Euskara ez dago normalizatuta Euskal Herrian, ezta Gipuzkoan bertan ere. Edozein eremu aztertuz gero, ondorio horretara ailegatzen gara. Inongo alorretan ez dago frantsesarekin edo gaztelaniarekin parekatuta; errealitatea da, elebitasun orekatu mitiko hori ez dela existitzen inon, ez Barakaldon, ez Eusko Jaurlaritzan, ozta-ozta Orendainen.
Gaztelerak edo frantsesak nagusitasun osoa baitaukate Euskal Herri osoan, Espainiak eta Frantziak aspaldi kolonizatutako herri batean bizi garenez gero. Gauzak horrela, badirudi batzuek euskararen (euskaldunon) egoera hori justifikatu nahi dutela, erruak euskararen “politizazioari” eta eragile abertzaleei egotziz.
"Inposatu dizkiguten hizkuntzak (espainiera edo frantsesa) naturalizatu ditugu, normalizatu, 'despolitizatu', are 'gure' bihurtu. Aldiz, euskaraz jardutea ekintza 'politizatua' bilakatu da"
Euskararen politizazioa, baina, estatu okupatzaileen lan nekaezinaren ondorioa da. Euskarari jite “politizatua” ematen eta euskaldunak gutxiesten eta baztertzen saiatu dira beti, baita lortu ere. Mendetako zapalkuntza sistematikoaren ondorioz, euskalerritar guztiok inposatu dizkiguten hizkuntzak (espainiera edo frantsesa) naturalizatu ditugu, normalizatu, “despolitizatu”, are “gure” bihurtu. Aldiz, euskaraz jardutea ekintza “politizatua” bilakatu da, markatua. Dagoeneko euskaraz egitea ez da ariketa “bat-batekoa” Euskal Herriko gune gehienetan, erabaki politiko baten emaitza baizik.
Erdal giroan bizi direnak oso eroso bizi dira, ez dute sentitzen euskararen beharrik. Gehienak Espainian edo Frantzian izango balira moduan bizi dira. Euskara eta euskaldunak bost. Bilbon edo Gasteizen taberna batean “un café con leche” eskatzea ariketa “neutrala” izatea lortu du Estatuak; alabaina, taberna horietan bertan “kafesne bat” eskatzea ekintza politikoa da, hausnarketa eta erabakia eskatzen ditu, baita ausardia ere gehienetan.
Iruñeko Herriko Taberna abertzalean “dos cervezas” eskatzea ariketa ohikoa eta erosoa da, baina hiri bereko Café Iruñan “bi garagardo” eskatzeak zerbitzariaren erantzun zakarra (oinarri politikoduna) eragin dezake erraz asko.
Arazoa ez dago euskarari bultzada politikoa eman nahi diotenengan, ez horixe.
Arazoa datza euskara desagertzeko politikak inposatzen dituztenetan, “ez nazionalista” deituak izan ohi diren erakunde erabat nazionalista espainiar edo frantses horietan, hain zuzen.
Demagun une batean “despolitizazioaren” tesi bitxi hori ontzat jotzen dugula, eta abertzaleok uzten diogula euskararen egoera penagarria deitoratzeari edo salatzeari, eta beste alde batera begira jartzen garela.
Euskararen defentsaren lekukoa hartuko lukete orduan eragile “ez nazionalistek”?
Administrazioan lan egiteko gaitasun bera eskatuko lukete euskaraz eta erdara ofizialean?
PP, UPN, PSOE… hasiko lirateke euskaldunen eskubideak aldarrikatzen Nafarroan?
Aipatutako alderdi horiek eta beste eragile batzuek, euskara “politizatzen” dute euskal hiztunoi hizkuntza eskubideak ia erabat ukatzean Iparraldean eta Nafarroa Garaian, eta partez EAEn.
Erdara ofizialak “politizatzen” dituzte ere, gaztelera edo frantsesa inposatzen dizkigutenean euskal herritarroi. Estatu biotako erderen erabilera politiko autoritario latza jasaten dugu mendeak direla, baina bitxia da, jende gutxik salatzen du politizazio molde anker hori. Erderen inposizioa eta euskaldunon bazterketa ez omen dira “politizazioa”, aizue.
Aldiz, euskararen politizazio positiboa sustatu nahia salatzen dute, ez soilik eragile “ez nazionalistek”, baizik eta gure inguruko abertzale batzuek ere bai!
Euskararen aldeko politizazio eraikitzailea da behar duguna, luze eta zabal. Herri zapalduon hizkuntzen aldeko apustua biziraupenaren eta askatasunaren aldeko apustu politikoa baita, ordezkapen eta bazterketa politiken aurkako txertorik eraginkorrena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]
Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]
Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.
Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]