Dagoeneko ia inork (%1,7) ikusten ez duen ETB1en, Kontseiluko idazkari nagusia, Paul Bilbao, gonbidatu dute Ahoz-aho saiora eta elkarrizketan entzundakoak lerro hauek idaztera bultzatu gaitu.
Azken urteotan EAEko Euskalgintzan nagusitu den diskurtsoaren zenbait ezaugarri oso eztabaidagarriak iruditzen zaizkigu. Pandemiaren ondorioez diharduena berbarako.
Batetik entzun behar izaten dugu pandemia garaian, euskara zaurgarria edo zaurgarriagoa dela. Euskara ez da ezer euskaldunok gabe; beraz, euskaldunok izango gara zaurgarriak, izatekotan? Eta zer esan nahi du horrek: euskaldunok besteak baino ahulagoak garela? Bai, badakigu ez dela hori aditzera eman nahi, baina gaude laguntzen duela lehendik ere badaukagun gizagaixo eta gajo konplexua areagotzen.
Esaten zaigu haur askok euskararekin daukaten harreman bakarra eskolan dela, eta nola aurrez aurreko eskolak mugatu edo kendu behar izan diren, bada, ingurune erdaldunean bizi diren haur eta gazte horiek bestela baino euskara dosi txikiagoa jaso dutela, eta, horrenbestez, atzendu / moteldu egin zaiela askori. Ados, baina orduan, esan dezagun ingurune erdaldunetako eskola-ume edo gazteek hizkuntza-galera izan dutela pandemia dela medio. Eta ez dezagun hortik kanpora atera, diskurtso biktimista ustelean jausi gabe... errukiak predikamendu gutxi baitu.
"Baldin eta guk eskubidea badugu euskaraz egiteko, gurean bizi den orok euskara jakiteko betebeharra du; bestela, ezinezkoa baita"
Eta esan dezagun argi eta garbi, EiTBk ez duela betetzen bete beharko lukeen funtzioetako bat, hots, haur eta gazteei euskarazko helduleku eroso eta gustagarri bat eskaintzea, areago inguru erdaldunduetakoei.
Bestetik, eskubideak bakarrik aipatzen dira: euskaldunok euskaraz egiteko ditugun eskubideak. Baina inposizio kontuak ez dira aipatzen, ez baita hori diskurtso zuzena eta salgarria, antza denez. Baina hitz egiteko modu horrekin, kanpoko geruza mehea pittin bat urratu orduko, berehala egiten dugu topo eskubide eta betebeharren dialektikarekin.
Zeren eta, baldin eta guk eskubidea badugu euskaraz egiteko, gurean bizi den orok euskara jakiteko betebeharra du; bestela, ezinezkoa baita. Eta esan behar da era berean, EAEn indarrean dauden lege guztiek bermatzen dutela erdaraz egiteko eskubidea, bai pribatuki, bai administrazioetan, edonon eta edonoiz. Baina euskararekin ez dela gauza bera gertatzen; euskaldunok ez daukagula euskaraz egiteko eskubidea bermatuta eremu asko eta askotan, EAEn ez, baina are gutxiago Nafarroan eta Iparraldean.
Honaino ados egongo gara. Orduan, zergatik ez dugu aipatzen ez dakitenek ere euskara ikasteko betebeharra dutela, eta betebehar hori pertsonala eta kolektiboa dela, eta hala denez, erakunde publikoek neurriak hartu behar dituztela euskaldunok Euskal Herrian euskaraz egiteko dugun eskubidea arlo guztietan bermatua izan dadin. Eta, halaber, erdaraz egin nahi duenak dituen eskubide berberak izan behar ditugula gutxienez, eta horretarako ezinbestekoa da EAEn bizi garen guztiok euskara derrigorrez jakitea, euskaldun bat bera ere derrigortu gabe erdaraz egitera ezein arlotan.
Laburbildurik, eta sinple-sinple esanda, euskaldunok Euskal Herrian euskaraz egiteko dugun eskubidea bermatzeko, argi esan behar da EAEko herritar guztiok dugula eskubidea eta betebeharra euskaraz jakiteko, espainolez/frantsesez jakiteko betebeharra daukagun bezala.
Ez dela mezu sinpatikoa? Ez du zertan sinpatikoa izan! Inposizio mozorrotua dela? Euskal Herrian euskaraz egiteko eskubidea bermatzea ez da inoiz inposizioa izango; Espainian espainiera erabiltzea ez den bezala, eta Frantzian frantsesa ez den bezala.
Gauzak argi esan ditzagun inor engainatu gabe eta eufemismo lauso eztietan galdu gabe. Euskaraz egiteko eskubideari denok jakiteko betebeharra datxekio, nola huntza hormari!
Eta hori bermatzeko neurri publikoak premiazkoak dira arlo guztietan, EiTBtik hasita!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]
Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]
Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]
Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]