"Batasunaren bidean" lelopean 8.000 lagun bildu dira eta 8.226 metrotan zehar euskara aldarrikatu dute. Ondoren, antolatzaileek egokitutako bost gunetan elkartu dira ikasleak. Arratsaldean ere jarraituko dute ekimenarekin eta euskara batuaren hamabost sustatzaile omenduko dituzte.
Euskara batuaren aldeko giza katea ostiralean 11:00etan hasi da, Euskaltzaindiak eta Ikastolak herriari egitasmoak antolatutako ekimena. "Batasunaren bidean" lelopean 8.000 lagun inguru bildu dira. Euskal Herri osoko 50 ikastola inguruk hartu dute parte, eta Errenteriatik Donostiara 8.226 metrotan zehar aldarrikatu dute hizkuntza.
Berriako Irati Urdalleta kazetaria jarraipena egiten aritu da eta berak informatu duenez, umeek ordu erdiz batu dituzte bi herriak. Errenteriako Gamon zumarditik abiatu da, Koldo Mitxelena hizkuntzalaria oroitzeko jarrita dagoen eskulturaren paretik, eta Donostiako udaletxe zaharraren eraikinaren parean amaitu, Parte Zaharrean.
Ordu erdi inguruz batuko dituzte Errenteria eta Donostia. Bertan dira, besteak beste, @EHIkastolak ko, @OreretaIkastola ko, @plazaberri ako eta @errenteriaudala ko ordezkariak. @berria pic.twitter.com/8ofoFs5fqC
— Irati Urdalleta (@UrdalletaIrati) March 24, 2023
Giza katearen ondoren, antolatzaileak egokitutako bost gunetan elkartu dira ikasleak, euskara batua goraipatzeko ekitaldiak egiteko; Errenterian, Pasaian, Donostiako Herrera auzoan, Zurriola ikastolan eta Konstituzio plazan.
17:30ean ekitaldi instituzional bat egingo dute Errenteriako udaletxeko areto nagusian, euskara batuaren sustatzaileak omentzeko. Euskararen sorreran bultzatzaile izan ziren hamabost izen goraipatu dituzte: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Arantxa Urretabizkaia, Henrike Knorr, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.
Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]
Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]
Paskual Rekalde euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du maiatzaren 23an bere sorterrian, Amaiurren. Hizkuntzalari hau 2020ko uztailaren 17an izendatu zuen euskaltzain oso Euskaltzaindiak, baina pandemia dela-eta urtebete atzeratu dute sarrera-hitzaldia. Bere hitzaldian,... [+]
Euskaraz gain, frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz, portugesez eta galegoz egiteko gai da 24 urteko marseillarra (Frantzia). Urte eta erdian ikasitako euskarari esker kazetari lanetan ari da Iruñean. Nerabea zenean ingelesa menperatzea zen bere ametsa. Orain, Aljeriatik... [+]
Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea.
Euskaltzaindiaren Hiztegiak 466 hitz berri ditu. Urtarrilaren 11n jakinarazi du euskararen akademiak hiztegian sartu diren berbak zeintzuk diren, baita horiekin batera arautu diren 392 azpisarrerak ere.
Urdiñarbe, 1987. Euskal Filologian lizentziatua; liburuzaina lanbidez.Iragan urrian, Euskaldun bat, bi euskara izenburuko hausnarketa aurkeztu zuen Arantzazun (Oñati), Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean. Hitzaldiaren lema hauxe izaki: “Zuberera eta... [+]
Idazlea, hizkuntzalaria eta itzultzailea zen Xalbador Garmendia, eta arlo horietan lorratz luzea utzitakoa. Zaldibian jaioa 1932an, 86 urterekin hil da Anoetan. Besteak beste, hainbat aldizkaritako hizkuntza arduradun izan zen eta euskara batuaren sorreran ekarpen garrantzitsuak... [+]
Urriaren 4tik 6ra izango da biltzarra Arantzazun, euskara batuak 50 urte bete dituela baliatuz. 50 hizlari inguru arituko dira euskara batuaren historia laburraz eta etorkizunaz.
Duela 50 urte, 1968ko urriaren 3, 4 eta 5ean, Euskaltzaindiak euskara eredu batua proposatu zuen Arantzazuko Batzarrean. Zeruko ARGIA hasieratik agertu zen euskara batzearen alde, astekarian idazten zuten guztiak iritzi berekoak izan ez arren, eta prozesuaren berri xehe-xehe... [+]
Liburu batek ekarririk gara Baionan: Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. mendean (Lapurdi 1609 elkartea). Hariari tiraka, ETAren sorrera garaia bizi izan zuen tolosarra ezagutu dugu. “Hangoak hango, hemengoak hemengo” esan ohi da, baina handik hona eta hemendik... [+]
Hogei urte bete orduko euskaltzain urgazlea zen Xabier Kintana (Bilbo, 1946), baina batuaren oinarriak finkatu ziren Arantzazuko batzar ospetsua egin zenean, urrun zegoen bera. Soldadutzan. 1996tik euskaltzain osoa da, eta 2002tik erakundeko idazkaria. Erandion bizi da.