Euskara alderdien egitarauetan: EAJ

  • Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ate joka dauzkagula, alderdiek euskarari (euskaldunoi) zer eskainiko zain gaude Plazara! Taldean, eta alde onekin batera alde txarrak ere nabarmentzeko asmotan, kritika eraikitzailea burutzea xede dugula. EAEko Legebiltzarrean nagusi den alderdiaren (EAJ-PNV) azken egitarauari erreparatuko diogu lehenik, hots, 2016ko bozetarako aurkeztutakoari, hurrengoaren zain.


2020ko martxoaren 11n - 08:44

Programan euskarari dagokion atala irakurrita, atera dugun inpresio orokorra da kontinuista dela; orain arte abian jarritako hizkuntza-ereduak eta arlokako planak eta, ongi baloratzen direla –autokonplazentzia dosia ez da txikia–, eta horietan sakontzera eta eragitera gonbidatzen duela.

Alde onei dagokienez, aitortzen da hizkuntza-berdintasunetik urrun samar gaudela oraindik, eta hori lortu arte segi eta segi egin behar dela. Alde txar nagusia: zehaztasunik eza.

Zer da euskara? Honela dio programak: “Euskadiko berezko hizkuntza da euskara, eta ez euskaldunok dugun bakarra izateagatik, euskaldunok bakarrik dugulako baino. Euskadiko beste hizkuntza batekin bizi da: gaztelera.” Aitortzen da bizikidetza hori ez dela berdinen artekoa: “Bizikidetza hori erabat desorekatuta dago egun egoera gehienetan”, eta EAJk hobetu nahi omen du bizikidetza desorekatu hori: “…bizikidetza hori hobetu beharra dago, berdintasun, integrazio eta armonia gehiago lortze xedez,…gizarte kohesio gehiago izango duen etorkizun bati begira”.

"Ez da inon aipatzen zergatik dagoen desorekatuta. Ez da aipatzen mende luzeetako euskararen zapalkuntza, ez eta gaztelaniaren inposizioa ere"

Haatik, ez da inon aipatzen zergatik dagoen desorekatuta. Ez da aipatzen mende luzeetako euskararen zapalkuntza, ez eta gaztelaniaren inposizioa ere (bertako elite zibil eta erlijiosoen konplizitatearekin gehienetan); orduan, memoria historiko-linguistikoa bazterrera utzita, justizia eta erreparazio historikorako lekurik ez dago, eta euskararen aldeko diskriminazio positiborako ere ez.

Baieztatu dugu gorago, 30 urteotako bilakaerari buruz autokonplazientea dela:

“Euskararen suspertze prozesua eredugarria da eta erreferentziakoa nazioarte mailan, bai unibertsitatearen eta ikerkuntzaren foroetan zein era guztietako foro politiko eta sozialetan. Zalantzarik gabe, ezagutzen den berreskuratze eta indartze prozesurik aurreratuen artean dago”.

Gainera, orain arte egindako hizkuntza-politikaren balorazio oso positiboa egiten da: “…hobekuntza nabaritu du hiru hamarkadotan garatutako berdintasun politiken gaineko jarrerei dagokienez, hezkuntza, nagusien euskalduntze, komunikabide, administrazio alorretan bereziki, eta gizartearen aldetiko erabileran oro har, IKTak eta esparru sozio-ekonomikoa barne”.

Eta gizartearen oniritzia jaso omen du hizkuntza-politika horrek: “Hizkuntza politiken multzoa 80. hamarkadaren hasieran…aukeratutako bidearen ondorioz legitimatu du herritar elebidunez osatu gizarte elebidunaren gehiengo handi batek, bi hizkuntza ofizialen artean berdintasun baldintzetan euskararen erabilera normalizatuaz. Asko aurreratu da eginkizun horretan, halere, amaitu barik dago, hortaz, jarraitasuna eskatzen du, progresibitatea, aniztasun soziolinguistikoaren arreta eta lankidetza publiko-pribatua oinarri”.

"Guri beste galdera hauek jaulkitzen zaizkigu barru-barrutik: euskal hiztuna zer da? Elebiduna zer da, euskaran duen gaitasunari dagokionez?"

Zer zehaztasun maila dago programan? Ezer gutxi. Salbuespena datu hauxe da: “2017-2020 eperako euskararen agenda berri baten planteamendua abiapuntutzat hartuta, 25 urtetik beherako herritarren %75 euskal hiztuna edo elebiduna izatea nahi dugu”.

Guri beste galdera hauek jaulkitzen zaizkigu barru-barrutik: euskal hiztuna zer da? Elebiduna zer da, euskaran duen gaitasunari dagokionez?

Programa horrek emandako ikuspegiari kontrajarririk, euskararen irakaskuntzari buruzko datuek zer esaten digute? Duela gutxi irakurri dugu Berria egunkarian: “Euskarazko C1 mailako azterketa librera 2.000 lagun aurkeztu dira, EGAra baino nabarmen gutxiago, eta %23k eskuratu dute titulua. Gainerako mailetako probetan ere gehienek ez dute pasatu azterketa” (Garikoitz Goikoetxea. 2020-02-15).”

Aztergai dugun EAJren programa honi darion ikuspegi nagusia da poliki bada ere bagoazela aurrera, eta asalduak eta kezkek ez dute hor lekurik.

Musean galtzaile porrokatuak legez, beti txikira ordagoka gabiltzan pertzepzioa dugu, eta programa honi gorago esan bezala: autokonplazientea, memoria historiko-linguistikoaren ahazle, kontinuista, eta zehaztasunik gabea irizten diogu, eta euskarak behar dituen neurri ausart eta askotarikoetatik urrun, ametsezko hizkuntza-berdintasunetik mila legoatara.

Gilen Mejuto, Beñat Castorene, Martin Rezola, Gerardo Luzuriaga, Manex Ralla, Yoli Viadero, Alberto Telleria, Pako Sudupe, Jonjo Agirre.

Plazara! ekimena

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude