Euskara, erasopean beste behin


2023ko urtarrilaren 03an - 10:00

Hainbatetan legez, euskarak kolpe gogorra jaso du aspaldidanik ezagunak dituen eragileen aldetik. CCOO sindikatuak helegitea jarri zion Barakaldoko Udalak 2021ean egindako lehiaketa publikoari, bertan ezartzen zen baldintzetako batean azpikontratatutako zerbitzuetako langileei gutxieneko euskara-maila eskatzen zitzaielako. Noski, sorpresarik ez justiziaren mailuak kolpea betikoen aurka jo duenean: EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio sindikatuari. CCOOen ustez, euskaldunen kopuruaren araberako hizkuntza-eskakizuna litzateke bidezkoena; epaileen arabera, udalak ez du hizkuntza eskakizunen inguruko argudiorik eman, eta langile publikoei eta esparru pribatukoei ezin zaizkie hizkuntza-eskakizun berberak inposatu.

Alegia, euskaldunon eskubideak ondo arrazoituak egon beharko dira, edo ez dira onartuak izango. Bestalde, gaztelaniadunen eskubide osoak legez jasota egotea erabat naturaltzat dugu, baina euskaldunon eskubideak bermatzeko saiakerak inposaketa gisa aurkezten zaizkigu. Azkenik, euskaldunok erakunde publikoekin izango dugun harremana eta haiengandik jasoko ditugun zerbitzuak euskaraz izatea toki bakoitzeko hiztun-kopuruaren araberakoa izango da. Laburbilduz: eskubideak legeak aitortzen eta babesten dituen heinean existitzen badira, euskaldunon izatea egoeraren, kopuruaren eta uneko arrazoiketaren araberakoa izango da onartua.

Gaztelaniadunen eskubide osoak legez jasota egotea erabat naturaltzat dugu, baina euskaldunon eskubideak bermatzeko saiakerak inposaketa gisa aurkezten zaizkigu

Zartakoa ematearekin ase ez eta, gainera, erasoaren inguruko kontaketa kontrolatzeko ahaleginean neurria euskararen aurkakoa ez dela sinetsarazi nahi digute. Euskara maite dutela, Euskaraldian parte hartzen dutela, euskararen aldeko neurriek asko euskara gorrotatzera daramatzatela, langileen hobe beharrez ari direla, eta abar. Hau da, eraso bakoitzaren ondotik paseatzen dituzten betiko leloak. Larriena, euskaldunok behin eta berriz jasotzen dugun mezua: oinarrizko hizkuntza-eskubidea etengabe kolokan ditugun bigarren mailako hiritarrak gara.

Gizataldea, herria, nazioa… garen honi norberak jarri diezaiola nahiago duen izena, baina argi hitz egin dezagun: zapalkuntzak bizi gaitu. Gogoratu dezagun, inoiz baino gehiago, euskara dela gure territorio libre bakarra. Euskaraz bizitzen jarrai dezagun, hori baita euskaldunon erresistentzia ekintzarik handiena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Idazkaritzak eta kontuhartzailetzak: joko arauak partidaren amaieran aldatzeaz

Joan den abenduaren 5ean, PPk lege proposamen bat aurkeztu zuen Nafarroako Parlamentuan, Nafarroako toki entitateetako Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza lanpostuetan funtzionarizazioa lortzeko prozesuak bereizteko. Hori gertatuko balitz, 30 pertsona inguruk merezitako... [+]


Torturaren biktimak existitzen dira. Eta egileak?

Nazio Batuek abenduaren 10ean Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zutenetik 51. urteurrena bete da aurten. Data horrek garrantzia hartu du Euskal Herrian eta Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokitik gogoetarako zenbait elementu eskaini nahi ditugu.

Nazioarteko... [+]


Ainubean

Bazen behin kulturaren gordailu bilakatu zen herria. Denboraren poderioz, munduko agintariek kultura adierazpide ororen aurka hartutako neurri murriztaileen erruz, herrien garra, sormena eta irudimena amatatuz joan ziren, emeki-emeki kandela bat bailitzan. Hala ere, herrialde... [+]


Elon Musk gaiXtoa eta egiaren zaintzaileak

Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]


Emakumeak, herri indigenak eta natura: giza eskubideen aldeko borrokaren lehen lerroan

Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]


Zergatik Durangora joan abenduaren 7an?

Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Eguneraketa berriak daude