Nafarroako Auzitegi Gorenak hala erabakita, euskaldunak ez diren edo hizkuntza aldetik mistoak diren eremuetan euskara ez da meritu gisa hartuko. Erabakiak haserrea eragin du gizarte eragile eta ordezkari politikoen artean.
Ahal Duguk, Nafarroako Gobernua sostengatzen duten alderdien "urgentziazko" bilera eskatu du, epaiari zer erantzun eman erabakitzeko. Ainhoa Aznarez parlamentariak Euskalerria Irratian egindako elkarrizketan adierazi duenez, aurreko legegintzaldian emandako aurrerapausoetan "ezin da atzera egin". Salatu du Nafarroako Auzitegiaren epaiarekin eremu euskaldunera mugatzen dela administrazioan euskaraz aritzeko eskubidea.
EH Bilduko bozeramale Bakartxo Ruizek esan du "neurriak hartu" behar direla, eta alderdiak "berehala" jarriko duela mahai gainean euskararen lege berri baten beharra eta berria egiteko eskaria. "Izugarria, tamalgarria iruditzen zait Nafarroako administrazioan lan egiteko alemana edota frantsesa baloratzea eta euskararen ezagutzagatik punturik jaso ezin izatea", salatu du Ruizek Euskalerria Irratian.
Zentzu berean mintzatu da Geroa Bai koalizioa. "Epaiarekin, atzerriko edozein hizkuntzaren ezagutzak Nafarroako hizkuntza propio baten ezagutzak, hots, euskararenak, baino balio handiagoa" duela deitoratu du. Azpimarratu duenez, epai honekin euskara ez da meritu lehiaketan baloratuko, euskara ez dakiena baztertzen dela esaten duelako, "baina aldi berean paradoxa sor daiteke ingelesa, frantsesa, italiera edo alemaniera bezalako atzerriko hizkuntzen ezagutza baloratzen baita". Nafarroako Gobernuari eskatu dio epai honen aurrean kasazio helegitea jar dezan "Nafarroako herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatzeko helburuarekin".
Bestalde, Alternatibak, Nafarroako euskaldunen "hizkuntza eskubideen ukazioa eta zapalkuntza" salatu ditu.
PSN: "Auzitegiaren ebazpenak alderdiaren jarrera berresten du"
PSNren eta Navarra Sumaren erreakzioak kontrako norabidean datoz. PSNko antolakuntza idazkari Ramon Alzorrizek adierazi du ebazpenak alderdiaren jarrera "berresten" duela. Euskararen foru dekretua "baztertzailea" dela dio, eta ez datorrela bat Nafarroako erralitate soziolinguiztikoarekin. "Euskara", esan du, "ezin da konfrontaziorako elementua izan, ezta politikoki erabilia ere". Antzeko terminoetan hitz egin dute Navarra Suma koalizioko parlamentari Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Marta Alvarezek: "Auzitegiek gure jarrera babesten dute; euskal hiztunak ez diren herritar guztiak baztertzen zituen foru dekretuak. Kolpe gogorra da Chiviteren kideentzat". Hura buru duen Nafarroako Gobernuak ebazpena errespetatu behar duela dio Navarra Sumak.
Kontseilua: "Hizkuntza eskubideak legez blindatu behar ditugu epaileen menpe egon ez daitezen"
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren sententziak ez du sorpresaz harrapatu Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusia. “Esana genuen herritarrak eta hizkuntza eskubideak hobeki blindatu behar zirela” adierazi du Euskalerria Irratian Bilbaok “gaur egungo lege markoak horrelako epaiak ahalbidetzen ditu. Euskararen Lege berria behar dugu hizkuntza eskubideak epaitegien menpe ez izateko”.
Hainbat eragileren artean hautsak harrotu ditu ebazpenak:
📌Arrotzak gara gure etxean. Hizkuntza hegemonikoetatik eraikitako pentsamenduek bazterketa baino ez dakarte. Euskara Nafarroa osoan ofiziala ez den bitartean, eskubiderik gabeko herritarrak izanen gara. Eman diezaiogun erantzun bateratua. #napartheidhttps://t.co/UCwp2sKp3F
— Jon Abril (@jonabril) October 1, 2019
Altxorra da euskara, herri egiten gaituena. Horregatik desagerrarazi eta gutxietsi nahi dute, mapak hitz egin ez dezan 🚫 Euskararen herria borrokan eraikiko dugu, egin eta eraginez. Izenez eta izanez ✊ Gora Nafarroa eta Euskal Herri euskalduna!https://t.co/lMG5SedOlj
— Ernai (@ernaigazte) October 1, 2019
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean ingresatu zuten. Lurrean zela ostikoa jo zion ertzainak adierazi du "estropezu" egin zuela harekin.
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]
Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.