Euskara agroekologikoa da

  • Horrela eman diogu amaiera deskolonizazioari buruzko lantaldeari, joan den azaroan Arraia-Maeztun (Araba) egin ziren “Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten” topaketen baitan. Lurraldearen defentsaren hainbat espresioren babesleku izan zen, ideia emankorren hazitegi kreollo eta elkartzeko irrikaz zeuden landaguneko eta hiriko andreon uzta oparoa. Baina zergatik da garrantzitsua euskal landa-ingurunea deskolonizatzea?

2024ko azaroan Maeztun egin zituzten "Euskal Herrian ekofeminismoak gorpuzten" topaketak. Feministok lurraren defentsan bloga

2025eko otsailaren 10ean - 05:00

Lehenik eta behin, gogoratzeko kolonizazioa ez dela historiaren hasiera. Kapitalaren pilaketa primitiboari hasiera eman zion arpilatze horren aurretik, lurraren laborantzari eta izakien arteko harreman antolaketari lotutako askotariko ezagutzak zeuden. Kolonizazioak, kapitalismoaren hedapen mundializatzaileak, lurperatu ditu jakintza horiek. Hala ere, hor diraute jakintza horietako batzuek: laboreen errotazioa, mandala baratzeak, permakultura eta agroekologia. Horien epistemologiak eta g(i)nealogiak, hemen eta planetako hainbat txokotan, lurraren azpian taupaka diraute. Deskolonizatu, beraz, naturarekiko harremanei buruzko antzinako jakinduriak berreskuratzeko.

Bigarrenik, onartzeko kolonizazioak martxan jarraitzen duela eta lurraldeei hainbat inplikazio dakarzkiela. Inbaditutako herrietan eraiki diren estatu-nazioen sorrera-proiektuen zati dira desjabetzea, pertsonen esklabotza eta lurraren merkantilizazioa. Sarraski-proiektuak dira, zeinetan landa-eremuak kokapen zentrala izan duen mendekotasun- eta subalternitate-ekonomian, eta hori da duela bost mendetik hona Hego Globaleko herrialdeei inposatzen zaiena. Euskal Herriak, europar eredu predatzaileari atxikia izan denez, posizio geopolitiko bat du, ezinbestean. Bere oligarkiari mesede egin dio posizio horrek, eta egun ere oligarkiak aberasten jarraitzen du. Deskolonizatu, beraz, pribilegioak aitortzeko eta eskubideak sozializatzeko.

Hirugarrenik, ulertzeko Euskal Herria bere burgesia entregatzailetik harago doala eta lurralde honek ere inperioen okupazio kriminalari aurre egiten jarraitzen duela, euskal landa-eremua izanik eraso-gune nagusia: herri-lurren lapurretak, (agri)kultura baserritarraren estigmatizazioa, historiako latifundista handiena den Eliza Katolikoaren dogmen inposizioa, emakume baserritarren aurkako bortxaketak eta jazarpena, sorburua baso hauetan duen jatorrizko hizkuntzaren debekua... Deskolonizatu, beraz, hemen ere lurra defendatzeagatik erre dizkiguten sorginak ohoratzeko.

Isildutako iraultza txiki eta handien historia da, gure lurraldeko landa-eremuan oraindik ere badirauena. Landa eremuan egunerokotasuna dira baserriaren iraunkortasunaren izenean andreoi lurraldearen jabetza kentzea; kalitatezko eta hurbileko azpiegitura eta zerbitzu publikoen gabezia; kapital transnazionalak ondasun naturalei egiten dien jazarpena eta lan-esplotazioa. Lehen gure birramona heretikoei su ematen ikusi zituzten lurrak dira gaur egun milaka langile migratu hartzen dituztenak, kontraturik eta eskubiderik gabe, landa-eremuan luzatzen den prekaritaterik gaiztoena beren gain hartzen dutenak. Guztiontzako elikadura burujabetza nahi dugu, baina Atzerritarren Legea batzuei bakarrik aplikatzen zaigu.

Naturaren eta lurrean bizi eta lan egiten duten pertsonen eskubideen urraketa da kanporatze eta lurralde-kontroleko proiektu politiko sekularra. Horren aurrean, gero eta anitzagoak dira bizi-ibilbideak, etniak, larruazalaren tonuak eta hizkerak gure herrialdeko negutegietan, ez gatazkarik gabe, elkarrekin bizi direnak. Inoiz ez da hain agerikoa izan lapurtutako lurra berreskuratzea dela herriek partekatzen duten hizkuntza. Ez da kasualitatea, beraz, Euskal Herriko baratzeetan euskara izatea azentu eta jatorri ezberdinekin, landa-eremuaren emantzipazio eta pertsonentzako justizia egarri diren kosmobisioak lotzen dituen zubi komuna.

Hizkuntza da sinbolikoa errealera itzultzen duena. Hizkuntza da errotzen gaituen sustraia, zentzumenak elikatzen dizkigun adarra, eta etorkizuna landatzen duen espora. Hizkuntza da herri baten idiosinkrasiaren loratze autoktonoena. Eta Euskal Herrian euskara da herri gero eta anitzago baten hizkuntza komuna, zapalkuntza, bazterketa eta (mono)kultura ororen aurka ernamuintzen dena. Oinek zapaltzen duten lurrean pentsatzen du buruak. Horregatik, lurrerako eskubidea herrien hizkuntza komuna bada, euskara agroekologia hutsa da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Amanda Verrone
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekofeminismoa
Ekofeminismoa borroka kolektibo gisa
Desazkunde feminista

Guretzat, ekofeminismoa ez da teorikoek eta idazleek garatutako teoria. Kolektibo sozial batean parte hartuta eta beste kolektibo eta erakunde batzuekin harremanetan jarrita eraiki dugun ezagutza da. Eta eraikuntza kolektiboak ikusezin bihurtzeak kezkatzen gaituelako, Desazkunde... [+]


2024-11-11 | Estitxu Eizagirre
Ekofeminismo topaketak egin dituzte larunbatean Maeztun

50 inguru herritarrek egun osoko jardunaldia egin dute azaroaren 9an Maeztun, EHn ekofeminismoak gorpuzten lelopean. Goizean Euskal Herriko ekofeminismoak nolakoak diren deskribatzeko hainbat dinamika egin dituzte. Elkarrekin bazkaldu eta kantatu dute eguerdian, eta arratsaldean... [+]


2024-07-15 | Amanda Verrone
Deserriratu egin gaituzte eta badakite

Gure bizitzan zehar, jaberik gabeko zenbat ibaitan bainatu gara? Senarrik gabeko zenbat baratzetatik elikatu gara? Zenbat hazi kreole lorarazi ditugu aitarengandik, osabarengandik edo anaia ezkongabearengandik heredatu ez ditugun lurretan? Azken batean, zenbat emakume ezagutzen... [+]


Traktoreen protestak hasi zirela bost hilabete
Zerekin egiten dugu amets? Elikagaien merkatu globalizatuan bira egiteaz harago

Bost hilabete bete dira otsailaren 6an traktoreen mobilizazioak hasi zirenetik. Mirene Begiristainek eta Isabel Alvarezek ekofeminismoaren betaurrekoak jantzita aztertu dituzte mobilizazio hauek eta fokutik kanpo geratu diren laborariak eta aldarrikapenak ekarri dituzte lehen... [+]


Ekofeminismoaz, motozerra eskutan

Duela hilabete inguru, unibertsitateko kide gizonezko baten liburu aurkezpenean ginela, egoera bitxi samarra gertatu zitzaigun. Ekologiari buruzko liburua zen eta erreferentzien artean hainbat pentsalari ekofeminista zeuden. Egileak, baina, inongo momentuan ez zuen aipatu... [+]


Zahartzaroak

Zahartzearekin aldaketa fisiologiko, emozional eta psikologikoak gertatzea unibertsala bada ere, horiek lurreratzeko modu materialak, sozialak eta pertsonalak ez. Maiz zahartzaroa singularrean deklinatzen da baina elikadura, energia, ura, hezkuntza edo osasun zerbitzuetara... [+]


Zein bizitza erdigunean?

Ekofeminismoak ekologismoa eta feminismoa artikulatzen dituen begirada eta borroka proposatzen ditu. Horrek irekiera interesgarria dakar, ekofeminismoaren garapenaren zati handi bat ardatz izan duena. Hala ere, irekitasun horrek erronkak eta konplexutasunak ere zabaltzen ditu,... [+]


Zaintza Sistema eta Continuum-a

Gaur egun, zaintza sistemen etenari buruz hitz egin dezakegu; izan ere, kontuan hartzen al dugu gaur egungo zaintza sistemako fluxu guztien Continuuma? Hau da, kontuan hartzen al da baliabide naturalen erabilera gobernatzen duten legeak, horiek sostengatzen dituzten... [+]


2023-10-30 | Amanda Verrone
Sorginen borroka lurraren alde

Zutabe hau esku askoren arteko ereitea da. Idatzi agroekologiko bat, ekofeminismoa sentipentsamendu feminista elikatzeko beste aukera bat bezala proposatzen duena. Uhin horrek lurren desjabetzea, naturaren suntsipena eta sexuen arteko harreman desberdintzailea lotu nahi ditu,... [+]


UEUko jardunaldiak
Ekofeminismoak konpos(t)atzen Euskal Herrian

Sumendi gune okupatua. Gasteiz. 2023ko ekainaren 29an. 9:00ak dira eta lehenengo partaideak ailegatzen hasiak dira. UEUko kideak, antolatzaileak, eta gertuko laguntzaileak dagoeneko espazioa txukuntzen gabiltza. Berehala egiten dugu espazioa gure, edo espazioak gu bere; erraza... [+]


Eguneraketa berriak daude