Euskaltzaleen Topaguneak ‘Taupa' mugimenduari eman dio lekukoa

  • Euskaltzaleen Topaguneak hasiera berri bat irudikatu du. Hemendik aurrera Taupa, euskaltzaleen mugimendua izena hartuko du. Euskara elkarteen topagunea izatetik, Euskal Herri osoko euskaltzaleak aktibatzea eta saretzea izango du helburu. Topaguneko kideek adierazi dutenez, “euskarak, eta batez ere, euskaldunok, mugimendu eraldatzaileagoa, anitzagoa eta sendoagoa behar dugu”.

Euskaltzaleen Topaguneak izen berria hartu du: Taupa, euskaltzaleen mugimendua. Abendurean 14an, Bilboko Kafe Antzokian egin dute iragarpena. Taupa, euskaltzaleen mugimendua.

2024ko abenduaren 16an - 11:28
Azken eguneraketa: 14:27

Abenduaren 14an, Bilboko Kafe Antzokian agerraldia egin du Euskaltzaleen Topaguneak. Erakundeari izena aldatu diote, eta Jasone Mendizabal Tauparen koordinatzaile orokorrak azaldu duenez, “ausartu gara garena eta egiten duguna ezbaian jartzera”. Aurrerantzean “izan eta egin nahi duena berrasmatu” nahi du Topaguneak.

Topaguneak hausnarketa prozesu bat du egina eta bide horretan 200 lagunen bizipenak eta iritziak entzuteko aukera izan du. Prozesu hori eginda, atera duten ondorioa da “euskarak eta herri honek jauzi bat behar” dutela. Eta jauzi hori egiteko, Topaguneak tokitik mugitu behar duela dio Irati Iciar lehendakariak.

Taupamugimendua.eus sortu dute

Aurrerantzean ere euskara elkarteak izango dira muina, baina elkarteetan aritu gabe ere, euskararen alde ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek euskaltzaleen mugimenduan parte hartzeko aukera izango dute. Erakundearen asmoa da saretuta ez dauden euskaltzaleei, norberaren ahalen eta nahien arabera, parte hartzeko aukerak ematea. Horretarako taupamugimendua.eus webgunea prestatu dute. Plataforma horren bidez, euskaltzaleek ahalduntzeko eta informatzeko edukiak izango dituzte, aktibaziorako proposamenak jaso eta egin ahal izango dituzte, eta mugimendua diruz babesteko aukerak ere egongo dira. Webgunearen erronka nagusiak bi dira: batetik, aktibatzeko aukera berri eta berritzaileak proposatzea, eta bestetik, jendeari proposamenak egiteko aukera eta espazioak eskaintzea. Ekintzak mota askotakoak izan daitezke, aktibismo digitala, adibidez, eta batez ere kalekoa. Proposamen indibidualak egin daitezke, taldean egitekoak, eta proposamen kolektiboak ere bai, taldean antolatzea eskatzen dutenak.

Euskaltzaleen mugimenduak norabide berria urratzen duen bitartean, gogorarazi du udaberrian Euskaraldia izango dela eta datozen hilabeteetan indarrak horretan jarriko dituztela.

Komunitatea zabaldu

Mugimenduak, euskaltzaleak saretzeaz gain, komunitate zabalagoa osatzea du helburu: “Jendartea gehiago inplikatzea lortu behar dugu. Euskaltzaletasuna indartu eta zabaltzeko premia dugu”. Komunitatea handitze bidean, egin beharreko lanak aipatu dituzte, besteak beste “imajinarioak, diskurtsoak eta jokaerak berrikusi, eta egiteko modu berriak probatu”.

Komunitatea zabaltze horretan, harrera sare integral bat antolatzeko premia aipatu du Jon Zapata aktibazio arduradunak. Haren ustez, “hizkuntza harrera komunitarioa antolatzea estrategikoa da”, eta euskaltzaleen mugimenduak beste eragile batzuekin elkarlanean egin beharko du.

Erronka: erabilera biderkatzeko baldintzak sortzea

Eneko Gorrik azaldu du erabilera sendotzeko aukerak sortu beharko direla, “datorrena ‘erabileraren aroa’ izan dadin”. Gaineratu du, “horretarako luzaroan beharko direla euskaltzaleak euskaraz mintzatzen egoera eta eremu ezerosoetan, eta beharko direla, baita ere, jarrera hori bultzatuko duten konplizitate berriak”.

Hiztunen borondateaz gain, euskararen auziak agenda publikoan lehentasuna izatea eskatu du mugimenduak, eta adostasun sozial, politiko eta instituzional berriak jostea aldarrikatu du.

Eneko Gorrik hau gehitu du hitzartzearen bukaeran: “Euskaltzale aktibista gehiago behar ditugu, korrontearen kontra ere, euskaraz bizitzeko hautua egingo dutenak, eta eraldaketa gorpuztuko dutenak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Topagunea
Oskar Zapata (Topagunea)
“Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu”

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia

Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.


2023-11-17 | ARGIA
Euskararen erabileran jauzia emateko bost lan ildo adostu ditu Euskaltzaleen Topaguneak III. kongresuan

Euskaltzaleen Topaguneak, azaroaren 18an egin duen kongresuan, datorren hamarraldirako bost lan ardatz finkatu ditu. Ardatzok euskararen erabileran jauzi bat eman ahal izateko ezinbesteko baldintzatzat ditu Topaguneak. Elkartearen bost funtzioak hauek izango dira: askotariko... [+]


Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]


2023-09-25 | ARGIA
Topaguneak birmoldaketa fasea aurreikusi du

Irailaren 22ko batzar orokorrean, Kike Amonarrizek, lehendakaritzan, lekukoa eman dio Irati Iciar oñatiarrari. Alea hedabideak Amonarriz eta Iciar elkarrizketatu ditu, eta besteak beste, azaroan egingo duten kongresuaz eta proposamenaz hitz egin dute. Euskara... [+]


Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]


2021-09-27 | ARGIA
Aisialdiko euskara elkarteak bilduko dituen federazioa sortu du Topaguneak

Euskaltzaleen Topagunea eta bertako kide diren 14 euskara elkarte, zeinak dagoeneko aisialdia lantzen duten, bildu dira Kukulaisi federazioan. Helburua da tokian tokiko euskarazko aisialdia lantzen duten egitasmoak artikulatu eta garatzea.


Txerra Rodriguez, euskara elkarteez
“Bi aukera daude: jarraitu pentsatzen erdigunean gaudela edo ertzetakoekin batera lan egin”

Ia 400 orrialdeko tesia ondu du Txerra Rodriguezek. 2020ko martxoan bukatua zuen lana: 30 urte mihigintzan. Euskara elkarteek
euskararen biziberritzean izan duten eragina 1987-2017
. Elkarrizketa honetan mugimendu sozialaren eta egitura profesionalaren arteko uztarketa zailaz... [+]


2020-10-08 | ARGIA
Mintzakide programan aritzeko aukera abian da Iruñerrian

Iruñerriko Mintzakide egitasmoak jakinarazi duenez, urrian ekingo dio ikasturte berri honetako ibilbideari. Ekimenaren esanetan, “euskara bizi eta erabiltzeko aukera paregabea da eta aurten berriro euskaraz aritzeko bidea irekiko die hainbat laguni”.


2020-10-06 | ARGIA
Mintzalagun gisa izena emateko epea zabalik da

Mintzapraktikan aritzeko lehenengo izen-emate deialdia abiatu da urrian. Euskaltzaleen Topaguneak azaldu duenez, dagoeneko 7.000 lagun baino gehiagok osatzen dute mintzalagunen komunitatea, 21 herri eta eskualdetan. Euskal Herri osora zabaldu nahi dute egitasmoa.


Kike Amonarriz, soziolinguista
“Krisitik irteteko, euskalgintzak ere bat egin behar du beste sektore askorekin”

Ohi duenez, hinki-hankarik gabe jardun du Kike Amonarrizek orain hurrena kaleratu duen liburu mamiz betean: Euskararen bidegurutzetik (Elkar, 2019). Dioenez, ziklo aldaketa bizi dugu, eta hurrengo urteak giltzarri izan daitezke euskara komunitatearen etorkizunarentzat. Hargatik,... [+]


Mintzalaguna egitasmoa
7.000 euskaldun 1.000 arnasgunetan

Egun berezia da ekainaren 1a mintzalagunentzat, Mintza Eguna ospatuko baitute Lapuebla de Labarkan. Euskara praktikatzeko 150 herritan eta eskualdetan taldeka eta astero biltzen dira milaka herritar. Ekainaren 1ean elkar ezagutzeko eta mintzalagunen komunitatea trinkotzeko... [+]


Eguneraketa berriak daude