Osakidetzako langileak bidegurutzean gaude. Nahiz eta hizkuntza eta kalitatea banaezinak izan, euskara ez da derrigorrezkoa. Aldiz, lanpostu finko bat eskuratzeko meritu bat baino ez da izan urteetan, eta horregatik hainbeste gatazka eta eztabaida. Euskara derrigorrezkoa edo hautazkoa nahi dugu?
Irakurle gehienak lehen aukeraren alde egongo dira ziurrenik, baina alferrik ari dira: estaturik ezean, legea aurka daukagu. Horren erakusgarria da Kataluniako hizkuntza-protokoloa, espainiar auzitegiek bertan behera utzi zutena, edo Nafarroako Auzitegi Nagusiaren erabakia. Halere, ezinbestekoa bilaka dezakegu, eguneroko lanaz, historia klinikoa euskaldunduz gero.
Gauza jakina da gure lan hizkuntza gaztelera dela. Historia klinikoa euskara betean hasi gara idazten zenbait medikuk, eta mehatxu horri aurre egiteko, Osakidetzak itzulpenari eman dio lehentasuna, balizko arazoak saihesteko. Euskaratik gaztelerara, eta ez alderantziz. Beharbada ez dute kontuan hartu osasun arloak euskararen normalizazioan egin dezakeen ekarpena, zer esanik ez pazienteen beharrak.
Osasun arloak beste administrazio esparruek ez daukaten berezitasuna dauka, euskara guztiz ezinbestekoa egin dezakeena. Are gehiago, euskara lan-hizkuntza izaten lagundu dezakeena. Pazienteekiko ahozko harremanei buruz ari gara noski, baina baita, eta batez ere, dokumentazio klinikoari eta bere ezaugarriei buruz. Historia kliniko informatizatu eta bateratua bakarra da, pazienteen babeserako ezin alda daitekeena; hots, behin euskaraz idatziz gero, dagoenean geratuko da. Horrenbestez, historia klinikoa euskaraz idazteak euskara ulertzera behartzen du arreta-prozesuan parte hartuko duen edozein osasun-langile, pazientearen segurtasuna bermatzearren. Besteetan ez da horrelakorik gertatzen, eta hizkuntza eskakizunek ez dute erabilera bermatzen.
Ez da proposamen erradikala, egokitua eta mailakatua baizik. Langile erdaldun elebakarrak nagusi diren lan-esparru baterako sortua. Baina etorkizun oparoa izan dezake: dokumentazioa euskaraz landuz gero, langile euskaldunen kopurua eta batezbestekoa gero eta handiagoa delarik, euskara ezinbestekoa bilakatzea
Xede horrekin proposatu ziren euskararen ibilbideak. Horien bitartez arian-arian euskarazko zerbitzua berma daiteke, lehen mailako arretatik arreta espezializatuta, ahozko eta idatzizko harremanetan. Ez da proposamen erradikala, egokitua eta mailakatua baizik. Langile erdaldun elebakarrak nagusi diren lan-esparru baterako sortua. Baina etorkizun oparoa izan dezake: dokumentazioa euskaraz landuz gero, langile euskaldunen kopurua eta batezbestekoa gero eta handiagoa delarik, euskara ezinbestekoa bilakatzea. Aukeran hobe ezinbesteko egitea, lanerako beharrezkoa delako, eta ez derrigorrezkoa, legeak hala dioelako.
Zuzendaritzak ordea, ez du euskara ezinbesteko bilakatu nahi. Horregatik euskaraz idazten dugun apurra gazteleraz jarri nahi du, Itzulbideren bitartez. Bidegurutzean, bide okerra aukeratu du: erakargarria, integratzailea, progresiboa eta oparoa izan daitekeen ezinbestekotasunaren ordez, aukerarik gabeko hautua. Euskararen normalizazio-prozesua astiro eta tentu handiz egin behar dela dioten horiek, bat-batean eta presaz erabaki dute inora ez doan bidezidorra. Euskara aukerazkoa langileentzat, ez derrigorrezkoa ez ezinbestekoa; erabiltzaileentzat ausazkoa, medikuaren arabera.
Osasungintzan, zirkuituek euskara ezinbestekoa egiteko aukera ematen digute, inor behartu barik, inposaketa barik, ekinaren ekinaz. Itzultzaile automatikoak, kontrara, bide hori eteten du eta gatazkara garamatza. Batetik erdaldunak, hizkuntza eskakizunak eurentzat inposaketa direlako. Bestetik euskaldunak, euskara derrigorrezkoa ez denez kalitatezko arretarik
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]