Zegona funts britainiarra bihurtu zen apirilean Euskaltelen akziodun nagusia. Buru berriak postua estreinatu eta astebetera, zuzendaritza karguetako hogei langile kaleratu dituzte, eta kaleratze gehiago ere izan daitezke. Arantxa Tapia sailburuak apirilean ziurtatu zuen funts britainiarrak kontsentsurako konpromisoa zuela eta ez zela bortizki sartuko.
José Miguel García kontseilari delegatu berriak “sinplifikazioa” jarri zuen lehen helburu, eta badirudi horri erantzuten diola kaleratze masiboak. El Correok zabaldutako informazioaren arabera, kosteak murriztea da xedea. Euskaltelen errentagarritasuna ona da, nahiz eta azken urtean beheranzko joera izan duen.
Funts britainiarrak kontsentsua lortzeko lan egingo zuela eta ez zirela bortizki sartuko adierazi zuen Ekonomiaren Garapena sailburu Arantxa Tapiak, “eta bete egin dute konpromiso hori”, esan zuen.
El Correoren iturrien arabera, administrazio kontseilua jakitun zen eta oniritzia eman zion erabakiari. Alba korporazioa eta Kutxabank daude administrazio kontseiluan.
ELA sindikatuak hitzarmena defendatzeko deitutako hamar eguneko greba hasi bezperan, akordioa lortu dute Zamudioko ZTEko zuzendaritzarekin. Hitzarmenak soldata-igoerak, lanaldi-murrizketa, aplikatu beharreko gutxieneko soldatak eta telelanaren oinarriak jasotzen ditu. Gauzak... [+]
Operazioak 32 milioi euro utziko dizkio Euskaltelen jabe berriari. MásMóvilek plantilan ere aldaketak egin ditu, eta iragarri du lehendik zeuden hainbat kide mantenduko dituela.
Euskaltelek jabe berria dauka: MásMóvil. "Gutxienez bost urtez" mantenduko du egoitza soziala eta fiskala Euskal Herrian. EAJk José María Aznar Espainiako presidente egitea ahalbidetzearen truke sortu zen enpresa duela 27 urte, %100 diru... [+]
Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]
MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.
Enpresak sustraiak Euskal Herrian mantentzeko bermeak daudela ziurtatu du EAEko Lehendakariak. Operazioak piztu duen kezkari garrantzia kendu dio.
MasMovil taldearen bidez Euskaltelen lanpostuak suntsitu eta enpresa deslokalizatuko dute. Une hori iristen denean, zeren eta iritsiko da, orduan ere jasoko dute milioi askoko saria bere zuzendariek. Kapitalaren legea da.
Enpresako finantza-zuzendari Jon Ander de las Fuentes, langileria-zuzendari Nuria Fresko García eta Barne Ikuskaritza eta Betetze Saileko zuzendari Alberto Santamaría kaleratu ditu, Naiz hedabideak jakitera eman duenez.
Iturbe Kutxa enpresa gipuzkoarreko lehendakaria zen, Kutxabank pribatizatu zenean. Finantza zuzendaria izan da Euskaltelen, eta azken urteetan Kutxabankeko presidenteorde lanetan aritu da.
Zorpetzea kitatzea asmo, zuntz sarea saltzearen alde agertu da Euskaltelen akzio gehien dauzkan funtsa.
Euskaltelen ehunka bezerori gutun bat iritsi zaie azken asteetan: 150 euro ordaintzeko eskatzen diete bost eguneko epean eta hori egiten ez badute epaitegietara eramango dituztela adierazi diete, P2P sareen bidez pelikulak partekatu izana leporatuz.
Zegona funts britainiarra bihurtu da Euskaltelen akziodun nagusia. Telekomunikazio enpresaren %20,94 dago bere esku eta Kutxabankek baino pisu handiagoa hartu du –%19,8ko parte hartzea dauka banku fundazioak Euskaltelen–.
Euskaltel burtsaratu ondoren, asteartean jakin da nazioarteko inbertsore handiak hasi direla enpresaren kapitalean sartzen.
Asteazkenean atera da burtsara Euskaltel telekomunikazio enpresa eta lehen egunean bere akzioak 5,8 igo dira. Euskaltelek bere kapital sozialaren %63,5a atera du burtsara –80,4 milioi euro– eta goiz hasieran akzioek 9,50 euroren balioa bazuten, egun amaieran 10,05 .
ZTE konpainia txinatar erraldoiaren parte izatera pasako diren Euskalteleko 133 langileen subkontratazioak, "lan eskubideen galera" ekarriko duela salatu du ELA sindikatuak.