Euskara batuaren etorkizunaz arituko dira urrian Euskaltzaindiaren nazioarteko biltzarrean

  • Urriaren 4tik 6ra izango da biltzarra Arantzazun, euskara batuak 50 urte bete dituela baliatuz. 50 hizlari inguru arituko dira euskara batuaren historia laburraz eta etorkizunaz.


2018ko irailaren 18an - 16:35
Biltzarra aurkezten Euskaltzaindiako kideak. Argazkia: Euskaltzaindia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

“Arantzazutik mundu zabalera (1968-2018)” biltzarrean euskara batuaren sorrerari eta ibilbideari errepasoa emango diote. Alabaina, batik bat etorkizunean jarriko dute fokua. Euskara batuaren erronkak aztertuko dituzte ondoko esparru hauetan: komunikabideetan, ingurune digitalean, hezkuntzan, lanbideetan, administrazioan, literaturan eta itzulpengintzan. Euskara batua Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian nola den ere landuko dute.

Beste hizkuntza batzuetan estandarizazio prozesuak nola egin diren azalduko dute, hala nola, katalanaren, galegoaren eta frisieraren kasuan.

Euskaltzaindiak webgune berritua eta “Euskara Batuaren Eskuliburua” aurkeztuko ditu.

Egitarau osoa lotura honetan daukazue.

Jardunaldiak streaming bidez ikusi ahal izango dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara batua
2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
“Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen”

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]


Euskara batuaren aldeko giza katea egin dute Errenteriatik Donostiara

"Batasunaren bidean" lelopean 8.000 lagun bildu dira eta 8.226 metrotan zehar euskara aldarrikatu dute. Ondoren, antolatzaileek egokitutako bost gunetan elkartu dira ikasleak. Arratsaldean ere jarraituko dute ekimenarekin eta euskara batuaren hamabost sustatzaile... [+]


Giza katea egingo dute Errenteriatik Donostiara, euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]


2022-05-24 | ARGIA
Paskual Rekalde, euskaltzain osoa:
“Baztango euskara ‘nafartzen’ ari da eta gero eta euskara batuagoa egiten dute haurrek”

Paskual Rekalde euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du maiatzaren 23an bere sorterrian, Amaiurren. Hizkuntzalari hau 2020ko uztailaren 17an izendatu zuen euskaltzain oso Euskaltzaindiak, baina pandemia dela-eta urtebete atzeratu dute sarrera-hitzaldia. Bere hitzaldian,... [+]


Yasmine Khris Maansri, itzultzailea eta kazetaria
“Euskara mitifikatu dugu, komunikatzeko balio duen hizkuntza ez balitz bezala”

Euskaraz gain, frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz, portugesez eta galegoz egiteko gai da 24 urteko marseillarra (Frantzia). Urte eta erdian ikasitako euskarari esker kazetari lanetan ari da Iruñean. Nerabea zenean ingelesa menperatzea zen bere ametsa. Orain, Aljeriatik... [+]


Txillardegi, euskara batuaren aita

Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea.


2019-01-16 | ARGIA
“Wifi”, “jonki” eta “transexual”, Euskaltzaindiak urtea hastearekin batera arautu dituen hitzen artean

Euskaltzaindiaren Hiztegiak 466 hitz berri ditu. Urtarrilaren 11n jakinarazi du euskararen akademiak hiztegian sartu diren berbak zeintzuk diren, baita horiekin batera arautu diren 392 azpisarrerak ere.


2018-12-18 | Mikel Asurmendi
Maider Bedaxagar
“Zuberotar gazteak bi euskararen jabe dira”

Urdiñarbe, 1987. Euskal Filologian lizentziatua; liburuzaina lanbidez.Iragan urrian, Euskaldun bat, bi euskara izenburuko hausnarketa aurkeztu zuen Arantzazun (Oñati), Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean. Hitzaldiaren lema hauxe izaki:  “Zuberera eta... [+]


2018-11-14 | ARGIA
Xalbador Garmendia idazle eta euskaltzaina hil da

Idazlea, hizkuntzalaria eta itzultzailea zen Xalbador Garmendia, eta arlo horietan lorratz luzea utzitakoa. Zaldibian jaioa 1932an, 86 urterekin hil da Anoetan. Besteak beste, hainbat aldizkaritako hizkuntza arduradun izan zen eta euskara batuaren sorreran ekarpen garrantzitsuak... [+]


Batasun gatazkatsua, baina be(h)arrezkoa

Duela 50 urte, 1968ko urriaren 3, 4 eta 5ean, Euskaltzaindiak euskara eredu batua proposatu zuen Arantzazuko Batzarrean. Zeruko ARGIA hasieratik agertu zen euskara batzearen alde, astekarian idazten zuten guztiak iritzi berekoak izan ez arren, eta prozesuaren berri xehe-xehe... [+]


Xabier Elosegi. Euskaltzalea ETA-ren hasieran
“Espainola jakin behar da euskara batua konprenitzeko”

Liburu batek ekarririk gara Baionan: Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. mendean (Lapurdi 1609 elkartea). Hariari tiraka, ETAren sorrera garaia bizi izan zuen tolosarra ezagutu dugu. “Hangoak hango, hemengoak hemengo” esan ohi da, baina handik hona eta hemendik... [+]


“Etorkizuneko euskara batua izango da, edo ez da izango”

Hogei urte bete orduko euskaltzain urgazlea zen Xabier Kintana (Bilbo, 1946), baina batuaren oinarriak finkatu ziren Arantzazuko batzar ospetsua egin zenean, urrun zegoen bera. Soldadutzan. 1996tik euskaltzain osoa da, eta 2002tik erakundeko idazkaria. Erandion bizi da.


Eguneraketa berriak daude