez erakustea". Basurtoren esanetan, ordea, hizkuntza txikiek, euskaren kasu, turismoaren hazkundearen ondorioz bizi duten egoerak ardura sortzen du, ez Donostian bakarrik, baita mundu mailan ere.

BiziLagunEkineko kidearen ustetan, euskara landu daiteke turismo mailan. "Gure gastronomia eta inguru naturalak bezain salgarria izan daiteke", baina bere iritziz "oztopoak ere sor ditzake" euskal hiztunen eskubideetan. "Turistarekin komunikatzeko euskara ez den beste hizkuntza bat erabili beharko dugu. Euskara modu sinboliko batean erabili daiteke, baina bestela ez". Basurtoren esanetan, sinbolikotik harago joanda, praktikotasuna bilatu behar da. "Praktikoa bihurtzen denean hasten da jendea hizkuntza hori ikasten".

Kezkak bultzatutako lanketa

Turismoak euskararen orainan eta etorkizunean izan dezakeen eraginaz kezkatuta, lanketa bat hasi du Uemak, Aranak azaldu zuenez. "Ikusten hasi ginen joera hori bazegoela hainbat zerbitzutan. Hauen ustez, turistei euskaraz egitea oztopo izan zitekeen, eta Uematik ikusi genuen kontzientziazio lan bat egitea beharrezkoa zela. Askotan turista hauek kanpotarrak direla pentsatzen dute, baina asko hemen ingurukoak dira, eta turismo bulegoetako datuen arabera hona etortzen diren kanpotar asko Kataluniakoak edo Valentziakoak dira. Hau da, hizkuntzen arteko konbibentziara ohituta dauden lurraldetakoak. Beraz, zertaz ari gara?", galdetu zuen Aranak. 

Uemako kidearen ustean, badago halako kontzientziazio falta bat euskararekiko. "Udalerri euskaldunetan besteetan baino gehiago entzuten da euskara. Baina, bestela, kanpotik etortzen den norbaiti nola egingo diozu euskaraz? Ahalduntze horretan badugu lan bat, eta sektorez sektore joan behar dugu ahalduntzen". Aranak esandakoaren arabera, hitz batzuk euskaraz egin behar dizkiegu kanpotarrei, "egun gutxi batzuk pasatzera etorri badira ere. Gero beraien hizkuntzetara pasako gara, baina koherenteak bagara, goazen euskaraz egitera!".

Galderak erantzun zituen %95ek ez zuen inongo arazorik izan euskararekin, eta erdiak eskertu egin zuten beraiekin euskaraz aritzea

Tusista beraiek euskararen presentzia eskertzen dutela ondorioztatzen duen ikerketa baten emaitzak ere eman zituen Aranak. Zumaian, Leitzan eta Bermeon egin zituzten galdeketak, eta emaitza hauen arabera, galderak erantzun zituen %95ek ez zuen inongo arazorik izan euskararekin. Erdiak eskertu egin zuten beraiekin euskaraz aritzea, eta errotuluak euskaraz bakarrik egoteak arazorik eragin ez ziela ere azaldu zuten. "%45 batek herri euskaldun batera zetorrela bazekiela zioen, eta euskararen inguruko app-ak egotea ere eskatu zuten. Horrek erakusten du euskaraz egitea ez dela arazo bat". 

Instituzioen ardura

Basurtok nabarmendu zuenez, hizkuntzaren sendotze honetan Uemak izan behar du bidegile. "Udal mailan ere lan egin behar da". Hortik gora joanda arazo gehiago egon daitezkeela nabarmendu zuen, eta azken agintaldietan instituzioek turismo arlorako aukeratutako ingelesezko hitzak gogoratu zituen: San Sebastian Region, Basquetour edo Basque Country marka, hurrenez hurren. Turismo arloan euskararen alde egindako lan apurra euskara teknikariei edo turismo bulego batzuei esker izan dela azpimarratu zuen. "Donostian hiztegi txiki batzuk banatu dira. Zortzi hizkuntza jasotzen ditu, eta horien artean euskara dago. 80.000 ale banatu dira. Hiztegi hori euskara zerbitzuak sekulako borroka eginda sortu da. Baina bestela euskara ez dago erdigunean".

Asier Basurto: "Katalan bat La Caixara joaten bada, edo madrildar bat Banco Santanderrera, eta ikusten badu bere aurrean dagoenak gestioak euskaraz egiten dituela, hor ikusiko du euskara ez dela zerbait folklorikoa"

Maila lokal batean euskara erdigunean badela erantzun zion Aranak. "Herri mailan, eskualde mailan egiten da lan". Bere ustetan, hizkuntza irizpideak finkatu beharko lirateke turismo ordenantza bat sortzerako orduan. Sektorean lan egiten duten langileek euskaldunak izan beharko lukete, eta lehen hitzak euskaraz egin beharko lirateke, besteak beste, teknikariaren esanetan. 

BiziLagunEkin plataformako kidearen ustetan, baina, euskaraz bizi garela erakutsi behar zaie turistei, eta adibide bat jarri zuen: "Katalan bat La Caixara joaten bada, edo madrildar bat Banco Santanderrera, eta ikusten badu bere aurrean dagoenak gestioak euskaraz egiten dituela, hor ikusiko du euskara ez dela zerbait folklorikoa".

Artaldea izan nahi ez duten ardiak

'Autentikotasunak' duen arriskua ere azpimarratu zuen Basurtok. "Turistak artalde sentitu nahi ez duten milaka ardi dira, eta beti doaz benekotasunaren bila". Azken aldian modan dagoen Esperientzien joera horren barruan, orain urte batzuk Donostian jarri zuten egitasmoa gogoratu zuten. "Turistak elkarte gastronomikoetara eramaten hasi ziren esperientzia hura bizi zezaten. Esaten zieten kuadrilak joaten zirela leku horietara, etab. Hori elkarteen amaiera izan daiteke, bazkideak ez direlako eroso sentituko hainbeste begiradaren aurrean. Turismoa estraktiboa da, eta lagatzen duena inongo distirarik gabeko zerbait. "Iparraldean basque den guztia saldu dute. Dena da zuri, berde eta gorri; lekuen izenak ere euskaraz daude, baina turismoa hartzen duten lekuetan apenas entzuten den euskara. Horrekin kontuz ibili behar da". 

Goizane Arana: "Garbi utzi behar da euskararen egoeraren ardura ez duela turismoak. Turismoak izango du eragina, baina ardura denona da"

Donostiarrak gaineratu zuenez, euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea blindatu behar da beste interes indibidualen gainetik. "Dogma da turismoak dirua ekartzen duela, eta denok irabazten dugula. Baina egia da batzuk bakarrik irabazten dutela, nahiz eta mitoa barruraino sartu diguten".

Turismoa eta euskararen arteko oreka hori "posible" dela azaldu zuen Aranak, baina arreta jarri behar dugula. "Turismoaren garai indartsuetan arreta hori jarri behar dugu. Benekotasun hori galdu daiteke, eta herriaren nortasuna bera galtzeko arriskua ere badago". Termometro bat jartzearen alde agertu zen teknikaria, "baina garbi utzi behar da euskararen egoeraren ardura ez duela turismoak. Turismoak izango du eragina, baina ardura denona da". 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismoa
Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


Kexaako monumentu multzoan hotel-spa bat eraikitzea proposatu dute

Estela Roca Rom arkitekto katalanak irabazi du Arabako Foru Aldundiak abiatutako ideia lehiaketa. Foru erakundeak proiektua finantzatzeko bide publiko-pribatuak bilatzeari ekingo dio.


Berotegi-efektuko gas emisioen %8,8 eragiten du turismoak, eta isurketek gorantza segitzen dute

Azken hamar urteetan turismoak eragindako CO2 isurketen emendioa ekonomia orokorrarena baino bi aldiz handiagoa izan da. Nature Communications aldizkari zientifikoak abenduaren 10ean plazaratu ikerketaren emaitzak dira.


2024-11-27 | Garazi Zabaleta
Garbiñe Elizegi, Aroztegiko auzipetua
“Mugimendua kriminalizatu eta aurrekari bat jarri nahi dute epaiketa honekin, hori oso larria da”

Lekarozko Aroztegia makroproiektu urbanistikoaren aurkako zazpi ekintzaile epaitegietara bidali ditu Palacio de Arozteguia S.L enpresak. 56.000 euroko isunak eta, guztira, 20 urteko kartzela zigorra eskatu dituzte haientzat. Azaroaren 26an prentsaurreko jendetsua egin dute... [+]


Pisu turistikoentzako baimenak urtebetez eten ditu Bilbok

Bilboko Udalak ez du lizentzia berririk emango, hirigintza planean etxebizitza turistikoen figura arautu bitartean. "Kautelaz" jokatzea erabaki du Juan Mari Aburtoren udal gobernuak, baina gehienez ere urtebeteko epea eman dio debekuari.


2024-11-08 | Euskal Irratiak
AirBnb motako epe laburreko alokairuen abantaila fiskala murriztu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatuko diputatuak eta senatariak ados jarri dira. Orain arte, alokairu turistiko bat alokatzen zutenek etekinen %50 zergapetik kentzeko aukera zuten, urte osoko alokatzaileek, berriz, %30. Lege proposamenak biak hein berdinera ekarriko ditu, hots, %30era.


Donostia tentsio handiko eremu izenda dezala eskatu dio udalak Jaurlaritzari

Izendapenak ohiko etxebizitzarako alokairuaren prezioen arautzea ekarriko du. Nolanahi ere, udal ordezkariek argi utzi dute, legediaren bitartez soilik, ezin izango zaiola aurre egin etxebizitzaren aferari. Ondo bidean, 2025eko lehen hilabeteetan indarrean sartzea aurreikusten... [+]


2024-11-06 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Oinordetzan

Asteburu luze bat. Ingurutik bueltatxo bat eman eta pikoteoa egiteko probestu dugu. Turistak selfie-ak egiten. Turistentzako bideak, alokairuak, dendak, hotelak, aparkalekuak, menuko platerak, seinaleen kartelak munduko hizkuntza orotan. Turistak ohiko lekuak leku arrotz... [+]


Donostiako turistifikazioa agerian uzteko bost datu

Turistifikazioaren Aurkako Urria manifestazio jendetsu batekin borobildu zuen igandean desazkunde turistikoaren aldeko Bizilagunekin plataformak, baina turistifikazioaren inguruko eztabaidak bizirik jarraitzen du hirian. Hain zuzen ere, Donostiako azken urteko turismoaren... [+]


Mila lagunetik gora mobilizatu dira turistifikazioaren eraginen aurka

Bizilagunekin plataformak deituta, hiri eredua eraldatu eta herritarren bizi baldintzak erdigunean jar daitezen eskatu dute ehunka lagunek. Etxebizitzaren eskasia eta garestitzea salatu dute, bai eta egoera horren aurrean, Donostiako udalak izan duen jarrera ere.


Donostiako 50 eragilek “desazkunde turistikoa” aldarrikatuko dute igandean

Donostiako denetariko elkarte, talde eta antolakundeek bat egin dute Bizilagunekin plataformak datorren iganderako, urriak 27, deitutako manifestazioarekin. Alderdi Ederretik abiatuko da 12:00etan.


2024-10-22 | Leire Ibar
Milaka pertsona mobilizatu dira Kanarietako turismo masiboa salatzeko

Uharteetako 25.000 biztanle inguru mobilizatu ziren urriaren 20an turismoaren “gehiegikeriaren”, masifikazioaren eta etxebizitzaren merkatuaren aurka protesta egiteko. Turismoak euren hiri eta herrietatik kanporatzen dituztela salatu dute bertako biztanleek.


2024-10-08 | ARGIA
Hego Euskal Herriko bizilagunek etxe turistikoak debekatzeko aukera izango dute, 3/5eko gehiengoz

Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, bizilagunen komunitateek eraikin edo urbanizazio batean etxe turistiko gehiago jartzea debekatzeko ahalmena izango dute, betiere bostetik hiruko gehiengoa lortuz gero. Modu horretan, atzera bota ditu Espainiako Estatuan etxe turistikoen... [+]


Eguneraketa berriak daude